Une

Doinu indartsuak

  • Duela hilabete gutxi argitaratu zen Une taldearen estreinako estudioko lana, Une Nare Eza. Bilbo inguruko hainbat bandatan aritutako musikariek eta Latzen eta Sen taldeetan izan zen Aitor Uriarte abeslari oñatiarrak osatzen dute Une. Laukotearen lehen diskoa Deftones eta Tool bezalako taldeen estilora gerturatzen da, melodia eta gitarra indartsuak uztartuz. Hamaika abesti, bideoklipa eta argazkiak biltzen dituen CD-ROMaz osaturiko diskoa Oihuka zigiluak kaleratu du.
Une Nare Eza
Eskarmentu handiko musikariek osatzen dute Une: Rober Garzia gitarran –besteak beste, ADN eta Apnea taldeetan ibilitakoa–, Karmelo Aretxaga Mellows baxuan –Bulldozer eta Zurkaitzen aritua, baita PiLTn ordezko gisa ere–, Xabi Oraa de Zumarraga (Soda) baterian eta ziurrenik lauretatik ibilbide ezagunena izan duena, Aitor Uriarte (Latzen, Sen) ahotsean. Lehen diskoa Ondarroako Santos Records estudioetan grabatu zuten 2006ko urtarrilean Iñigo eta Mikel Santos anaien eskutik. Grabaketan duela gutxira arte taldekide izan diren Ruben Gonzalez gitarra-joleak eta Jaime Nieto baxu-joleak ere parte hartu zuten. Programazioetaz, berriz, Gaizka Pereda arduratu zen, besteak beste, Sorkun, Etsaiak, Afrika eta Bad Sound System taldeekin lan egindakoa.
 
Une Nare Eza
taldearen estreinako lana bada ere, ez dira hain berriak kontzertuen zirkuituan. Diskoa kaleratu aurretik hainbat emanaldi eskainia zen Une. Gehiengo bizkaitarra duen taldeak zenbait aldaketa izan ditu sortu zenetik eta diskoa grabatu duen arte ez dira partaideak finkatu. Rober Garzia eta Ruben Gonzalez gitarra-joleak izan ziren Niöbe izenpean taldea osatzen hasi zirenak. Xabi baterian eta Jaime Nieto (Psychophony, Afrika, Urgabe…) gehitu zitzaizkien orduan. Aitor Uriarte izan zen taldean sartzen azkena, 2004ko amaiera aldera. Handik gutxira, 2005eko otsailean lau kantuz osaturiko lehen maketa grabatu zuten Ondarroako Santos Records estudioan eta kontzertuak eskaintzeari ekin zioten. Aldaketak 2006an etorri ziren, Jaime Nietok musikari profesional gisa diharduenez Madril aldera jo zuen taldea utzita, Montoto kantautore espainiarrarekin lan egiteko. Ruben Gonzalezek, berriz, Bartzelonara jo zuen soinu ikasketak egitera. Gauzak horrela, Karmelo Aretxaga Mellows sartu zen taldean eta Une boskote izatetik laukote izatera pasa zen.

Une Nare Eza
Taldearen izena, Une, Une Nare Eza esaldiko hitzen lehen hizkiekin osatzen da. Esaldiak, beste modura esanik “momentu trankilen falta” adierazi nahi du. “Taldekideok komunean genuen zerbait zen, ikusten baikenuen lokalean entsaiatzean aurkitzen genuela bilatzen genuen lasaitasun hori. Batzuek footing egiten dute, beste batzuek parapentea, eta guk musikarekin lortzen dugu lasaitasun hori”, diosku Aitor Uriarte abeslariak.
 
Estilo ezberdinetatik datozen partaideak izan arren, musika mota nahiko zehatzaren barruan diharduen taldea dugu Une. Deftones eta Tool bezalako banda amerikarren eragina nabaria da gitarretan, adibidez. “Soinu aldetik linealtasuna topatu nahi izaten dugu, baina linealtasun horren barruan beti ere zerbait ezberdina eskaintzen ahaleginduz, bai melodiekin eta bai beste hainbat errekurtsorekin. Deftones eta Tool bezalako taldeak ezagutzen banituen ere, sekula ez nuen aurretik musika horretan sakondu eta benetan interesgarria iruditu zait ikustea oinarri sinple batetik abiatuta zenbait errekurtso erabiliz nola bereiz daitezkeen kantuak”, dio abeslari oñatiarrak. Aitor Uriarte beraren ahotsa da taldearen beste ezaugarrietako bat. Latzen eta Sen taldeetan kalitatezko melodia eta koroak sortzeagatik bereiztu zen oñatiarra eta proiektu berri honetan ere lan polita egin du Uriartek. “Unen hasi nintzenean Sen taldetik nentorren eta garai hartan sortzen nituen melodiek Senen kutsu handia zuten nire estiloa poliki-poliki taldearekin bat egin eta nortasuna hartzen joan den arte. Badaude hainbat zati Sen gogora ekar diezaguketenak, Latzen zailago. Baina abeslariekin ohikoa da hori gertatzea, aurretik beste talde batean ibili bazara, normala da ahotsak aurreko banda gogoratzea”, aitortu du Uriartek.
 
Hitzei dagokienez, ez dago ardatz tematikorik, kantu bakoitza mundu bat da. Une musikak iradokitzen dionaren arabera hasten da kantu bakoitzaren gaia aztertzen eta normalean momentu horretan bizi duen egoera animikoak eta inguruak bultzatzen du gai baten edo bestearen inguruan idaztera. Musa kantuan, adibidez, emagaldu baten bizipenak kontatzen dira inspirazioaren kontzeptua ere azaleratu nahian; Mila begiren azpian kontrolpean dagoen gizarteaz mintzo da; Giza natura azkenaldian munduan izan diren hondamendiengatik sortutako zirrarak bultzatuta idatzitako pieza da; Bihozkadak kantak berriz, urteak joan arren jolastera animatzen du.
Zuzenekoa

Une Nare Eza honetan laukotea programazio, efektu eta koroez baliatu da diskoa jantzi eta borobiltzeko. Estudioan egin ohi diren konponketa horiek zuzenekoetara eramatea ordea, ez da lan erraza izaten. Askotan ohiko instrumentuez gain, teknologia berrietara jo behar izaten da, baita partaideen kopurua handitzera ere. Hasiera batean taldeari buruhausteak eman zizkion gaia izan zen, sanplerrak sartzea ere bururatu zitzaien. Baina azkenean “sinpletasunera” jotzea deliberatu zuten: “Kontzertuak efektu gabe eskaintzea erabaki genuen, era horretara zerbait ezberdina eskainiko genuela pentsatu genuen. Baina nahi gabe diskoaren esentzia bere horretan islatzea lortu dugula konturatu gara. Jendeak diskoan bezalako soinua dugula esan digu. Kontzertuetan intentsitateak ordezkatu du CDtik hartu ez duguna”, azaldu du oñatiarrak.
Untxia, lasaitasunaren ispilu
Diskoaren diseinuan ere, Unek taldearekin loturik dagoen lasaitasunaren kontzeptua islatu nahi izan du. Horregatik, untxi txuri baten begiak dira azaleko protagonistak. Disko osoan kolore txuriaren argitasuna da nagusi eta helburu zuten sentsazioa erdietsi dutela esan daiteke, bai azalak eta bai barrualdeko orrien diseinuak horixe adierazten baitute: lasaitasuna.
CDan hamaika kantuez gain, taldearen bideoklipa, argazkiak eta hitzak biltzen dituen CD-ROM txukuna aurki dezakegu. Aitor Ortiz de Felipek zuzendutako bideoklipa estilo aldetik zaindua da eta poliki editatuta dago. Taldearen inguruko informazio gehiago eta kontzertuen datak jakiteko: www.unekin.com.

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude