Euskal emakume eszentrikoei esker

  • Aurten, martxoaren 22an Karrantzatik abiatuko den Korrikak euskal emakumeari eginen dio omenaldia. Otsailaren 24an, Donostiako Kursaalean herrialde eta adin guztietako neskatiko, neska eta andreek omentze hunkigarria antzeztu zuten.
     
    Edurne Brouardek ahotsa paratu zion Korrika 15aren manifestuari: “Garai desberdinetan zehar, emakumeok izan gara, euskararen aurka izan diren legeei aurre eginez, gure hizkuntza etxeetan gorde, atxiki eta ahoz aho iraunarazi dugunak. Dela gerra garaian, dela baserrian, dela itsasaldeko herrietan gizonak kanpoan zeudela... euskal emakumea izan da, belaunaldiz belaunaldi, gotorleku garrantzitsua. Berak bermatu du gaur arteko transmisioa, eta ezkutuko lan hori ere azalarazi eta aldarrikatu nahi dugu”.

2013ko maiatzaren 03an
Paula Kasares
Mikel Saiz
Ez da lehendabiziko aldia euskararen ondorengoenganatzean eta euskal kulturaren iraunaraztean herri honetako emakumeek egindako ahalegina aipatu eta goraipatu dena. Gogoan dut 2005ean Euskalerria Irratiak orain berrogei urte, frankismo garaian bete-betean, Iruñean euren seme-alabak euskaraz hazi eta hezi zituzten emakumeei Larreko Saria eman ziela. Emakume horietako hamahiru andre adindu bildu ahal izan zituzten omenaldi ekitaldirako eta andre horien duela berrogei urteko oroitzapenek hunkitu ninduten. Euskara erabat zokoraturik, cristianoz egitera konpultsiboki behartzen zituen Iruñeko gizarte haren mesprezu, higuin eta irainen aitzinean ama euskaldun tematsuek familia esparruan euskarari eutsi eta umeak zabaldu berria zen ikastolan eskolatzeko irmo jokatze horrek barrena ukitu zidan.
 
Emakume horien oroitzapen eta lekukotasunak etorri zitzaizkidan gogora Edurne Brouardek irakurritako manifestua entzundakoan. Metafora ederra iruditu zitzaidan erabili zuena: Euskal Herriko mendebaldean, Karrantzako Pozalagua izeneko kobazuloan, ohiko estalaktita eta estalagmiten artean, estalaktita berezi-berezi batzuk ageri dira: estalaktita eszentrikoak. Egitura horiek, beste lekuetan ez bezala eta beste inon baino gehiago, goitik behera erori beharrean, ezker-eskuin zabaldu eta sare moduko bilbe egitura ikusgarrietan hedatzen dira. Elkar jo gabe, nork bere nortasunari eutsiz, baina, sarea behar den moduan egituratzeko, ondokoaren laguntza eta itzalaren babesean. Estalaktita horiek bezala, ezker-eskuin zabaldu eta, euskaraz hitz eginez, herri bat osatu dugu euskaldunok.
 
Eta estalaktita eszentrikoen antzera, gehiengoaren moldeetatik at jokatu zuten euskal andreek orduan inguru nagusi-nagusiki erdaldun eta erdaltzalean harremanak euskaraz egiteko tokia bilatuz, goitik behera heldu zen erdararen logika, behar eta inertziari men egin beharrean, ahal zela eta ahal zen guztietan horri izkin eginez. Halakoa izan zen emakume horien eszentrikotasuna!
Egun ere, anitzetan Euskal Herrian euskaldun gisa bizi nahi izateak eszentriko bokazioa eskatzen du. Aldeak alde, egun ere euskal emakumeek segitzen dute izaten eszentriko samarrak, erdararen inertziari hain aise makurtzen ez zaizkionak. 2001ean Euskal Herrian egindako kale neurketak –2006an egindakoaren datuak oraindik ez ditugu ezagutzen– emakumeen erabilera handiagoa agertu zuen ia leku guztietan, eta datuak aztertu zituztenek euskararen erabileraren igoeran emakumeek izan zuten protagonismoa aipatu zuten.
 
Eszentrikoak behar ditugu euskal emakumezkoak, ezker-eskuin eta eskuin-ezker beraien harremanak euskaraz hedatzen dituztenak, oraindik, familian bezala hezkuntza sisteman ere, euskara belaunaldi berriei emateak nagusiki emakumeei loturik segitzen baitu.

ASTEKARIA
2007ko martxoaren 11
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


Eguneraketa berriak daude