Gaizki esaka

  • Gobernatzen gaituen politikarien kasta, latza da, lotsarik gabekoa. Beren artean bizi dira, eta beren kastako funtzionarioak izendatzen dituzte, gezurrez eta harrokeriaz politikariak herriarengandik baztertzeko. Gehiago dena, gure politikariek ez dute demokraziaren zentzurik. Behin hautatuta, nahi dutena egiteko haizu direla iruditzen zaie. Demokraziaren zentzua –edo ezagutza– balute, jakinen lukete hauteskundeek gobernatzeko zilegitasuna ematen badute ere, demokrazia ez dela soilik gobernatzeko legitimitatea. Demokrazian sartzen da ere jendearen etengabeko parte hartzea, elkarte, manifestazio, proposamen, kritika eta beste anitz mekanismoren bidez egiten dena, eta politiko demokratikoek ulertzen dute hori, eta jendartean sortzen diren mugimenduak babesten eta entzuten dituzte. Gure politikariak eta haien funtzionarioak ez dira horrelakoak: nahi dutena beren artean erabakitzeko zilegitasun osoa dutela uste dute eta, zilegitasunaren gainetik, boterea maite dute.
Emilio Lopez Adan
Dani Blanco
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Zergatik purrustada hori? Eskandalizatua naizelako. Iparraldeko hiltamu honetan, euskararen egoerak mintzen nau, eta Eusko Jaurlaritzaren azken balentriek sumintzen. Jaurlaritzako Kultura Sailak euskara eta hizkuntza politika gaietan elkarlanean aritzeko hitzarmen bat sinatu berri du Frantziako Euskararen Erakunde Publikoarekin. Jaurlaritzako bozeramaileek “hitzarmen historikoa” goraki laudatu dute, nahiz eta eduki oso murritza izan: finean, Hegoaldeko laguntzak –milioi erdi bat euro– elkarteengana zuzen joan ordez, EPPren eskuetan geldituko dira, erakunde horrek bana ditzan.
 
Handik egun batzuetara, Frantziako Hezkunde Nazionalak irakaskuntza publikoaren eskola elebidunetan lan postuak murriztuko direla jakinarazi du. Eskandalua, mina euskaltzale eta gurasoen artean, eta hara han EPP prentsa aitzinean: bai, erabaki horiek ez direla koherenteak euskararen aldeko jarrerekin, baina boterea Hezkunde Nazionalak dauka eta ez EPPk... Hots, hizkuntz politika eramateko gaitasunik ez dutela.
 
Geroxeago, Seaska: ikastolek arazo handiak dituztela irakasle postu berriak edo ikastola berriak sortzeko; orain mintzakide bakarra EPP dute, eta jakinik gaitasunik ez duela, zepo batean sartuta dagoela dio Seaskak. Hots, hobe lukeela Eusko Jaurlaritzak elkarte euskaltzaleei laguntzak zuzen ematea, EPPren esku utzi ordez.
Nori sinetsi? Politikari eta funtzionarioei, “akordio historikoa” goraipatzen dutenei, edo arazoak eta zangarteak salatzen dituzten elkarte eta euskaltzaleei?
 
Klarki, EPP engainu bat baizik ez da. Eman dioten lekua ulertzeko, horra bere filosofia, hasieratik jakinarazi zuen bezala: “euskara, orain arte, elkarte eta militanteen eskuetan izana da; hemendik aitzina, administrazio eta adituen eskuetan jarraituko!” Lapurreta hori urrats historiko bezala aurkeztu zuten, eta horrekin joan ziren Euskadiko Erkidegora: “zuek bezala nahi dugu, Administrazioak gobernatu, eta elkarteak aholkulari soil gisa geldituko...”. “Oso ondo”, esan zioten Euskadikoek, “hori da hori hierarkien errespetua demokrazian!”. Bikaina. Baina Autonomia Erkidegoan euskara ofiziala da eta bada euskararen aldeko politika. Frantzian, euskara ez da ofiziala, euskarari onarpen publikoa emateko gogorik ez da, eta, horiek hola, hizkuntza politikarako baliabide guztiak Frantziako administrazioaren eskuetan uztea erokeria hutsa da.
 
Administrazio horien morroi, EPP ez da sortua euskararen garatzeko. EPP sortua da militante eta elkarteek egin dutena kontrolatzeko, euskalgintza bere miserian ito eta hil dadin ordenu publikoa sobera nahasi gabe. Jaurlaritzak eman dirua baliatuko da aditu nekrofagoen ikerketak finantzatzeko edota EPPren koktelak ordaintzeko, baina funtsezko erabakiak beti hartuko dira eta frantsesaren aldeko politika hutsa daramaten instituzio nagusietan.
 
Jaurlaritzako ordezkariak oso pozik egon dira elkarteak baztertuz eta “Frantzia Handiko” ordezkariekin bilduz. Finean, kasta latzeko politikari eta funtzionarioen artean egon dira, etxean bezala. Deus ez zen eskasik, lotsa amiñi bat baizik.

ASTEKARIA
2007ko martxoaren 11
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude