Mundua begiratzeko moduak

  • Zinema areto komertzialetaraino iritsi da Arkaitz Basterra zuzendariaren Agian film dokumentala. Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverde dira protagonista, denek elkarlanean sortu zuten Zaharregia txikiegia agian izeneko proiektuarekin batera, noski.
     
    Agian, akaso, apika, beharbada. Maybe. Ezer ez da absolutua Arkaitz Basterra zinema zuzendariaren esanetan. Horregatik bere lehenengo luzemetraian erantzunak eman beharrean, galderak dakarzkigu.
     
    Musika, poemak eta marrazkiak tartekatzen ditu Agianek. Zaharregia txikiegia agian emanaldiak berak eskaintzen du hori. Hainbat diziplina batzen dituen proiektua da. Musika, poesia eta pintura lan berean. “Horiek egon behar zuten pelikulan. Hiru konbinazio horiek gehi zinema” dio Basterrak. Aipatu diziplinek garrantzia hartu dezaten, “erarik oinarrizkoenean eginda dago. Zinema efektista egiten baduzu, poemen garrantzia galdu daiteke, edo pinturen garrantzia...”.
Agian
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Protagonistek euren bizitzako hainbat gauza kontatuko dute kamera aurrean, bakoitzak bere aldetik eta bakoitzaren hainbat alde erakutsiz. Zuzendariak kontatu gura zuena azaltzeko behar zituen alde horiek. Hala ere, manipulatu gabeko elkarrizketak dira, pertsonaiak jendearengana hurbiltzeko asmoa dutenak. “Esan digutenez ikusi ostean filmaz egiten dute berba. Pelikulan planteatzen diren gauzei buruz. Hori da seguruenik pelikulaz esan daitekeen gauzarik onena” dio Basterrak. Edukia eta muina daukan dokumentala da Uriberen esanetan, ez da azalekoa.
 
Bost euskal sortzaile: hiru musikari (Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal eta Rafa Rueda) marrazkilari bat (Mikel Valverde) eta idazle bat (Kirmen Uribe), New Yorken. Kirmen Uribek dioen moduan euskal hiztun guztiak sartzen dira New Yorkeko auzo bakarrean. Horrek zaharregi eta txikiegi egiten al du euskal kultura? Baina zer zeukan gurearen moduko kultura txiki batek New Yorki eskaintzeko? “Herri bat garela eta hemengo jendea oso humanoa dela” dio Uribek. Baina zer bilatzen dute, zer ikusten dute amerikarrek euskaldunongan? “Badugula tradizio luze bat, herri txiki bat garela, baina era berean gauza modernoak egiten ditugula. Eta kanpoari zabalik gaudela”.

Jarrera kontua

Verticals izeneko laburmetraia du film honek abiapuntu. Basterra New Yorkeko Film Academyn zegoen ikasten eta proiektu bat aurkeztu behar zuen. Zaharregia, txikiegia agian ikuskizuna oinarri hartuta dokumental laburra osatu zuen. Geroago etorri zen Agian, “batera bizitako esperientzia hartatik” Basterraren hitzetan. “Hamabi egun bizi izan genituen elkarrekin. Esperientzia asko izan ziren. Niretzako pertsonalki oso garrantzitsuak. Nire barruan geratu zen esperientzia horretatik sortu zitzaidan pelikula egiteko gogoa. Eurek Zaharregia txikiegia agian egin zuten eta horrek zelan kontatu eman zidan. Baina zer kontatua aurreko esperientziatik etorri zen”. Pertsonon arteko loturak kontatu nahi ditu Basterrak. Leku batekoak edo bestekoak izan gauza asko ditugula antzekoak. Eta hori sortzaile izateaz gain lagun ere badituen bost pertsonen lanaz baliatuz kontatuko du. “Arkaitz nik taldean sartuko nuke” dio Uribek, “nahiz eta kameraren beste aldean egon”.
 
New Yorken pasatu zituzten egunak oso intentsoak izan ziren protagonistentzako. “Manhattanen emanaldiak egiten dituzu, jendea etortzen da, euskaraz irakurri arren gustatu egiten zaie. Irakeko gerra hasten da egun horietan. Eta egun horietan jakiten dugu poemetako bat, Maiatza, The New Yorker aldizkarian agertuko dela” gogoratu du Uribek. Basterraren esanetan New Yorkek gauza asko eskaintzen ditu. Onak eta txarrak. Norberaren izaeraren eta jarreraren arabera era batean edota bestean hartzen dira gauza txar eta onak. “Hauek ekarri zuten jarrera hain irekia izan zen... Nik ezagutu nituen egunean flipatu egin nuen. Zu New Yorkera horrela bazoaz New Yorkek gauza asko ematen dizkizu. Hori da beraiek ekarri zutena, mundua begiratzeko modu asko”. Konfiantza osoa jarri zuten zuzendariarengan bost protagonistek. “Jendearengan konfiantza izaten ikasi behar dugu” dio Basterrak. “Konfiantza zergatik izan jakin behar da, noski, baina, askotan gauzak konfiantza ezagatik galtzen ditugu”.

