Pagoak ikastolaren sustengu

  • Oztibarre eskualdean, Nafarroa Behereko Larzabale herrian, elkarrengandik oso hurbil eraikin bi ari dira altxatzen: bata eskualdeko ikastola izango da eta bestea Manex Erdozaintzi Etxart kolegioa. Seaskak dirua biltzeko kanpaina hasi berri du.
     
    Iazko urrian, hondeamakinak lur altxatzen hasi ziren Larzabaleko eremu batean, Oztibarre bailaran. 8.000 metro koadro, proiektu bikoitza gauzatzeko. Han ari dira eraikitzen, elkarren ondoan, Oztibarreko ikastolak eta Manex Erdozaintzi Etxart kolegioak izango dituzten egoitza berriak. 2007-2008 ikasturte hasieran, datorren buruilan beraz, biak bukatuta eta haurrak hartzeko gertu egotea espero da. Estreinaldi ofiziala, berriz, urrian egiteko asmoa dute, lanak hasi eta urtebetera.
Eraikuntza lanak
Irailerako bukatuko dituzte ikastola eta kolegioa altxatzeko lanakGaizka Iroz
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Oztibarreko ikastola Izuran dago egun, eta 33 haur dabiltza bertan. Eraikin berriak 40 hartuko ditu. Kolegioak, berriz, Donaixtin du kokagunea zazpi urte hauetan, Oztibarren beraz, baina bertakoak ez ezik, Amikuze eta Garazi baxenabar eskualdeetako ikasleak ere hartzen ditu, baita zuberotarrak ere. Guztira, 135 haur. Eraikin berrian 200 sartuko dira aise. Kopuruoi Hegoaldeko begiz begiratzen dietenei, argitu diezaiegun Oztibarreko gurasoek erraldoitzat dutela egitasmoa. Erraldoia, eta erabat beharrezkoa ere bai, gaur egun ez baitira baldintzarik onenetan aipatu ikastetxeak. Kolegioak bere eraikinik ere ez du, ukan, eta beste elkarte batena dute alokatuta.
 
Bai ikastola bai kolegioa Seaskako sare barruan izango dira, eta hain zuzen Seaskak hartu ditu bere gain eraikitze-lanei dagozkien gastuak. Eraikinak hornitu, aldiz, ikastetxeek beraiek egin beharko dituzte. Ez da huskeria. Altzariak, pedagogia materialak, ordenagailuak eta abar erosteko, 260.000 euro gastatu beharko dituztela aurreikusi dute.

Pagoak diru trukean

Dirutza hori eskuratzeko, kanpaina jarri berri dute abian. Pagatxa elkartea arduratuko da kanpaina hori bultzatzeaz. Izena ongi aukeratu dute, pagoa izango baita egitasmoaren ardatza. Elkarteko lehendakari Jojo Bordagaraik azaldu duenez, “kanpainaren leloa Landa milaka pago, eta euskara biziago izanen da. Pagoa hartu dugu sinbolotzat, hura baita hemen gaindiko, Irati oihaneko zuhaitz erregea. Pago bezainbat euskaldun sortzen ahal badu gure proiektuak, biziki pozik izanen gara, eta hori da leloaren esanahia, landa milaka pago eta sortu milaka euskaldun”. Inondik ere, inoiz izan den pagadirik euskaltzaleena izango da.
 
Landa milaka pago. Ez da esaldi metaforikoa, kanpainaren funtsa pago landatzea izango baita. Eta milaka badira, hobe. “Dirua erdiesteko protokolo bat planteatu dugu –dio Bordagaraik–: emaitza bat, pago bat. Pertsona batek eman dezake dirua, edo talde batek. Eta ez dugu gutxieneko kopururik finkatu, borondatezkoa izanen da”. Gero, pagoak inguruko eremu batean landatuko dituzte, ez dakite oraindik non, lekurik onena bilatzen dihardute eta. Oztibarren izango da, hori seguru.
 
Bada beste aukera bat: “Jendeak nahi badu pago bat ukan, bere etxera eramateko, edo herriko etxe batek bere lurraldetan landatzeko, erran nahi baita gure oihanaren kume bat Euskal Herrian nonbait, hori ere posible izanen da”. Hala egin nahi duenak, ordea, hamar euro eman beharko ditu gutxienez. “Hori guztia esplikatzeko blog bat sareratuko dugu, Caroline Phillips ari da horretan, eta bertan informazio guztia eskuratzen ahalko da, xehe-xehe”.

Kantaldiak Euskal Herrian zehar

Pago landaketa ez ezik, kultur ekitaldi ugari emango ditu Pagatxak abiatutako kanpainak. Kantaldiak, bizikleta martxak, mendi ibilaldiak… Gehienak Manex Erdozaintzi Etxart kolegioaren eremuan egingo badira ere, hots, Nafarroa Beherea ekialdean eta Zuberoan, Pagatxakoek Euskal Herri osoan barrena eman nahi dute egitasmoaren berri. “Hegoaldeko lau probintzietan aurkezpenak eginen ditugu –dio Jojo Bordagaraik–, eta kantaldi ibiltaria proposatuko dugu”. Hiriz hiri proiektua aurkeztu, eta aldi berean kontzertuak iragarriko dituzte. “Helburua Iparraldeko talde batzuek kantatzea da, Hegoaldean ezagutarazteko”, dio Jojo Bordagaraik. Bera izango da abeslarietako bat, bide batez esateko. Jojo eta Ramuntxo bikotearen kanturik entzun baduzue inoiz, badakizue nortaz ari garen.

Azkenak
2025-03-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako metroaren lanetako gainkostua argitzeko eskatuko du EH Bilduk

Satorralaia plataformak Donostiako Metroaren Mirakontxa-Easo zatiko lanek “%164ko gainkostua” izan dutela salatu zuen joan den astean, eta, horren harira, EH Bilduk gainkostu hori argitzeko eskatu du, Eusko Legebiltzarrean erregistratutako galdera sorta baten bidez.


2025-03-04 | Gedar
Bilbon eta Iruñean, hiru ikastetxetara sartu da Polizia

Ikasleen lan politikoa jazartzeko asmoz, Iruñeko Iturraman eta Biurdanan nahiz Bilboko Unamunon izan dira polizia-indarrak, IAk salatu duenez.


Down sindromea eragiten duen kromosoma gehigarria ezabatzea lortu dute laborategiko zeluletan

Down sindromea eragiten duen 21. kromosomaren kopia gehigarria ezabatzea lortu dute ikertzaile japoniar batzuek laborategiko giza zeluletan. Erabilera klinikotik urrun dagoen arren, sindrome hori tratatzeko aukera berri bat ireki du esperimentu honek. PNAS Nexus aldizkarian eman... [+]


5.000 ‘erlezain’ lortzeko kanpaina nazionala abiatu du Herri Urratsek

Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.


8 urteko ume bati biluzik argazkiak egiteagatik ikertzen ari dira gizon bat Ortuellan

Gizonak ustez Ortuellako Jendea futbol taldean zuen posizioa baliatu zuen umeari argazkiak egiteko. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta aurretik antzerako salaketak zituela jaso dute.


2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


PKK-k su-etena deklaratu du, buruzagiaren agindua onartuta

Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.


Istilu handiak Grezian, 57 lagun hil ziren tren istripuaren bigarren urteurrenean

Poliziaren eta manifestarien arteko talkek atxilotu eta zauritu ugari utzi dituzte ostiralean herrialdeko hiri nagusietan. Herritarrek gertatukoaren erantzuleak zigortzea eskatu diote gobernuari, ez baita oraindik istripuaren inguruko epaiketarik ireki. Greba orokorra deitu... [+]


Frantziak eta Erresuma Batuak Ukrainarako su-eten plan bat aurkeztuko diete AEBei, Trump Zelenskiri oldartu ostean Etxe Zurian

Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.


Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


Nafarroako armarri historikoaren erabilera debekatu du Castejoneko alkateak

Karbankulu pomelatua "garai batean gure bizilagun Francisco Casanova hil zutenen ideiak babesten dituztenek erabilitako ikurra" dela, adierazi du  Noelia Guerra UPNko Castejoneko alkateak, eta sinbolo "ez ofizialak" udalaren espazioetan erabiltzea... [+]


Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


2025-03-03 | Ahotsa.info
Iruinkokoa, Iruñeko iñauteri euskaldunen bersignifikazioaren aurka

Martxoaren 2an igandea Iruinkokoak berriz ere Iruñeko karrikak hartu ditu.


Eguneraketa berriak daude