Garizumaren ziabogan

  • Zumarragara ezpata-dantza egitera azkenekoz gonbidatu zutenean, 61 urte zituen. Azkenekoz diot, baina ez dakit aurretik gonbidatu ote zuten, dakidana da gehiago ez zutela gonbidatzerik izan. Jose Antonio Olanok Antioko baselizan egin zuen bere azken dantza saioa. Iztuetaren ikasle izana, gaztetan airean bi buelta egiteko gai omen zen. Ezpata-dantza egin eta Olanok berak izan zuen soka-dantzan bakarlari aritzeko ohorea. Parean Francisco Olaran zuen, dantzari bikaina eta… bera baino dezente gazteagoa. Aurreskuaren eta atzeskuaren arteko desafioan bere onenak eman zituen Olanok. Barruak hausteraino itxura denez. Dantza bukatu eta gaizki sentitu zen, etxera joan, ohean sartu eta bederatzi egunen buruan, 1882ko uztailaren 11n hil zen Jose Antonio Olano.
     
    Marc Hanssens Antwerpenen bizi da. Ondare historiko-artistiko aberatsa, portu erraldoiaren inguruko merkataritza eta modako azken joerak biltzen dituen hiri ederrean hiritar arrunta da Marc Hanssens, baina badu ohitura berezi bat. Urtero, garizuma erdian izaten da. 1971n egin zuen estraineko saioa, eta ordutik 36 urtetan ez du kalerik egin Der Antwerpener Schwerttanz delakoan. Orain egun batzuk egin du berriz. Inauteri eta Aste Santu bitartean, garizumaren ziabogan izaten da data.
Oier Araolaza
Dani Blanco
Marc Hanssens eta beste 24 lagun alkondara eta praka zuriz jantzi dira, belaun azpian kaskabiloak zintzilikatu dituzte, ezpata bana hartu eta goizeko lehen orduan elizaren aurrean elkartu dira. Ezpatak elkarri eman eta danborraren erritmora dantzan hasi dira; goiz osoa eman dute Antwerpen hiri zaharraren kaleetan gora eta behera, ezpata-dantzan. Markina izan zitekeen. Edo Deba, edo Zumarraga, edo Lesaka... Baina Anberes da, eta eliza baino katedrala da aurrean dutena. Gutxienez XV. mendetik dantzatu dira ezpata-dantzak Flandesen. Euskal Herrian ere hor ingurukoak ditugu datu zaharrenak. Estrofa zahar batean jaso zuen norbaitek: “Carlos quintoren baratzan Aquerrac espata dantzan”.
 
Antzekotasun izugarriak dituzte Flandeseko eta Euskal Herriko ezpata-dantzek. Jantzi zuriak, gerriko eta apaingarri koloretsuak, txintxarriak belaunazpian, eta ezpatak eskuan. Ezpatak elkarri emanez taldea osatzeko modua ere antzekoa da. Flandesen eta Euskal Herrian egiten dira mota horretako ezpata-dantzak, baita Kantabrian, Galizian, Alsazian, Tirolen, Txekian, Silesian, Transilvanian, Gaztelan, Katalunian, Valentzian, Portugalen, Eskozian eta Ingalaterran ere.
 
Marc Hanssens-ek harrotasunez kontatzen ditu garizuma erdiko ospakizunean ezpata-dantza eginez daramatzan urteak. Bera da egungo taldeko beteranoena, eta hori ohoretzat du. Gazteek begirunez ikusten dituzte adineko ezpata-dantzariak. Ez dute gazteen sasoirik, baina gazteek badakite beteranoekin asko dutela ikasteko.
 
XX. mende hasieran izan ziren aguretzen hasitako aurreskularien norgehiagoka batzuk. 1912an, Zarauzko Euskal Jaietan, Manuel Txapartegi Amuña atera zen plaza erdira bere dantzari trebetasunak erakustera. 70 urte zituen. Iurretan, bost urtetik behin egiten den Urrijena jaian, plazerra izaten da 50 eta 60 urtetik gorako gizonak dantzari-dantza eta erregelak egiten ikustea. Ez dut ahazteko orain urte batzuk Garaiko adineko gizon talde bat dantzan ikusi nuenekoa. Eta aldian behin, hunkigarria izaten da 70 urteak urruti ez dituen Kepa Artetxe galdakaorra dantza soltean ikustea. Gatza eta piperra zer den erakusten du aititek. Nik 35 urte bete ditut oraintsu. Nire garizumaren ziabogan ote nago? Badauzkat urte batzuk aurretik dantzan hobetzen eta gozatzen jarraitzeko.

Azkenak
2025-04-30 | Bertsozale.eus
Babes Kutxa: urrats txiki bat sortzaileen baldintzak duintzeko bidean
Administrazio publikoak baditu mekanismoak soldatapeko langileen ezintasun puntual edota behin-behinekoen aurrean erantzuteko. Kultur sortzaileen kasuan, ez. Babes Kutxarekin egoera horri erantzun nahi dio Bertsozale Elkarteak.

Aisialdia, kirola eta kultura, mugikorrik gabeko arnasgune Urretxun

Herriko kirolgune, liburutegi, gazteleku, kulturgune, eskola inguru eta abarrek bereizgarria gehitu dute sarreran, jendeari eskatuz mugikorra bazter utz dezala. “Kalitatezko aisialdiaz gozatzea da helburua, arreta horretara jarrita, mugikorrak ekarri ohi duen distrakzioa... [+]


“Planeta suntsitzen duen su turistikoarekin amaitzeko” manifestaziora deitu dute Europako hainbat eragilek

Manifestazioaren iragarpena Turistifikazioaren aurkako Europa Hegoaldeko sareak (TEH) Bartzelonan antolatutako topaketen harira egin dute. "Turismo-monolaborantzaren aurka" deitu dute eta Europa Hegoaldeko hamabost eragile inguru batu zaizkie. 


Antton Valverdek jasoko du Adarra saria

Ekainaren 21ean jasoko du saria artista donostiarrak, Viktoria Eugenia antzokian, eta kontzertua emango du jarraian.


Itzalaldiaren jatorria: instalazio fotovoltaikoak, arloko enpresa pribatuak eta azpiegitura elektrikoaren gabeziak?

Red Eléctrica de Españak zibererasoaren aukera erabat baztertu du, eta bi instalazio fotovoltaikoetan jarri du begirada. “Operadore pribatuei erantzukizunak eskatuko dizkiegu eta berriro ez gertatzeko beharrezko neurriak aktibatuko ditugu”, adierazi du... [+]


Aurreikuspenak beteta, liberalek irabazi dituzte Kanadako hauteskundeak

Botoen %99 zenbatuta, Mark Caney egungo lehen ministroa buru duen alderdiak 168 aulki lortuko lituzke Komunen Ganberan, eta lau gehiagorekin osatuko luke gehiengoa. Alderdi Kontserbadorea izan da bigarren bozetan, 144 eserleku lortuta. Duela lau urteko hauteskundeetan baino... [+]


Eskola inguruetako aire kutsadurarik handiena atzeman dute Donostiako hiru ikastetxetan eta Bilboko bitan

Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira karbono dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]


Itzalaldiak agerian utzi duena

Hedabideetan nahiko aipatu dira asteleheneko itzalaldiak gizartean eragin dituen ondorioak, baina nahikoa aipatu al da gertakari horrek agerian uzten duena? Besteak beste, bi auzi nagusi: bizirauteko energiarekiko dugun menpekotasuna eta azken urteetan gertatzen ari den zerbitzu... [+]


2025-04-29 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Soldadu ipar korearrak Europan: zergatian datza koska

Zer lor nahi zezakeen Ipar Koreako erregimenak Errusiaren gerrarako egindako odol-ekarpenarekin? Batetik, eskarmentua; bestetik, elkarrekikotasuna.


Patronalari absentismoaren “iruzurra” aurpegiratu eta lan istripuak prebenitzeko eskatu diote Hego Euskal Herriko sindikatuek

Sindikatuek agerraldi eta salaketa publikoak egin dituzte astelehenean, Nazioarteko Lan Osasunaren Egunean. Hego Euskal Herrian iaz zenbatu zituzten 64 hildakoen gorpuak irudikatu dituzte LABek, ESK-k, STEILASek, EHNEk, Etxaldek eta CGTk Iruñean eta Donostian.


“Energiaren %60 galdu dugu bost segundoan, ez dakigu zergatik”

Egunak argitzerako itzuli da argindarra ia-ia leku guztietara. Euskal Herrian baino atzeratuago egin du Espainiako Estatuko lekurik gehienetan, baita Portugalen ere. Normaltasun itxura gaur Euskal Herrian, baina goizeko lehen orduan ez dira funtzionatzen ari aldirietako trenak... [+]


2025-04-29 | Antxeta Irratia
Lakaxita: beste Irun posible baten erresistentzia 20 urtez

Beste bizi eredu  baten alde eginez, hainbat belaunaldik ikasteko, antolatzeko, esperimentatzeko eta trebatzeko aukera izan dute Lakaxitan bi hamarkada hauetan zehar. Gazte belaunaldi anitz ikusi ditu gaztetxeak, eta Jaion bestan, oraingo gazte mugimenduko kideak ez... [+]


Igor Peñalver (ELA Volkswagen): “Jarritako garraiatzaileekin osasun arazoak sor daitezke”

ELA, LAB eta CGT sindikatuek ibilgailu elektrikoak egiteko elektrifikazio prozesuan instalatutako olagarro edo garraiatzaile berria kentzeko eskatu diote Nafarroako Volkswageni. Elkarretaratzea egin zuten ostegunean eta atzorako greba eguna deitu zuten lantokian: 13:15etatik... [+]


Yemenen 68 hildako eragin ditu AEBen bonbardaketa batek

Petrolio-portu bateko sarraskia gertatu eta hamar egunera izan da erasoa. AEBek erasoak abiarazi zituztenetik 250 pertsona baino gehiago hil dira Yemenen. Oraingoan 68 pertsona hil eta 47 zauritu izan dira. Orain arteko bonbardaketa lazgarrienetakoa da.


Eguneraketa berriak daude