Natura eta industria elkarrizketan

  • 1843. urtean, Victor Hugo idazle frantziarra liluratuta gelditu zen Pasaiako badiaren edertasunarekin. Bi mende geroago gauza asko aldatu dira, baina Pasaiako badiak xarma berezia izaten jarraitzen du. Portuko zatarkeria eta naturaren edertasuna nahasten ditu, zein baino zein ikusgarriago. Pasaiako badiako sekretu guztiak ezagutzeko itsasontzi gainean honako txango hau egitea proposatzen dizuegu.
     
    Pasai Donibaneko ontziralekuan hasiko da gure txangoa –Pasai San Pedrora doan ontzia ateratzen den leku berean–. Marrajo II.a ontzia astean bitan ateratzen da bertatik, eta Pasaiako portua eta badia ezagutzeko aukera bikaina eskaintzen du ordubeteko txangoan. Ignacio Berrotaranen gidaritzapean, Pasai Donibanetik Pasai San Pedrora abiatuko gara. Pasai San Pedron arrantza-portua dago, eta arrantza-ontziak nonahi ikus daitezke. Asturias, Galizia, Portugal… Kantauriko ia txoko guztietatik etorritako itsasontziak dira. San Pedroko kaian atseden hartzen dute, astebete edo hamabost egun itsasoan pasa eta gero. Arrain tona asko ekartzen dituzte, eta arrain horiek guztiak San Pedroko arrain biltegian edo lonjan jartzen dira salgai. Arrain freskoa nahi duenak goizero du erosteko aukera San Pedroko lonjan.
Lander Garro
Dekadentziaren enkantua

San Pedro atzean utzi eta Trintxerpera eramango gaitu Marrajo II.ak. Pasaiako Portuak duen eremu dekadenteena da Trintxerpe. Ontzi herdoilduak, gasoleo usaina... Nahiko eremu zatarra dela ezin da ukatu, baina gainbehera punttu horrek xarma berezia ematen dio. Gainera, Pasaiako portuko bakailao-ontziak bertan egoten dira, eta ontzi hauen handitasuna ikustea beti da ikusgarria. Behin handitasuna aipatzen hasita, ordea, kargaontziak dira Pasaiako portuko itsasontzi deigarrienak; Pasai-Antxoko eremuan egoten dira, garabien azpiko aldean. Dozenaka tona txatarra ekartzen dituzte portura. Kargaontziak kargatuta dauden ala ez jakitea oso erraza da. Normalean, bi kolorez pintatzen dituzte, goiko aldea kolore batez eta azpiko aldea beste batez. Txatarraz kargatuta daudenean, beheko aldea itsasoan hondoratzen da eta kolore bakarra ikusten zaie; hutsik daudenean, berriz, bi koloreak ikusten zaizkie.
 
Marrajo II.ean kargaontzien ondotik pasatzea zirraragarria da, ontzi hauen handitasunak txiki-txiki uzten baitu bere ondotik pasatzen den edozer edo edonor. Garabiek txatarra tonak ateratzen dituzte kargaontzietatik eta txatarra-mendiak egiten dituzte. Belar metak bailiran, ohikoa da Pasaiako portua txatarra mendiez beteta ikustea. Portuan pilatzen den txatarra birziklatu egiten dute normalean: burdin xaflak egiten dituzte. Kamioietan kargatu eta Euskal Herriko hainbat enpresetara eramaten dituzte burdin xafla hauek. Kargaontzien ondoan atoiontziak daude beti. Ontzi txiki hauen lana ezinbestekoa da Pasaiako portuan. Portura sartzen den itsasontzi oro euren “aparkalekuraino” eramaten dute, ez baita erraza Pasaiako portuan sartzea. Pasaiako badia oso estua da eta atoiontziek gidari lana egiten dute. Nondik eta nola sartu (eta atera) behar duten azaltzen diete kargaontziei.
 
Kargaontzi eta garabien eremua atzean utzi eta Pasaiako portuak Lezon duen zonaldera iritsiko gara. Lezora iristen dira itsasontziz Euskal Herriko kontzesionarioetan eros ditzakegun auto gehientsuenak. Lezon dagoen aparkalekua Euskal Herriko handienetakoa da, 10.000 auto baino gehiago sartzen baitira. Ingalaterratik datorren itsasontzi batek ekartzen ditu; etortzen den aldiro 2.600 auto utzita alde egiten du. Halaber, Pasaiako portuko Lezoko eremuan ohikoa da dragaontziak ikustea. Oiartzun ibaia eremu honetan itsasoratzen da, eta lokatz eta zikinkeri asko isurtzen ditu badiara. Dragaontziek lokatza garbitzen dute, bestelako ontziek normaltasunez nabiga dezaten.
 
Lezotik Pasai Donibane aldera abiatuko gara berriro ere, eta parez pare zentral termikoarekin topatuko gara. Ia ezinezkoa da ez ikustea, ke beltza uneoro botatzen duen tximinia erraldoia baitu alboan. Kutsadura dela eta polemika iturri izan da askotan, baina lanean jarraitzen du oraindik ere. Pasai Donibanera gerturatzen garen heinean, paisai ederragoa ikusiko dugu. Lehenik eta behin, ontziola berrien handitasuna, eta ondoren ontziola zaharren txikitasuna. Belaontziak, txipiroi-ontziak, harrizko etxeak, koloretako balkoiak, terrazadun jatetxeak… Pasai Donibane da badiako txokorik ederrena.

Abandonatutako gaztelua

Pasai Donibane alderik alde erakutsi eta gero badiaren kanpoko aldera eramango gaitu Marrajo II.ak. Berehala, Santa Isabel gaztelua ikusiko dugu eskuinaldean. Ingurune pribilegiatuan eraiki zuten, baina aspaldian abandonatua dago. Ezin dugu gauza bera esan gaztelu ondoan dagoen Kalaburtza hondartzaz. Pasaiako badian dagoen hondartza bakarra da, eta azken urtetan hondartza birgaitu eta berreskuratzeko lan handia egin dute herritarrek. Urtero, uda iristearekin batera, urtean zehar pilatzen den zikinkeria guztia garbitzen dute, eta hondartzaz gozatzeko aukera eskaintzen diete udako bizilagun eta turistei.
 
Kalaburtza begiztatu eta gero, Pasaiako badiaren sarrera-irteerara iritsiko gara. Badiaren alde bietan, arroken ondoan, itsasargi bana dago. Jaizkibel mendiaren goiko aldean, berriz, semaforoa. Portura sartzen diren itsasontzientzako “trafiko seinaleak” dira. Oso sarrera-irteera estua du Pasaiako portuak, eta seinale hauek guztiak beharrezkoak dira. Pasai Donibaneko aldean dagoen itsasargiaren ondotik aterako gara itsas zabalera. Olatuen erreinuan gaude, eta Marrajo II.a ontzia gero eta gehiago mugituko da; gora eta behera, olatuen menpean. Ziur aski, makina bat txipiroi-ontzi ikusiko ditugu inguruan. Ontzi bakoitzaren barruan arrantzale bana, txipiroi gehiago nork harrapatuko lehian.

Itsaslabarrari so

Itsas-zabaletik Jaizkibelgo itsaslabarra ikustea txango honek eskaintzen duen plazer handienetako bat da. Arroken handitasuna, olatuen aparra, haizearen indarra… Hemen ez dago txatarra mendirik, garabiarik edo kargaontzirik… Naturak protagonismoa berreskuratzen du badiaren kanpoko aldean. Arroken gainean hegaztiak pausatzen dira, kaioak. Badiaren barruko aldean, berriz, ubarroiak dira nagusi. Hegazti beltz hauek garabien esku luzeetan pausatzea nahiago dute.
 
Olatuen gorabeherekin zorabiatzen hasi aurretik, Marrajo II.a badiaren barruko aldera itzuliko da berriro. Pasai Donibaneko ontziralekura bidean, lasai-lasai egingo ditu azken metroak. Itsas-txangoak eskaini dizkigun sentsazioak eta emozioak gogoratzeko unea da. Izan ere, Pasaiako badiaren sekretuak ezagutzeak sentsazio eta emozio asko sortzen ditu. Itsasontzitik atera eta Pasai Donibaneko lurra zapaltzen dugunean, Victor Hugok orain dela bi mende sentitutako gauza bera sentituko dugu: lilura.

Azkenak
Argalarioko parke eolikoaren aurka agertu da Bizkaiko Foru Aldundia, ingurumenean eragingo lituzkeen kalte “kritikoengatik”

Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]


Azokaroa: sei ekintza kultural Ziburuko 6. azokaren atarian

Apirilaren 30etik aurrera Azokaroa-ren lehen printzak sumatuko dira Ipar Euskal Herriko zenbait txokotan. Uxue Alberdi egongo da Hetero liburua aurkezten, Maialen Lujanbiok errezetaldia eskainiko du eta Maddi Sarasuak bere liburuaren aurkezpen musikatua egingo du senide eta... [+]


Ernaik “nazio bulkada berri bati” ekiteko asmoa adierazi du Berriozarren egindako Gazte Topagunean

Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]


Laborantza lurrak babesteko barazki landaketa herrikoia antolatu dute Marienean

Kanboko (Lapurdi) lurrak babesteko deia zabaldu dute ELB, Lurzaindia eta Ostiak. Maiatzaren 17an ibilaldia, ekitaldia eta landaketa herrikoia antolatu dituzte. "Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren araberakoa da", adierazi dute.


2025-04-22 | Gedar
Munduko gastu militarra hirukoiztu egin da Gerra Hotzetik

Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.


2025-04-22 | Aiaraldea
Jai euskaldunak erdiesteko urrats berriak emango ditu Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak

Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak dinamika jarri du martxan aurten ere Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak, Udal eta elkarteekin elkarlanean. Jaien testuinguruan euskararen presentzia eta erabilera sustatzea dute helburu. Iaz abiatutako bidetik jarraitu nahi dute aurten ere,... [+]


2025-04-22 | Euskal Irratiak
Brebetaren zientzietako froga euskaraz egiten ahalko da, sare pribatu zein publikoan

Antton Kurutxarri, Euskararen Erakunde Publikoko presidente ordearen hitzetan, Jean Marc Huart Bordeleko Akademiako errektore berriak euskararen gaia "ondo menderatzen du"


Larunbatean egingo dute Frantzisko aita santuaren hileta, eta maiatzean berria hautatzeko konklabea

88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.


2025-04-22 | ARGIA
Israelek hildako 15 langile humanitarioen ikerketa-txostena gezurrez josita dagoela salatu dute

Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]


Euskal Herria nazioa dela aldarrikatu dute eragile ugarik Aberri Egunean

Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


Eguneraketa berriak daude