Basterraren hurrengo filma

Bitartean Basterra beste film bat prestatzen ari da. Vojtech Jasny zinemagile txekiarraren inguruko dokumentala. Bere lehen film luzeak utzitako esperientzia lagun du oraingoan. Bere esanetan, aurretik egindako guztiak balio izaten du. Agianekin pazientzia izaten ikasi omen du. “Proiektua hasten denetik bukatzen duzunera arte urte batzuk pasatzen dira. Nire buruari hori gogorarazten ikasi dut, lan bakoitza zergatik egiten dudan ahaztu ez dezadan”. Prozesu luzea izateaz gain, jende asko behar duen diziplina da zinemarena. Jende guztiak helburuarekin bat egiteari oso garrantzitsua deritzo. Pelikula bera baita, azken batean, helburua. “Baina zuzendariak bakarrik egoten eta lan egiten ikasi behar du, nahiz eta taldean lan egin. Eta pozten naiz lehenengo lanarekin ikasi izanaz eta ez bigarrenarekin. Oraindik gauza asko ikasi behar ditut, baina behintzat hori ikasita daukat. Gure lanak daukana da hil arteko prozesua dela. Ez da bukatzen inoiz. Azkenean zure lanerako ikasten duzu eta baita bizitzarako ere”.

Uriberen lana ingelesez

Uribek ere asko ikasi du New Yorkeko egonaldien eta Zaharregia txikiegia agian proiektuaren laguntzarekin. Ordutik ezberdin idazten duela aitortu digu. Beste leku batean kokatzen duela orain bere burua, konfiantza hartu duela. Ez hori bakarrik, oparia ere badakar beso azpian. Graywolf Press argitaletxe entzutetsuak Meanwhile take my hand kaleratu berri baitu. Bitartean heldu eskutik liburuaren ingelesezko bertsioa. Elisabeth Macklin poetak bere bertsioa egin du, baina poemen atzean dagoen esentzia mantenduz. Horretan bat datoz Uribe eta Basterra. “Ingelesezko bertsioan Kirmen osorik dago”.
 
Apurka apurka hasi zen Macklin Uriberen poemak itzultzen. Lagunei bidali lehenengo eta gero, ostera, aldizkarietara. “Elisabethen planteamendua beti gustatu izan zait. Elisabeth poemak itzultzen hasi zenean ez zegoen gaztelaniazko bertsiorik. Ez zegoen frantsesezko bertsiorik. Gero etorri dira horiek. 2002an hasi zen itzultzen, liburua atera eta gutxira”. 2003an New Yorkera joatea pentsatu zuten Uribek eta beste lau euskal artistek. Beste hirutan ere egon da bertan Uribe. “Pixkanaka pixkanaka egindako lanaren ondorioz argitaletxe handi bateko editoreek deitu digute eta atera dute liburua. Liburua nola atera den lezioa izan da denontzako”.

Nobela berria bidean

Uribek pazientziarekin lan egitea atsegin du. Liburuak asko lantzea gustatzen zaio. Orain fikziozko nobela bat idazten dabil. Hiru urte daramatza lan horretan. Badaki aterako dela, eta ondo. Baina noizko? “Ezin dizut esan”. Bere neurria probatu gura du lan berri honekin eta, gainera, Bitartean heldu eskutik liburuak izan duen itzal handiaren ostean, ezingo luke beste poema liburu bat idatzi. Bere lehenengo liburuaren arrakasta dela eta presio handia sentitu du zenbait momentutan. “Orain Kirmenek zer egingo du, halako itzala eta gero?”. Hala ere, “Bingenengandik eta Arkaitzengandik presio hori gainetik kentzen ikasi dut. Askotan hitz egin dugu horri buruz. Beldurrik gabe sortu behar dela. Gaizki ateratzen bada, beste gauza bat egingo dut. Orain, egia esan, nahiko libreki ari naiz idazten”. Momentuz fikziozko eleberria du eskuartean, baina “poemak etengabe idazten ditut eta etorriko dira” dio.
        
Tradizioari bizkarrik eman gabe munduari begiratzen dion poeta da Kirmen Uribe. Eta orain munduko zati bat du berari begira. Baina zer behar du poesiak unibertsala izateko? “Pertsonen kezkez hitz egin behar du. Edonon errekonozituko duten hizkuntza edo hizkera batean. Nik uste dut poesia pertsona eta mundua dela. Kontraesan horretatik sortzen dela. Duela 2.500 urte Grezian hortik sortu zen. Gaur egun ere unibertsala izateko hori egin behar da. Pertsonaren kezkak toki jakin batean... New Yorkeko bati berdin dio zu euskalduna izatea edo armeniarra, kontua da new yorker horrek bere burua ikusi behar duela poema horretan”.
 
Eta garrantzitsua da hurbilekoa izatea. Erreferente hurbilekoekin ere poema konplexua egin daitekeela uste du. Bauhaus estiloko arkitektura aipatu du eta aurretik zegoen arkitekturarekin konparatu. “Ilunetik argirako aldaketa hori nahi nuen. Lerro zuzenak denbora guztian. Lerro soil batzuekin etxea egin. Horrek ez du esan nahi erraza denik. Soila bai, erraza ez”.
 
Beharbada horixe da Agian eta Bitartean heldu eskutik batzen dituena. Zintzotasuna eta hurbiltasuna. Artelan bat topagunea da Basterrarentzako. Jendea batzeko leku bat. “Hori lortzeko hurbileko erreferentziak erabili behar dira eta ez klitxeak”. Ezagutzen dituzten gauzak kontatu beharrean, imajinatzen dituztenak kontatzea artifiziala da berarentzat. “Jendea ez da leloa. Istorioa izan daiteke fikziozkoa, baina emozioak benetakoak izan behar dira. Benetako emozioek transmititu egiten dute. Egia emozionala existitu behar da”.

ASTEKARIA
2007ko martxoaren 04a
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude