Posibilista eta pragmatikoa

  • Ezker abertzaleak martxoaren 8an autonomiarako eta behin betiko bakerako erabaki eskubiderako egin zuen jendaurreko proposamenari deiturarik ipintzekotan, posibilista eta pragmatikoa dela esango nuke. Errealitatetik abiatzen dela, errealitate hori berrori aldatzea proposatuz, baina usu demokrazietan erabilgarriak diren baliabide juridiko-politikoen bitartez soilik. “Gehienezko programa” ahantzi gabe –ez baita hori kontua–, “litekeena” eta “lortzen dena” uztartu nahi lituzkeela, guztiz zilegia den “indar metaketa” eskema batean… beste joera politiko guztiekiko berdintasunezko joko-zelai batean. Irakurri nuenean, beste hainbat herrialdeetan maizago entzuten dena geureganatuz Juan Maria Uriarte gotzainak urtarrilean aipatzen zuen “bake posiblea” kontzeptua gogorarazi zidan. Onerako.

2013ko maiatzaren 03an
Mikel Aramendi
Amaia Sagasti
Ez du izen ona posibilismoak gure artean; nekez aurkituko da haren aipamenik, arbuiatzeko ez bada. Pragmatismoa, berriz, norbanakoon bertute legez soilik onesten dugu, moldagarritasunaren baliokide bezala; bere adiera filosofiko edota politikoan, ia guztiz ezezaguna zaigula aitortu beharko genuke, W. James edota J. Dewey zein arrotzak zaizkigun ikusi besterik ez dago. Aitzitik, printzipioak eta hitz potoloak oso gogokoak ditugu, auzo ditugun herrialdeetako tradiziorik finkatuenari jarraiki: “borroka”, “eskubidea”, “demokrazia”, “indarra” eta horrelakoek gure hiztegi politikoan duten maiztasuna zenbatzea nahikoa da.
 
Ez da, ziurrenik, aurrera egin behar/nahi duen –non entzun dut nik horrelako zerbait?– herri txiki batentzat pentsaera-eredurik zuhurrena. Txikiak garelako, lehenik. Horrek esan nahi du ezin dugula, ez orain ez inoiz, nahita ere, handien jokoa baldintzatu haiek, nahi gabe ere, gu baldintzatzen gaituzten neurrian. Zenbat urte behar izan zituen EAJk Eisenhowerren administrazioak 1953ko lehen bederatzi hilabeteetan inolako asaldurarik gabe sartu zion ziri estrategikoa gainditzeko? Mende laurdena. Zenbat urte beharko ditu ezker abertzaleak 1989an Ekialdeko blokearen inplosioak ekarri zion erreferentzia eta testuinguru aldaketa erabat hausnartzeko?  Espero dezagun gutxixeago izatea.
 
Bestetik, eta koiunturazkoa bada ere ez dirudi denbora gutxirako kontua izango denik, demografikoki zahartzen ari den herria gara. Horren ondorioak psikologian nahiz soziologian barrena politikara nola iristen ari diren konturatzea ez luke horren zaila izan behar. Euskal arazoaren historikotasuna argi dutenentzat izan behar luke argiena.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Bortxaketaren kultura epaitzeko plaza bihurtu dute Mazango auzia

Hiru hilabetez iraun du Mazango auziak, Gisèle Pelicotek irekitakoa, zeineten ikertu duten urte luzez senarrak somniferoz drogatu eta berak zein beste dozenaka gizonek 200 bat aldiz bortxatu izana. 51 gizon epaitu dituzte, eta senar ohi Dominique Pelicotentzat 20 urteko... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


2024-12-18 | Mara Altuna Díaz
Migratzaileen Nazioarteko Eguna | Alberto Flores-Uranga, artzaina
“Amerikak asko eman dit, baina nik ere asko eman diot Amerikari”

20 urte zituela, Alberto Flores-Uranga Mutrikutik Idahora (AEB) joan zen artzain. Bakardadean, mendietan galduta, maiz koiote eta hartzak begira zituela."Berriro egingo nuke, zalantzarik gabe", dio, garai haiek gogoratuta.


2024-12-17 | Julene Flamarique
Igor Kirillov hil du Ukrainiak, Errusiako armadako babes nuklearrerako, biologikorako eta kimikorako tropen burua

Atentatua astearte goizean izan da, Kieveko auzitegi batek Kirillovi Ukrainako tropen aurka arma kimiko debekatuak erabiltzea leporatu eta hurrengo egunean. 300 gramo TNTko karga zuen lehergailuak, eta Errusiak jazotakoa argitzeko ikerketa bat jarri du abian.


2024-12-17 | Leire Ibar
Gasteizen bizi diren Gazako bost familien egonaldia era mugagabean luzatzeko eskatu dute

Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]


2024-12-17 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Autoktonoa ala inportatua da Hego Koreako krisia?

Hego Koreako presidente Yoon Suk Yeol-ek abenduaren 3ko arratsean gerra-legea ezarriz sutu zuen krisi politikoa itzaltzetik oso urruti dago oraindik. Nahiko argi badago ere kolpea sustatu zutenak ez direla irabazten ari. Oraingoz.


2024-12-17 | Rafael Poch | CTXT
Analisia
Siriaren porrotak areagotu egin du Palestinaren tragedia

Gero eta bideragarritasun handiagoa hartu du –eta hartuko du– Israelen planak, palestinar herria beraien lur martirizatuetatik kanporatzeko. Iraganean Far West amerikarreko etnia indiarrekin gertatu zen bezalaxe da. Iranen aurkako gerra inoiz baino gertuago dago.


2024-12-16 | Leire Ibar
McDonald’si boikota egiteko eskatu dute Bilboko Santutxu auzoan, Israelekin duen harremanagatik

Ehunka pertsona mobilizatu dira ostiralean Santutxun ireki berri dutenMcDonald’s jatetxearen itxiera eskatzeko. Enpresa amerikarraren aurkako boikot kanpainan aktiboki parte hartzea eskatu du mobilizazioa deitu duen Bilbo-Palestina herri ekimenak.


Petrolio-ontzi hondoratu batek 4.300 tona isuri ditu Itsaso Beltzean, eta beste bat noraezean dabil

Ekaitz-erauntsia emana zegoen eta "hondamendia jazo da", Errusiako Gobernuak jakinarazi duenez. Ukrainak arduragabekeria egotzi dio.


2024-12-16 | ARGIA
Israelek Irlandan duen enbaxada itxi du, Dublinek genozidio salaketarekin bat egin ostean

Israelgo Atzerri Ministerioak igandean iragarri du Dublinen daukaten enbaxada itxiko dutela, Irlandak iragarri eta gero bat egingo duela Hegoafrikak Israelen aurka jarritako salaketarekin.


Ipar Kataluniako udaletan katalana erabiltzea debekatu du Frantziako justiziak

Okzitaniako Tolosako Apelazio epaitegiak eman du epaia, eta horren arabera, udaletan ezingo da katalana lehen hizkuntza moduan erabili, eta izatekotan, frantsesez egin ondoren, hura katalanera itzuli ahal izango da.


Samira Belyouaou, amazigera hiztuna
“Ni, diasporako alaba, neure buruaren kontra borrokan bizi nintzen Alemanian”

Samira Belyouaou (Heidelberg, Alemania, 1994) diasporako alaba da. Gurasoak Rifen (Maroko) jaioak, Alemanian Samira alabak eta lau seme-alaba gehiagok amazigera izan zuten etxeko hizkuntza. Itzulpengintza ikasketak egina, software enpresa batean ari da, beren produktuak 80... [+]


2024-12-12 | Nicolas Goñi
Plastiko kutsadurari buruzko gailurraren porrotak arazoa kudeaezin bihurtu dezake

Plastiko kutsadurari konponbide bat adosteko goi-bilera zikloa bukatu berri dute, Hego Koreako Busan hirian iragandako bosgarren gailurrean ere porrot eginda: hitzarmenik adostea ez dute lortu, nagusiki plastiko esportatzaile handiek negoziaketak oztopatu dituztelako. Bitartean,... [+]


Jaja Wachukuk ez zuen lo hartu

New York, 1960. Nazio Batuen Erakundeko bilkura batean Nigeriako kanpo ministro eta NBEko enbaxadore Jaja Wachukuk lo hartu zuen. Nigeriak independentzia lortu berri zuen urriaren lehenean. Beraz, Wachuku NBEko Nigeriako lehen ordezkaria zen eta kargua hartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude