Erdizaga, ingurune mehatxatua

  • Mila metroko garaieran dauden belardiak zapaltzera goaz. Neolitiko garaitik artzainek erabilitakoak. Industriguneetatik urrun, Atlantiko Itsasotik Pirinioko gailur gorenaren parean egonik, zer ote du Erdizagak, Baztango hazienden bazkaleku otzanak, mehatxatua izateko? Bada, bere barruan oso preziatua den ekaia, industriak adreilu errefraktarioetan nola ere laborantzak ongarrietan baliatzen dutena: magnesita. Hori dela eta, Erdizagan magnesita harrobia zulatu nahi luke Magna multinazional frantses-greziarrak, ezen Olazar errekatik behera segituz Artesiagako lepotik zazpi kilometrotan, Eugiko herrian, ia mende erdiz sakon eta zabal ausiki duen beste magnesita harrobia agortzera baitoakio. Erdizagan gaindi pasatzeak merezi du bi arrazoiengatik: dagoenaz ohartzeko, eta gal daitekeenaz jabetzeko. Ez dezagun ukan erraterik "ez genekien".
     
    Irurita (Baztan) eta Eugi (Esteribar) arteko NA-174 bidearen tontorra den Artesiagatik abiatuko gara Urkiaga helburu, Saioa mendi esanguratsuari bizkar emanez.

2013ko maiatzaren 03an
Erdiziaga ingurua
Itziar Madina
Erdizagako ilargi laurdena

Artesiagako Mendateare gainaldean den artzain-ttattola baten eskuinaldetik pasatuz, xendra batetik goiti hasiko gara. Laster, bista lau haizetara hedatzea uzten gaituen ingurune berde amultsuan, Baztango alhapide komunal handienaren muinean izanen gara. Ikusten, belarra lohitsuan gelditu diren behorren hatz-arrasto bustiak? Artesiagatik Bustalmorrora Gurutze Meakatik pasatuz mazelaz mazela, Erdizagako inguruneak osatzen duen ilargi laurdena ezagutuko dugu, Erdizagako erreka behere-aldean dugula. Ohar gaitezen Nafarroako mendiek duten berezitasunari: hegoaldera begira dagoen Erdizagako erreka Mediterraneora doa, Arga ibaia tarteko, Ipar isuriko bere haurride Artesiagako erreka berriz, Kantaurira, Bidasoaren bidez. Entzuten al duzue haien melodia oldartsua? Atzoko euriak zaintsu bilakatu ditu, eta uhandira heltzeko irrikaz daude biak ala biak.
 
Pausoz pauso, GR-12ari segika eginen dugu aitzinera. Artesiagan abiatu xendran gora hego-ekialdera joanen gara, Larrakarteko Lepoa Erdizagako mendate gorenetatik bata bazterrean utziz. Iparralderantz eginen dugu, pagadi baten ertzetik ibiliz, hesi batetik hurbil, Zaguako lepoa ere beheretik agurtuz, eskuinean. Bide parte hau malkartsuena da.
 
Gurutze Meakara heldurik, Erdizagako ilargi laurdenaren bizkarrean izanen gara. Inguru erdiaren erdian, hots. Harri mutu eta goroldio idor, Gurutze Meakan hiru trikuharri daude, bai eta tumulu bat ere, Burdinaren Arotik hona, lo. Ez ditzagun bada, iratzar. Pentsa dezagun ortzia bere kasko piramidalaz kilikatzen duen Orhi mendiari so daudela, orduko jendeen sineskeren arabera. Eta preseski, ekialdera jarraikiko dugu, nahiz eta Gurutze Meakan hegora bihurtzen hasiko garen Oialegiko kaskora iristeko, lehenbizi xendra batetik eta gero traktore bidetik. Oialegik ere megalitiko arrastoak dauzka. Alabaina, lau ala bost mila urte k.a.tik jendeak erabiltzen hasitako eskualdean baikabiltza. Gure arbaso abeltzainek ordutik hona daukate mendiaren burua zuhaitzez garbitua, lehenbizi ardien, geroago zaldi eta behien belar-toki egiteaz nahituak. Dilin-dalan joarea lepoan, gaur egungo Erdizagan, Baztango bazkaleku handienean, mila bostehun abere buru entzun daitezke ekainaren lehena eta urriko elurtadak artean. Geroko Erdizagak berriz, eresirik airatuko ote, batere?

Panpalin-xilintxa mututuko ote?

Eder eta kulunkari izanagatik, ez gaitzala panpalinen soinuak desbidera. Ibilaldiko azken partean sartzera goaz, izan ere Bustalmorrora ailegatzeko gutxi falta da. Eta ezin gal daiteke norabidea: bere burua maki-en aurka defendatzeko Francok jarrarazi zituen bunkerren atzetik joatea aski da, hauek hegiz hegi tontorrari ezkondurik direla. Tarteka ehiza postuak ere badira, pase garaian pausarrira bidean diren usoen zain egoten diren ehiztariz mukuru. Bustalmorron bidegurutzea atzemanen dugu: ezkerretara Baztan eta Aldudeko mugatik iparrerantz Elizondora joan daiteke. Jakin, handik ez urrun iparreko norantzan Hargintzuko Harria (1.110 m) iragan eta Lohilurzeko Lepoan (1.120m) zutarria ikusgai dagoela. Gure aldetik, eskuinera eginen dugu Kintoko oihan gizenetik Enekorriko kaskoan (1.185 m) barna iraganez, Urkiagara ateratzeko xedez. Esteribarko hegoaldeko isurira begirada zuzendurik noizbait, oihanaren artean begitanduko dugu mamiz husturiko mendi oso bat. Hori bera da Eugiko herrian Magna enpresak daukan magnesita-harrobia. Erdizagako ingurune belartsu eztiak oraindik xarmapean gaituela, daldar emailea den ikuspegi iragarlea da, benetan.
 
Ardi, behi eta behor gosetien, nekazari beharginen eta ibiltari ameslarien bil lekua, Erdizaga. Baina haize bortitzak ufatzen du, zerua belztu da eta etor litekeen ekaitzak ez du deus onik.
 
Bost urte dira Magna multinazionalak hozkatu nahi lukeela Erdizaga. Ordutik hona Baztango Udalarekin dago harremanetan, ea harrobia zabaltzeko baimena luzatzen dion. Honek ez du oraindik erantzun, baina udalak aberastasun komunalari erreparo gutxi egiten diola sinesturik, zenbait herritar beldurturik daude. Eta mobilizatzera deitu dute. Zergatik? Ez dutelako nahi puntatik punta oinez ibili dugun Erdizaga itxuraldatzerik, ez nekazarien gero hipotekaturik, ez ingurune biologiko babestuaren desmasiarik... Hitza ez da gogorregia. Desmasia dago Magnaren proiektuaren ildoan.
 
Mikel Mugiro biologoak egin duen txostena argigarria da. Batetik, harrobiak interes handiko biziguneak hautsiko lituzke Erdizagan bertan. Honek mendiko landaretza berezia desagerraraziko luke, hala nola harkaitzetan hazten den nartzisoa edo belar tartea maite duen orkidea. Baita oihana utzi eta, Erdizagako belardietan bazkatzen ohi den oilagorra. Eta hildako abereen gorpuzkinez elikatzen diren hegaztiak, horietan ezagunena ugatza. Esku baten atzamarretan zenbatzen ahal dira Pirinio osoan gelditzen diren ugatz-bikoteak.

Olazar erreka, 7km-ko urratua

Baina kaltea ez da Erdizagako alhapidera mugatzen. Artesiagako holtzako Olazar errekara ere zabalduko da. Izan ere magnesita ekaia Erdizagatik Esteribarrera eramateko, zazpi kilometroan estu-estu errekattoari itsatsirik doan NA-174 bidea zabaldu beharko dute. Horren ondorioz errekari loturik bizi diren animaliak kalteturik aterako lirateke, orobat. Harrobiaren aurkako baztandarrek Olazar errekaren ertzeko pagoak moztu, harkaitzak zartatu eta gisakoak eginen direla ere badiote.
 
Adio beraz, Olazar bazterreko lasaitasunari, uraren xuxurlari. Adio, amuarrainaren hazleku eta erreserba genetikoari. Adio muxarra, muturluzea, basakatua, tritoi piriniarra, igela, eskulapio sugea ala suge lepokoduna. Adio betiko orain arte desagertutzat emandako tokilo bizkar-zuriaren mokokada hotsari. Olazar errekaren funditzeak ez bazaituzte berehala kaxatzen, egunero pasatuko diren 240 kamioiek dute eginen, goiz edo berant bidea zeharkatzera saiatuko zaretenean lehertuko zaituztetelako.
Erdiz Bizirik taldeak manifestazioa antolatu du Erdizaga babesteko heldu den martxoaren 24rako, larunbatarekin, arratsaldeko lauretan, Elizondon.

Azkenak
2025-02-17 | ARGIA
Ikasle feministek elkarretaratzea egin dute Gasteizko EHUko campuseko irakaslearen sexu erasoak salatzeko

Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.


Bi futbol taldek planto egin dute irain arrazisten aurrean Bizkaian eta partiduak bertan behera geratu dira

Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]


Bederatzi pertsonari lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Voxen kontra protesta egiteagatik Bilbon

Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.


2025-02-17 | Axier Lopez
Itziarren semea?

Ia mende batez, Euskal Herrian ez da belaunaldirik tortura ezagutu ez duenik. 1960tik 5.379 lagun dira ofizialki, baina askoz gehiago dira, publikoki torturatu gisa agertzeak min egiten duelako oraindik ere. Eta seguruenik, oinarri-oinarrian ez delako ezer aldatu. Polizia... [+]


Eneko Anduezak PSE-EEko idazkari nagusi izaten jarraituko du

PSE-EEren zuzendaritza berriak alderdikideen %95en onespena jaso du. Anduezak proposatutako Batzorde Exekutiboan aurreko 26 kideetatik zortzi aurpegi berri daude soilik.


Europak toki bat aldarrikatu nahi du Ukrainako bake negoziaketan, AEBen bazterketaren aurrean

Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]


Erantzukizun publikoak hartzea eskatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarearen aurkezpenean

Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Gazteen arteko genero arrakalak gora egin du kokapen politikoari dagokionez

Azken hogei urteetako gazteen kokapen politikoa izan dute aztergai The Economisten. Europan 18-29 urte arteko gizonak emakumeak baino posizio kontserbadoreagoetan kokatzen dira. 


Gasteiz inguruan Vitoria Solar 1 eta 2 parke fotovoltaikoak eraikitzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Parke bakoitzak hirurogei hektarea izango ditu, eta 32 milioi euroko aurrekontua du proiektuak. Ingurumen eta baimen teknikoak berretsita, egitasmoari hirigintza baimena baino ez zaio falta eraikitzeari ekiteko.

 


Industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioak milaka lagun batu ditu Iruñean

Arriskuan dauden BSH, Sunsundegui, Nano Automotive, Siemens Gamesa, Tenerias Omega, Tasubinsa eta Volkswagen enpresetako langile batzordeek haien egonezina azaldu dute eta Nafarroako Gobernuari "benetan bermatzailea den legeria bat artikulatzea" eskatu diote.


Tentsio betean, preso truke berria egin dute Israelek eta Hamasek

Su-etena hitzartu eta hilabete bete denean, lehen faserako adostutako 33 bahituetatik 25 askatu ditu Hamasek. Israelek, berriz, 985 preso utzi ditu aske. Bigarren fasea martxoaren 2an da indarrean sartzekoa, baina bi aldeek jarraitu beharreko urratsak zehazteko daude... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Zedarriak Foroari erantzuna
Defentsan inbertitzea

Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat... [+]


Eguneraketa berriak daude