Musika geografikoa, umorez eta ironiaz jantzia

  • Karidadeko Benta ::San Quirico

    Gaztelupeko Hotsak

    iraupena :: 36’39’'

    prezioa ::14.45€

'San Quirico' diskoa
Karidadeko Bentakoek ez dute ostatu berean egon nahi, eta dagoeneko hirugarren bidaia luzea hasi dute. Ondo pasatzeko eta, zergatik ez, esperimentatzeko egin zuten saiakera eta “txaranga” hori oraindik ez da gelditu, jairik jai jarraitzen du. Lan honetan ere Goran Bregovic eta Emir Kusturicaren eskuetatik helduta Balkanetako doinu parranderoak ekarri dizkigute (Herri galdua, Treneko koplak); baina bestelako soinuak ere batu dituzte bidean: Italiako folkaren (Larrosa beltza) eta Greziakoaren (Itsasontzi baten) eragina dutenak; Karibeko erritmo beroago eta lasaiagoak (San Quirico, Atea itx dut...); baita doinu arabiarrak (Belaunaldia) edota andaluziar-mexikarrak (Xoxua) ere. Adina errebeldiaren aurrean gailentzen saiatzen bada ere, Maiak idatzitako kantuetan umorea eta ironia barra-barra daude.
Jon Maia - Karidadeko benta
«Leku ezezagun batean gaude, etiketatzeko zaila, eta horrek balio handia du guretzat eta entzuleentzat»

“Adinaren kapritxoa da errebeldia”. Euskal Herriko biztanleria zahartuz doala-eta, zer etorkizun du hemen errebeldiak?


(Barreak) Kontatzen dugu adin batetik aurrera jendea aldatuz doala, eta lotu egiten dela. Kontu serioei irakurketa ironikoa egiten diegu.

Badirudi umore gutxi dagoela musikaren alorrean…


Bai. Oso zaila da barrea aurkitzea kantuetan; eta hori pena da. Gure taldearentzat, aldiz, umorea ezaugarri garrantzitsuenetakoa da: kantuetan, jarreran, hitz egiteko moduan…

Zer da musika alorretik harritu zaituena, bertsolaritzatik etorrita?


Bertsolariok muga malguak ditugu. Saioetan, afarietan... bertsotan aritzen gara. Bukaera non dagoen ez dugu jakiten askotan. Musika alorra, berriz, askoz metodikoagoa da, eta alderdi ezkutua ere badu: talde lanean egiten den prestaketa...

Musika bidaiatzeko modu bat da zentzu zabalenean?


Bai. Gure diskoak bidaiak dira. Kantuek lurralde askoren erreferentzia dute. Gure musika geografikoa da. Musika kritikariek gu etiketatzeko zailtasunak izaten dituzte; leku ezezagun baten gaude. Eta horrek balio handia du guretzat eta entzuleentzat.

Hiru lan kalean, eta kontzertu dezente bizkarrean. Dagoeneko eroso sentitzen al zara abesten?


Bai. Nabaritu dut bilakaera, nahiz eta ez dudan nire burua abeslaritzat. hogeita bost urte daramat bertsotan, eta oso zaila da klitxea kentzea. Ez nekien kantari moduan zer egin, eta zailtasunak izan nituen erritmoarekin, abestiak memorizatu beharrarekin...

"Gure jainkoak dira baleak, eta ilargiak jartzen ditu legeak". Inoiz esana dute gu garela Europako indioak. Badugu antzekotasunik beste indioekin?


Badugu historia paralelo bat. 150 bat urtetan, XVI. eta XVII. mendeen artean bi nazioak gurutzatu egin ziren, eta hizkuntza eta interes komertzialak konpartitu genituen. 500 urte geroago, nazio txiki eta kolonizatu biok nortasun eta hizkuntza propioei eusten diegu.

Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude