Cesar Borgiaren azken bidea

  • Viana, 1507ko martxoaren 12a. Goiz hartan Cesar Borgiak berri txarrak jaso zituen: setiatu berri zuen hirian armak eta janaria sartzea lortu zuten arerioek. Haserre, Vianako harresietara abiatu zen zaldiz, bakarrik, inolako segurtasun neurririk gabe. Berehala hogeiren bat zaldunekin egin zuen topo.
     
    31 urte besterik ez zituen, baina botere izugarria lortua zuen. Hamazazpi urterekin Iruñeko apezpiku izendatu zuten eta titulu zerrenda hazten joan zen: konde, duke, printze, condottiero, gonfaloniere, kapitain jeneral, kardinal... Aita Alejandro VI.a aita santua zuen (Rodrigo Borgia) eta Vatikanoaren boterea bere anbizioaren mesedetan erabili zuen; Lucrecia arreba bere interes politikoak babesteko ezkondu arazi zuen; Juan anaia hil zuen Vatikanoko armadako kapitain izateko; Leonardo da Vinci kontratatu zuen gerrarako makinak asma zitzan... Diotenez, Makiavelok Cesar Borgia izan zuen inspirazio iturri Il Principe (Printzea) idazteko.
Aita santuaren ejertzitoen buru izatea lortu zuenean, Estatu Pontifizioetako jaun independenteen aurkako erasoei ekin zien. Neurri gabeko handinahiaren eta eskrupulurik gabeko politikaren sinbolo, garaikideek “giza-odolaren egarri” zela esan zuten. Odola isurtzeko erreparorik ez zuen, baina Cesar Borgiaren helburua Vatikanoaren inguruan estatu zabala eta indartsua sortzea zen. Eta ez zuen lortu.
 
1503an Errege Katolikoek Napoli mendean hartzea erdietsi zuten, Gonzalo Fernandez de Cordobak armada frantziarraren aurka lortutako garaipenari esker. Abuztuan Cesarren aita hil zen eta bere lekua Julio II.ak hartu zuen. Aita santu berria Della Robere sendikoa zen, borgiatarren etsairik gogorrenetakoa. Cesar Borgia atxilotu zuen berehala, eta Fernandez de Cordobaren esku utzi, gero Gaztelan epaitu zezaten.
 
1504ko abuztuaren 20an Erroma betiko utzi zuen eta arbasoen lurraldera eraman zuten, Valentziara. Chinchillara (Albacete) eraman zuten gero, eta handik Motako gaztelura (Medina del Campo, Valladolid). 1506ko urrian gaztelutik ihes egitea lortu zuen eta Nafarroara joan zen babes bila. Juan Albret koinatua zen Nafarroako errege eta Cesar Borgia armadako buru izendatu zuen.
1507ko martxoan Cesarrek Viana setiatu zuen, Albreten etsai nagusiei aurre egiteko. Viana zen beaumondarren indar-gune nagusia. Eta Viana izan zen Cesar Borgiaren indar falta agerian utzi zuena. Makiaveloren ‘printzea’, urte batzuk lehenago boterearen paradigma izan zena, bakarrik, ahul hil zen.
 
Heriotzaren bosgarren mendeurrena ospatzeko Nafarroako Gobernuak hainbat ekitaldi antolatuko ditu aurten. Besteak beste, ibilbide turistiko bat prestatu dute; Cesar Borgiaren Bidea, hil zuten tokiraino iristen da.

Azkenak
Immigrazioa eta sindikatuak, eskubide unibertsalak ala porrot kolektiboa

Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]


Harri-jasotzea
Harri eskolek emandako bultzada

Harri-jasotzearen gorakada nabaritu da azken urteetan, batez ere emakumeen artean. Gazteek harri eskoletan ikasten dute kirolean esperientzia dutenengandik. Crossfit-a, sare sozialak eta telebista faktore garrantzitsuak izan dira kirolaren piztualdian, harri eskolekin batera... [+]


Kanboko Marieneko lurrak irauli dituzte ELB, Lurzaindia eta Ostia sareak

Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.


Itzalaldiaren biharamunean, Espainiako Gobernuaren eta Red Eléctrica de Españaren arteko tirabirak dira nagusi

Pedro Sánchezek hornitzaile pribatuei eta Red Eléctrica de Españari egotzi die itzalaldiaren inguruko informazio gutxi eskaintzea, baina azken honek jakinarazi du "gutxi gorabehera" aurkitu dutela Iberiar penintsula osoko argindarra joatearen arrazoia... [+]


Homo erectusek hitz egiten zekiten?

Rudolf Botha hizkuntzalari hegoafrikarrak hipotesi bat bota berri du Homo erectus-i buruz: espezieak ahozko komunikazio moduren bat garatu zuen duela milioi bat urte baino gehiago. Homo sapiens-a da, dakigunez, hitz egiteko gai den espezie bakarra eta, beraz, hortik... [+]


Iraultza, iraultza baino lehen

Böblingen, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1525eko maiatzaren 12a. Georg Truchsess von Waldburgek Wurtembergeko nekazari matxinatuak mendean hartu zituen. Handik hiru egunera, maiatzaren 15ean Filipe Hessekoak eta Saxoniako dukeak bat egin zuten errebelde turingiarrak... [+]


2025-04-30 | Jon Torner Zabala
Aramu + AimarZ
Bizirik bada, musikaren berotasunagatik da

Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.

---------------------------------------------------------

Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]


Gorputz hotsak
“Oso literala naizenez, marrazten dudana ulertzea gustatzen zait”

Irudimentsua eta umoretsua da, eta marraztea bere pasioa da. Oihan Iriarte Eletxigerrak (Bilbo, 2001) Autismoa eta biok (Txalaparta, 2025) liburu ilustratua sortu du autismoa ikusarazteko. Bere bizipenetatik abiatutako liburua da. Arte figuratiboaz baliatu da batez ere:... [+]


2025-04-30 | OlatuKoop sarea
Maiatzaren Lehenerako proposamen bat: lan desiragarriak eta burujabeak denontzat

Maiatzaren Lehenaren kari, bere gogoeta partekatu nahi izan du Olatukoop Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko sareak. Langileen egunari lotuta, lanaren izaeraren eta zentzuaren inguruko gogoeta egin dute, lan burujabe eta desiragarriak denontzako garatzeak gure bizitzak eta... [+]


2025-04-30 | Estitxu Eizagirre
Zer dezake udal batek makroberriztagarrien aurrean?

Bizitza ez-berriztagarriak filma ikusentzun zuten atzo 70 inguru lagunek Villabonan. Francisco Vaquero egilea bertan izan zen eta emanaldiaren ostean hitza hartu zuten herritarrek, kargu publiko batek eta egileak berak. Hainbat gai eta ikuspegi anitzak agertu ziren, baina... [+]


2025-04-30 | Sonia González
Zaurgarritasunaren tranpa

Zenbait urtetatik hona sarri entzuten dugun kontzeptua da zaurgarritasuna. Gaur gaurkoz, diskurtso politikoetan pertsona zaurgarriez aritzea ohikoa da. Seguru nago nik ere inoiz erabili dudala berba hori Bizilan.eus webgunean, eskubide laboralak eta prestazio sozialak azaltzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude