Euskaldun Eta Gaurko Bezela Dantzatu Al Diteke?


2021eko uztailaren 23an
Euskaldun Eta Gaurko Bezela Dantzatu Al Diteke?
Argia Dantzari Taldearen Zuzendariarekin Izketan
Polliki polliki bederik ere gaur egunean, zorionez, euskal kultura guztia mugimentuan jarria dago. Abeslariak, joetak, pintoreak etab. Oien artean ixillena dagona ta behar bada folklorekeria dela ta zer esan gehiena zuena, dantzaren izaera izan da.. Ez daude oraindik aiñ urruti lotuan dantza egitea erdaldunen dantzatzea ta sueltoan egitea euskaldunena. Orregatik dantzari talde berri baten ezaguera egin genduenean benetan poztu giñan talde onen asmo berritzalileak ezagutzarakoan. Dantzari talde orren izena ARGIA da. Otsalilaren bostean Donostia'ko Victoria Eugenia'ko teatroan zuten egiñaldi bat eguerdiko amabietan Ori dela ta bere zuzendari den Juan Antonio Urbeltze'engana joan giñan.
Mutill sendo ta iaioa Iruña'n jaiotako gazte au. Bere preokuparioak eta asmoak eten gabe azaldu dizkigu
–Guk gaur eguneko euskaldun bezela dantza egiteko modua arkitu nahi dugu, baiñan ortarako lehengo gure dantza zaharrak aztertu ta Inbestigatu nahi ditugu.
Zergatik?
Bi arrazoiegatik batez ere. Alde batetik gaur eguneko folkloristak, euskal dantzateko taldeak esan nahi dut, ez dituzte euskal dantzak bere jatortasunean azaltzen mistifkatuta baizik. Bestetik berriz gure joera berriak, gure dantza berriak, gure gaurko dantzatzeko moduak, gure garaei dagozkienak, gure lehengo dantzetan sustraituta, finkatuta, egin nahi ditugulako. Gaiñera ba dugu lanerako beste arrazoi psikologiko bat: dantza berriekin asten geranean burruka ta eztabaida asko sortuko dira ta ez genduke nahi orduan jendeak pentsatzea berri oiekin asten gerala lanean zaharrekin ezin gendulako, zaharrak eragutzen ez ditugulako.
–Baiñan nolakoa nahi duzute euskal dantza berri au?
–Gaur egunean esaten danez dantza konpormetitua nahi genduke. Abestiaren alorrean ba da orrelakorik. Beste orrenbeste egin nahi genduke guk dantzarekin. Euskalerria'k dituen prolema ta burruka konkretuetan fi nkatu nahi genituzke gure dantzak, gertaera konkretuetan sentidua duten dantzak nahi ditugu.
Orregatik gure salaketa gehienak bide ortan dijoazte.
Ez dugu nahi alienatzen duten dantzak, gaur egunean ori gertatzen baldin bada ere. Dantza auekin jendeari, garteei, bere benetako prolemak ahaztu erazi beharrean, gogoratu erazi ta bizitzaren batasun batera eman, ori da egin nahi duguna. Egia da baita ere deskansurako, dibersio, jolas utserako dantzak ere nahi ditugula, baiñan besteak ahaztu gabe.
–Baiñan salaketa ta asmo auek ez ote dira gutxi batzuen artean geldituko?
–Behar bada orixe izango dugu praktikan gure problemarik aundiena. Baiñan problema au ez da gurea bakarrik Euskalerri guztiarena, euskal kulturaren beste sail guztiena baizik. Abeslariak ere problema berdiña daukate. Orregatik gure gaurko gizartean burrukaren bitartez bakarrik, ezarrita dauden zenbait estrukturen kontra bakarrik, sartuko da dantza berri au. Gaiñera neurri aundi batean burrukarako, euskal burrukarako, tresna bat izango den ezkero gure aurka altxako diran indarrak eta interesak aundiagoak izango dira.
–Oraingoz zertan zerate zuen lanetan?
–Lebendabizi inbestigazioko lana egiten ari gera. Inbestigazio estraiña euskal dantzen jatortasuna ta benetasuna arkitzen eta gero mundu guztian diran igualtsu xamarreko fenomenuetan. Gaiñera ez dugu ahaztu behar euskal dantzak bere biziko sinbologia duela bere baitan, artzantza garaiko zenbait dantzak bezela, ta euskal dantza ugarienak garai ortakoak dira. Antropologiaren aldetik ere asko dago, gure kasu konkretuan pentsaturik, inbestigu ta billatu beharra. Ba dira gaiñera munduan gure antzeko prolema asko ta asko gaiñera soluzioa ematen asiak. Esate batera ezin lezakezu zenbaiteraiño den arrigarria gai oni buruz israeldarrak egin duten lana. Ta laister, urrilla ezkeroztik, dantza berriekin asteko asmoa dugu. Ta ez uste izan ulerkaitzak izango diranik herriarentzat aldrebes baizik, pentsa dezakezun xinple ta errezenak izango dira.
–Bai al dituzu sortutako dantza berriak?
Bai ta bat balio gehiago. batzuek erabat konprometituak eta beste batzuek berriz psikologikoak. Esate baterako badut «udazkeneko baltsa» izenarekin espirituaren egoera bat adierazten duena, baiñan gehienak konpormetituak dira. Oraintxe bertan ari naiz berri bat prestatren Vietnam'eko guduari buruz.
–...!
–Eszenario batean bi talde ikusten dira burrukan, eszenario. aren atzea dana eguneroko ta aldizkeri zatiekin betea dago Vietnam'eko guduari dagozkiienen berri ematen duten periodiko zatiak. Burrukalariak gizonezkoak, emakumeak, umeka danetarikoak dira. Alako batean, golan, ertre batean, filmina baten bitartez atomika bonbaren fotografi bat azaltzen da. Bat batean dantza galditu egiten da ta orduan iru talde osatzen dira. Iru talde auek Rumania'ko, Bulgaria'ko eta Txekosiobakia'ko dantza herrikoiak dantzaten dituzten, iru herri pake-zaleen ezaugarri bezela ta azkenean danak batera ~Gernika'ko Arbola» kantatuaz eta dantzatuaz bukatzen dute, unibersalismoaren ezaugarri bezela.
Ta onela dijoa luze, eten gabe, elkar~izketa sakon eta jakingarri au. Bete ta lekua utzi ezkero auskalo noiz arte luzatuko zen elkar. izketa au, baiñan urrengorako ere zerbait utzi behar dela ta bukaera eman beharrean arkitzen gera izketaldi jator oni.
RIKARDO ARREGI
Euskal dantzak bere jatortasunean ezagutu nahi ditugu lehendabizi beste ezertan asi baiño lehen.. Orregatik herriz herri ibilliak gera iturburu auen billa, dantzak mistifikaziorik gabe jasotzeko asmoarekin.
Au da Juan Antonio Urbeltz, ARGIA dantzari taldeen zuzendaria.
12

GaiezKulturaDantzaTaldeakARGIA1
PertsonaiazURBELTZ1
EgileezARREGI1Kultura

Azkenak
2025-02-20 | Irutxuloko Hitza
Eñaut eta Joseba Alvarezen aldeko elkartasun dinamika abiatu du Piztu Donostiak

Urtarrila amaieran ezarri zieten 5.000 euroko isuna ordaintzen laguntzeko txartelak jarri dituzte Herria, Marruma eta Platero tabernetan.


2025-02-20 | Gedar
Gasteiz eta Burgos artean AHTa eraikitzen hasteko lanak, aurrera

2.000 milioi euroko kostua izango dute AHT Madrilekin eta AVE trenarekin lotzeko aurreneko lanek. Asteburuan egin dute manifestazio bat Iruñean, AHTa eraikitzeko obretako esklabotza-baldintzak salatzeko.


2025-02-20 | Xuban Zubiria
Friedrich Merz kontserbadorea, Alemaniako hauteskundeak irabazteko faboritoa

Olaf Scholz lehen ministro sozialdemokratak berde eta liberalekin zuzendutako “semaforoaren” gobernu koalizioa hautsi zen urte amaieran. Igandean Alemaniako kantziler berria aukeratzeko hauteskunde orokorrak izango dira, eta, inkesten arabera, kontserbadoreen... [+]


Leonard Peltier: “Azkenean libre naiz, gaurkoa egun ederra da”

49 urte preso pasa ondoren, libre utzi dute Leonard Peltier AEBetako ekintzaile autoktonoa. Otsailaren 18 honetan heldu da bere senide eta lagunen artera 80 urte dituen preso-ohia.


Zinegile baten “Israelen aurkako diskurtsoa” ari dira ikertzen Alemanian

Berlinale zine jaialdian gertatu da joan den asteburuan. Jun Li zuzendariak, Queerpanorama lan berria aurkeztu zuenean, printzipio ideologikoengatik Alemaniara ez joatea erabaki zuen Erfan Shekarriz aktore irandarraren testu bat irakurri zuen oholtza gainean: "Ibaitik... [+]


Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Zer gertatu da DBH 2n? “Ezohiko bi jaitsiera handi” nabarmendu ditu ebaluazio diagnostikoak zientzia eta gaztelanian

Matematika, zientzia, euskara, gaztelania eta ingelesa konpetentzietan EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Donostiako emakume batek salatu du Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuela, konorterik gabe

Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.


La Furia. Mimoa eta indarra
“Cascante Euskal Herria bada, zergatik ez dira jotak euskal kultura?”

Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Hidrodukto batek zeharkatuko du Aiaraldea?

Petronorrek adierazi du asmoa duela hidrogenoa ekoizteko lantegia abiatzeko Bilboko Portuan eta erregai mota hori Tubacex, Tubos edota Vidrala enpresetara heltzeko, beharrezkoa izango dela hidroduktoa eraikitzea.


Eguneraketa berriak daude