Europar Batasunak keinu egin die nuklearrei

  • Martxoaren 8 eta 9an eztabaidatuko dute Europar Batasuneko gobernuburuek planetaren berotzeari eta europar kontinentearen energia mendekotasunari aurre egiteko garatu beharko den energia politika bateratua. Energia berriztagarriak sustatzearen aldeko apustua egin arren, energia nuklearrari ere keinua egin zaio eta sortu da berriz ere eztabaida.

    Hitzordu honetaz gain, energia nuklearrari dagokionez garrantzitsua da Europako Batzordeak zabaldu zuen “Europarentzako energia politika” izeneko agiri estrategikoa. Bertan, alde batetik energia berriztagarriak sustatzen dira, baina beste aldetik energia nuklearraren garapenaren aldeko keinua egiten da. Hain zuzen ere, keinu horrek poza sortu du nuklearren aldeko eta presio taldeen artean eta beste behin ere energia nuklearraren inguruko eztabaida piztu da europar nahiz euskal gizartean. Talde ekologista askok, bestalde, energia mota horren aurkako argudioak berretsi dituzte.
Garoñako zentral nuklearra
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Badira gai korapilatsu batzuk herrialde guztien bat etortzea lortzen ez dutenak; esate baterako, energia nuklearra edo eraginkortasuna eta lehiakortasunaren hobe beharrez monopolio handiak zatitu beharra. Europar Batasunaren barruan eztabaida serioa egin beharko da gutxieneko oinarriak adosteko. Aipatutako agiriaren arabera, Europaren etorkizun politikoa gero eta lotuagoa dago kontinenteak hainbat motatako erronka energetikoei aurre egiteko daukan gaitasunarekin.

Energia berriztagarrien potentziala

 “Energia merkeko egunak bukatu dira Europarentzat”. Esaldi horrekin hasten da Batzordearen “Europarentzako energia politika” agiria. Agiri horrek hainbat neurri biltzen ditu erronka bikoitz bati aurre egiteko. Hona hemen erronkak: batetik, CO2 isurketek eragindako planetaren beroketa gelditzea, eta bestetik, kanpoarekiko mendekotasuna gutxitzea. Aurreikusitako neurrien artean daude energia berriztagarriak sustatzea, kontsumoa gutxitzea, energiaren benetako merkatu lehiakorra sortzea (monopoliorik gabe) eta karbonoaren isurketa maila txikiak ahalbidetzen dituzten teknologia berriak bultzatzea. Agirian energia nuklearra aipatzen da helburu horiek lortzeko biderik eraginkorrenetakotzat, nahiz eta baieztapen hori argi eta garbi egitea saihesten den.
 
Energia berriztagarrien gehikuntzan dago adostasun mailarik handienetakoa. Bruselaren helburua da 2020an kontsumituko den energia osoaren %20 nagusiki energia hidrauliko, eoliko, eguzki energia, biofuel, eta biomasak osatzea –gaur egun energiaren %7 besterik ez da lortzen bide horiek erabiliz–. Aipatutako agiriaren arabera, energia berriztagarriek potentzial handia dute, batez ere elektrizitatea sortzeko, eta potentzial horretaz baliatuz, 2020an energia elektrikoaren herena sor liteke halakoak erabiliz. Energia eolikoaren bidez Danimarkak behar duen elektrizitatearen %20, Espainiak behar duenaren %8 eta Alemaniaren beharren %6 lortzen da gaur egun. Batzordeak gaineratu duenez, potentzial handia daukan beste sektore bat biofuelarena da –materia organikoaren hondakinetatik eratorritako erregaia–. Batzordearen kalkuluen arabera, 2020an garraiorako behar izango den erregaiaren %14 eman lezake biofuelak.

Nuklearren abantailak

Europako Batzordearen agiriak energia nuklearraren garapenaren aldeko keinu garbia egiten du eta, hori ikusita, Euskal Herriko nahiz Europako ekologistak jendaurrean agertu dira aukera horren aurka egoteko dauzkaten arrazoiak plazaratzeko. Batzordearen agiriak batez ere energia iturri horren abantailak zehaztu eta nabarmentzen ditu; baina hori bai, energia nuklearraren erabilera argi eta garbi defendatu gabe, estatuak baitira gai horren gaineko eskumena daukatenak. Europako Batzordeko buruak “guk ez diegu herrialdeei agintzen energia nuklearrarekin nola jokatu behar duten” esan ondoren, adierazi zuen funtsezkoa dela ikatza bezalako iturri kutsatzaileagoekiko mendekotasuna gutxitzea. Batzordeburuak Europako Batzordea gai horretan agnostikoa dela baieztatu arren, egiaztatu zuen “ezinbestekoa den eztabaida” egiten lagundu nahi duela.
 
Europako Batzordeak azpimarratu du energia nuklearra dela CO2 isurketa mailarik txikiena duten energia iturrietatik merkeenetakoa, gaur egun Europar Batasunean ekoizten den energia kontuan hartuta; eta baita kostu erlatibo egonkorrenetakoak dituena ere. Era berean, Batzordearen ustez erregaiaren prezio aldaketek energia nuklearrean baino eragin handiagoa daukate ikatz edo gasa erabiliz sortzen den energian, elektrizitatea sortzeko kostu osoaren oso zati txikia osatzen baitu uranioak. Energia nuklearrak abantaila horiek izan arren, arazoak ere sortzen ditu zentral nuklearrak suntsitzeko eta hondakinak kudeatzeko garaian.

Energia nuklearra ez da errentagarria

Europar Batasunak energia nuklearrari eman dion babesak eztabaida berpiztu du Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo. Foro Nuklear Espainiarrak zentral nuklear berriak eraiki behar direla defendatzen du, “berriztagarrien mugek eta kontsumo handiak energia nuklearraren beharra sorrarazten baitute”. Gainera, “energia hau merkeagoa da eta, horrez gain, CO2rik isurtzen ez duenez, klima aldaketari aurre egiteko erabil daiteke”, adierazi du Foro Nuklearrak.
 
Mugimendu ekologista askok, ordea, nuklearren aldeko argudioak arbuiatu dituzte. Eguzki euskal mugimenduak energia nuklearra ez dela errentagarria azpimarratu du, zentral nuklearren jabe diren enpresa pribatuentzat baino ez direla errentagarriak, hondakinen kudeaketak duen kostua kanporatzen dutelako. Gaineratu du Espainiako Estatuaren kasuan etekinak neurrigabeak eta pribatuak –Endesarenak, Iberdrolarenak…– diren bitartean, kostuak aurrekontu publikoaren kontura izaten direla. “Hondakin erradiaktiboen aseguru eta kudeaketa kostu guztiak beraien gain hartzera behartuz gero, enpresa pribatu bakar batek ere ez luke zentral nuklear bat irekiko”.
 
Greenpeace nazioarteko mugimenduak baieztatzen du energia nuklearra ez dela klima aldaketari aurre egiteko irtenbidea, energia horrek CO2 isurtzen duelako. “Uranioaren fisioak ez du CO2rik isurtzen planta nuklearraren barruan dagoenean, baina bai ziklo nuklearrean zehar. Uranioa sortzeko prozesuan kontuan hartu behar dira produktu honen meatzaritza, uranioaren aberastea, erregaiaren fabrikazioa, zentral nuklearren eraikuntza, eta abar. Hainbat ikerketak frogatu du, beste edozein energia berriztagarrirekin baino CO2 gehiago isurtzen dela zentral nuklearretako energia ekoizpen unitateko”.

Azkenak
2024-11-28 | Gedar
Zumaiako Balenciaga ontziolako langileek mobilizazioei ekingo diete, lanpostuen defentsan

Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Plastiko kutsadura mugatzeko negoziaketen azken fasea abiatu du NBEk

Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.


“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


2024-11-27 | Julene Flamarique
"Euskara ez den hizkuntza bat” erabili du Barakaldoko Udalak kanpaina batean

Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]


2024-11-27 | Leire Ibar
180 eragile baino gehiagok egin dute bat etxebizitzaren eskubidea bermatzearen aldeko mobilizazioarekin

Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.


2024-11-27 | Julene Flamarique
Gutxienez 2027ra arte atzeratu dituzte berriro ere AHTren obrak EAEn

2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]


Erretiroa hartuko du Benito Lertxundik

82 urteko abeslari oriotarrak azken disko bikoitza kaleratu du, Gernikan 2023ko azaroaren 11n eskainitako kontzertuaren zuzenekoa. Eta horrekin bere ibilbideari amaiera eman diola iragarri du.


2024-11-27 | Mati Iturralde
Gogoan ditut

2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]


Valentziako ilargia

Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]


2024-11-27 | Castillo Suárez
Pertseberantziaz

Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude