Darfur genozidio baten geopolitika

  • Bi milioi pertsonak egin dute ihesi Sudan ipar-mendebaldeko Darfurretik. 400.000 omen dira hilak. Nazio Batuek eta Gobernuz Kanpoko Erakundeek 31 aldiz aldatu dituzte kanpalekuak, erasoen ondorioz. Nola liteke halako krisi humanitarioa inork ez konpontzea? Erantzunak badira.

    Hamaikagarren urrats politikoa egin zuten Txadeko, Afrika Erdiko Errepublikako eta Sudango agintariek joan den otsailean, nork bere auzokoen lurralde subiranotasuna errespetatzea sinatu zutenean. “Baina diplomazia mailako mugimendu horiek ez dute disimulatu baizik egiten petrolioan oinarritutako nazioarteko blokeo politikoa”. Horra nola definitzen duen bi hitzetan Darfurreko sarraskia Gerard Prunier-ek. Ikertzaile frantses hau Etiopiako Addis Abeban bizi da eta eskualde horretan dago berezitua; 2005ean plazaratu zuen Darfur: The Anbiguous Genocide titulu argigarria daraman liburua.
Emakume bat haurra bizkarrean duela
Darfur zabalean bizi ziren zazpi milioi eta erdi biztanleetatik herenak (2,5 milioik) nork bere etxetik ihes egin behar izan du, lau urteotan luzatu den gerragatik. Horiez gain, gerrilla taldeen eta Khartumgo gobernuaren arteko gatazkak erakunde batzuen ustez 200.000 heriotza eragin ditu, eta beste batzuen iritzian "“Gerard Prunier adituarenean, esaterako"“ 400.000tara iritsi da kopuru hori, herritarren %5 baino gehiago. Ihesi joan direnak batzuk Darfur bertako kanpalekuetan daude, baina gehienek Sudanen mugetatik harago alde egin dute, "janjawid" paramilitarren ikaraz. Kanpaleku horietako batean dago egina ondoko argazkia. Joan den urtarrilean balizko gerrillari talde nagusiak eta Khartumgo gobernuak su-etena sinatu bazuten ere, erasoak ez dira atertu eta atzerriko erakunde humanitarioen laguntzak ezin dira iritsi Darfurreko kanpaleku askotaraino.
Prunierrek antzeko lerroburuz bataiatu du martxoko Le Monde Diplomatique hilabetekarian argitaratu duen artikulu gordina: “Darfur, ‘genozidio anbiguo’ baten kronika”. Aditu honek kontatzen duen abiapuntua prentsan herritarrok irakurri ditugun kroniketan ere aurkitu dugu sarritan: etengabe iragartzen da hondamendia ari dela gertatzen Darfurren eta aldi berean Nazio Batuen Erakundea eta Afrikar Batasuna ez doazela Khartumgo gobernuari zigor sinboliko txiki batzuk ezartzetik harago.
 
Une honetan Al-Bachir-ren gobernuak bere eraso ugarien bidez nola edo hala zera eragotzi nahi du: Darfur eta inguruetan mugitzen diren talde matxinoek batasuna iristeko biltzarra egitea. Ahalegin horren xehetasun asko prentsak eta telebistak erakutsi dituzte: Khartumgo gobernuaren hegazkinen bonbaketak, bere kontrolpean ari diren “janjawid” milizien erasoak, herrien erreketa, masakreak...
 
Prunierrek 400.000 hildako aipatu ditu, beste askok erdia dioten lekuan. Baina edozein gisaz, Nazio Batuen Erakundearen batzorde berezi batek ere aitortua du Darfurren genozidioa ari dela gertatzen. Nola ulertu behar da NBEaren geldotasuna afera honetan?
 
Hasteko, gerra bera ulertu behar da. Eta estreina, sarraskiak burutzen dituen Khartumgo gobernuaren jokabidea. Prunierrek 2006a arte NBEan Sudanerako ordezkari izan zen Jan Pronk-en hitzak hartu ditu: “Sudango Gobernuko agintariek sarritan aitortu izan didate beraientzako arriskutsuagoa zela NBEaren erabakiak onartzea horiei uko egitea baino. (...) Obedituz gero, barne oposizioa indartu egingo zen eta agintea galtzeko arriskua handitu”. Eta antza denez, arrazoi izan dute orain artean, merkeago atera zaie Darfurreko txikizioarekin segitzea.
 
Gerard Prunierren hitzetan Sudango erregimenak eta NBEak “hipokrisia hitzartua” darabilte Darfurrekoaz. Batzuek eta besteek bai baitakite hartutako presio-neurri guztiak –Sudanen Afrikar Batasunaren izenean dauden 7.500 soldaduak barne– ezertarako balio ez dutela.
 
Itxurakeria horrekin segitzeko interesa dute Sudanen interesen bat daukaten guztiek, bertako gobernuaz gain. Amerikako Estatu Batuek luzaz etsai nagusitzat eduki du Khartumgo erregimen islamista, baina 2001eko irailaren 11az geroztik Al-Bachirren gobernuak Washingtonen aurrean halako errespetua lortu du. CIArekin ere harremanak aldatu omen dituzte zerbitzu sekretu sudandarrek, eta orain “terrorismoaren kontrako gerra” famatuan laguntzaile zintzoak direla diote.

Sudan zatituko denerako mugak

Txina arizale nagusietakoa da Sudango geopolitikan. Afrikan dituen merkataritza bazkideen artean bigarrena du Sudan, 2.900 milioi dolarreko salerosketak dauzkate elkarren artean eta bertako petrolioaren %65 Txinak erosten dio. Pekin ari da Meroe-ko urtegia eraikitzen, 1.800 milioi dolarretan. Ez da harritzekoa Al-Bachirren erregimenaren kontra NBEan aurkezten den edozein neurrik beti txinatarren ezezko botoa jasotzea.
 
Frantziak ere baditu interesak bertan, Sudanen AEBek edo Txinak baino eragin txikiagoa izan arren, mugakide diren Txad eta Afrika Erdiko Errepublika frantsesen aliatu historikoak direlako... eta bi horietan badirelako gerrilla taldeak Khartumek sustatzen dituenak.
 
Afrikako estatuak deskolonizazio garaian mapetan egindako marraz diseinatutako herrialdeak dira eta lurralde horietan dauden herri eta etniak marra horien gainetik zabalduta bizi dira. Etnia-aniztasun honek ere eragina badute Darfurrekoa bezalako gatazketan. Horrela, Txadeko lehendakari Idriss Deby Itno zagyawa etniakoa da eta Darfurreko biztanle batzuk ere hala direnez, gerrilla babesten du. Esan dugunez, Sudango Gobernuak beste gerrillari batzuk sustatzen ditu Txadeko eta Afrika Erdiko Errepublikako erregimenen aurka, eta hauen alde Frantziak bertan dituen tropak ahalegintzen dira, hegazkinak batik bat.
 
Darfurreko gerrillak eta Sudango Gobernuaren erasoak esplikatzeko, arazo etnikoekin klima aldaketaren ondorioak ere aipatu izan dira. Alegia, lehorteak nomada arabiarrak bultzatzen dituela nekazari beltzei erasotzera. Hipotesi hori gezurtatu du Gerard Prunierrek. Izan ere, nomadek ez dute hegazkinik eta Darfurren bonbaketak gertatzen dira. “Janjawid” miliziak gobernuak pagatutako militarrak dira. Bestalde, milizia horietan etnia bat baino gehiagoko militar ohi, libre utzitako gaiztagin eta diruz ordaindutako milaka gizonek hartzen dute parte, baita etnia beltz txiki batzuetako kideek ere.
 
Saltsa horren guztiaren erdian, zein da Darfurreko biztanleen kontrako sarraskiaren zergatia? Arrazoia ez da erlijiozkoa, Darfurren hiltzaileak bezala biktimak denak baitira musulman sunitak. Arrazoia arrazari eta kulturari lotuta dago. Arabiarrak gutxiengoan daude Sudanen. Eta erregimen islamiarrean mamitzen da gaur egun hauen nagusitasuna. Kontua da Sudan bitan eteteko zorian dagoela: gero eta garbiago dago porrot egin zuela duela bi urte Khartumgo erregimenak eta hegoaldeko gerrillari beltzek hitzartutako bakeak. Eta Prunierren ustez Al-Bachir Darfurren halako eraso prebentibo bat ari da burutzen, larrialdian sentitzen delako.
 
Sudan zatitzen bada petrolioa nagusiki hegoaldean geratuko litzatekeenez, bi aldeen arteko muga bortxatu nahi da Khartumdik petrolioaren zatirik handiena bere eskuetan atxikitzeko. “Fite manipulatu nahi dute Hego-Ipar mugaren lerroa, petroliorik gehiena hegoaldean uzten duena. Bestalde, gerra berriro hasteko prestaketak egiten dituzte, armak erosiz; aliantza nazioartekoak sendotzen dituzte –Txinarekin lortu dute eta orain Iran ari dira seduzitzen– eta lurraldea kontrolatzeko osasun-lerro bat sortu nahi dute”. Horregatik da hain estrategikoa Darfur erabat menderatzea.
 
Beste xehetasun bat: Sudaneko armadan beltz asko direnez, horregatik antolatu dituzte etnia minoritario txiroetako jendez eta gizaki desklasatuz osatutako “janjawid” miliziak.
 
Gure begien aurrean gertatzen ari den genozidio berriaren geopolitikaren hariak esplikatuta, honela bukatu du Gerard Prunierrek: “Azkenean, petrolioaren etekinak babesten dira sistema hiltzaile baten ordainez. (...) Darfurrekoak lau urte daramatza. Eta ‘berriz horrelakorik ez’ diotenek erakusten dute edo burugabeak direla edo hipokrisia ikaragarriaren jabe. Zeren eta berriro ere, hilotzen garrantzia beren larruazalaren kolorearen araberakoa baita”.

http://www.argia.eus/nethurbil.php
helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.

Azkenak
2024-12-27 | Julene Flamarique
EuskarAbentura 2025: izena emateko epea zabalik martxoaren 5era arte

EuskarAbentura 2025 espedizioak aukera emango die 127 gazteri zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko kulturan, historian eta paisaietan murgilduta. EuskarAbenturako parte-hartzaileen hautaketa ez da proiektuen kalitatean bakarrik oinarritzen, baita generoa,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


2024-12-27 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra zibila, laugarren urtera

Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude