Plaza zabaltzen

  • Iñaki Eizmendi Basarriren ekarpen nagusi izan omen zen bertsolaritza sagardotegitik antzokietara eramatea. Ez dakit zerk eragin zidan burutazioa baina erakargarri iritzi nion bertso-plaza zenbateraino zabaldu den neurtzeari. Non-nork-noizetan abiaturik, pasadizo zerrenda polita osa daiteke. Kirolak gurean duen garrantzia erabatekoa izanik, gogoan dut euskal talde batek lehen aldiz Europako Txapelketa bat irabazi zuelarik, entrenatzaileak, Juantxo Villarrealek, bertso baten bidez agurtu zituela Irungo Unzaga plazako zaleak. Kursaala inauguratu zelarik, lehen ekitaldiko lehen jarduna bertsotan egin zuten artean neska-mutiko zirelarik, Maindi Murua eta Beñat Gaztelumendik. Anoetan ere aritu izan gara; baita San Mamesen ere. Zazpi Nobel saridunen aitzinean aritutakoak gara. Zarauzko hondartza denboraldi ofizialaren bukaera bozgorailuetatik bertsotan iragarri zuen Felix Zubiak Gurutze Gorriko egoitzatik... Mila egokiera, liburu batean biltzen asmatuko bagenu, lekukotza soilaz gaindi zerbait iradokiko liguketenak.
Ito larria

Jendaurrean azaldu behar duen edonork sentitu izan du noiz edo noiz. Bihotz-taupadak areagotu egiten dira itxuraz. Ahoa lehortu. Eta zangoetan dardara sentitzen da. “Ez al zarete urduri jartzen bertsoak kantatzean?”. Batean eta bestean behin eta berriz egin izan diguten galdera da. Eta baietz erantzuten dugu, adinaren poderioz ikasi egiten dela kirio-dantzari eusten, baina sabel-zuloko txulo hori beti hor egoten dela gerora ere. Zenbait unetan eta bakarka gai bati erantzuten ari gatzaizkiola, esate baterako, bihotza eztarritik irten beharrean sentitzen dugu. Ez da ordea, sentsazioa baino. Behin froga egindakoa naiz: pulsometroarekin burutu nuen bertso-saioa. Minutuko 160 taupadako ustea nuen unean, 92 baino ez zizkidan markatu. Zutik eta ibilian noanean adinaxe. Ondorioa: estuasunean buruak agintzen du, eta ez bihotzak, besterik dirudien arren.

Eme

Korrika dela eta AEKren eskutik euskal emakumeei omenaldia egin genien Kursaalean, hizkuntzaren transmisioan burutu duten lana goresteko. Maialen Lujanbio eta biok ginen joatekoak baina hernaniarrak ezin izan zuen eta bakarrik suertatu nintzen oholtzan ikuskizunaren zuzendari zen Eneko Olasagastiren esanetara. Barruko ahots emea ateratzea nuen agindu. Saiatu nintzen. Lortu nuen ez dakit. Baina San Ovidiorena etorri zitzaidan gogora. Herri txiki batean, sute handi baten ondorioz, ermita guztiz erre omen zen. Herriko zaindari zen San Ovidioren irudia ere bai. Orduan, alkateak abian jarri zituen ermita berreraikitzeko lanak, eta San Ovidioren irudi berria egin ahal izateko baserritar bati eskatu zion ekar zezala pago-ipurdi bat dotorea. Ekarri zuen basotik. Eraiki zuten ermita eta egin zuen artista batek San Ovidioren irudi berria. Herritar guztiak bildu ziren ermitaren eta aldareko santu irudiaren inaugurazio ekitaldira; baserritarra salbu. Apaiza konturatu baserritarra ez zela azaldu eta hurrengo batean topo egin zutenean, kargu hartu zion:
– Lehengoan denak hemen ziren San Ovidio gurtzera etorriak. Zu ez zinen azaldu. Zergatik?
– Nik artean pago-ipurdi zela ezagutuko nuelako.

Marttitte

Santuekin ari garenez, mordoska bat batera hartzea baino hoberik ez da, den denak aipatu beharrik ez izateko. Azkoitiko auzoa da Marttitte, gazteleraz Los Mártires, bide-txartelen batean jartzen duenaren arabera. Euskarazko izenaren bustidurak harrituko du zenbait. Gaztelerazko izenaren potoloak beste asko. Marttitten bertsotan izan ginelarik, gogoeta gai bat ekarri nuen etxera: hirietan bizi diren umeek –eta helduek– ez dute arrastorik herri txikiei buruz. Herri txikietakoek badakite hiriei buruz, aldiz. Eta paradoxa batekin egin nuen topo: inguruneko herriak eta auzoak ezagutzeko, umetan mendira joatea bezalakorik ez da. Erdi purrustaka joango ginen, baina Aralar aldera zihoanak ikasiko zuen non zen Tolosa, non Amezketa, Gorriti, Huitzi... Edo Irimora zihoanak Urretxu eta Zumarragaren berri izango zuen...

Lana

Elkargi-koei hitzaldi bat eman diet duela gutxi. Urruti geratzen zaidan mundua da txanpon, berme eta enpresa-egitasmoen hori. Baina lana hizpide dela, adiskide batek bota berri didan esaldia burutik uxatu ezin da nabil: “Gaur egun, lan egitea iraultzailea duk, motel!”. Ez dakit hainbesterainokoa den baina badu egiatik zerbait. Hainbeste bitartekari sumatzen dut inguruan! Hainbeste eragile! Hain egile gutxi! Aisia-tartea sakralizatu egin dugu, garai batean lana sakralizatu zen gisara. Aldamenekoak baino gutxiago egitea dela helburu pentsa daiteke askotan. Eta gaitzerdi aisia-tartea modu irudimentsuan erabiltzen bageneki. Nago, telebistari begira xahutzen dugula, ezezkoa esaten dugunok ere.

Aingeru Goardakoa

Zaindariarena gero etorri zela uste dut. Umetatik martxoaren lehenari –martxoak 1– Aingeru Goardako deitu izan zaio gure jiran behintzat. Txikitatik dut gogoan eguna, eta ez arrazoi erlijiosoengatik. Askoren idolo kuttun zen Joxe Anjel Iribarren jaioteguna delako iltzatu zitzaidan gogoan. Azken hamabost urtean Donostiako Ibaetako Aingeru Goardakoaren ermitan ospatzen dugu, bertsotan. Toki berezia da. Bidetik hain urrun eta autobidetik hain gertu; urtean zehar hain pasadako eta egun horretan hain bilgune; handitik hurbil hain txiki... Hiriko jende edadetua eta umeak joaten dira aldapan gora ermitaraino. Eta bertako auzoak. Erromeria izaten da, antigoal erakoa. Erroskilak salgai. Gorriti eta animaliak. Ez Donostian bakarrik. Tolosako San Blas auzoan ere izan ginen otsailaren hasieran. Tankera bereko kaskoa da. Tankera bereko erromeria, erroskila eta guzti. Itzaltzera doan mundu mota baten azken arrastoak.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude