VIII. Igartza saria irabazi zuen Uxue Alberdiren lana

  • Uxue Alberdi ::Aulki bat elurretan

    Elkar

    orrialdeak ::180

    prezioa ::13.90€

'Aulki bat elurreta' liburua
Irudi literario oso esanguratsuz hornitutako hamazazpi ipuinez osatu du Uxue Alberdi elgoibartarrak Aulki bat elurretan, bere aurreneko liburua. Suediako hilerri batean ikusi zuen aulkitxoaren iradokizuna dago Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatu ohi duten idazle gazteentzako Igartza sarira aurkeztu zuen literatur proiektuaren atzean. Eta hain zuzen ere, herrialde hartako hotzean kokatu ditu idazleak istorio aldiz umoretsu, aldiz gaziak. Bere buruaz beste egiteko gaztetxo batek izan zitzakeen arrazoiak bezala, elkarrekin aspertzen hasia den bikote bati gustukoen duten margolan ospetsu bat museotik lapurtzeak ekarriko dizkion ondorioetaraino, hamaika gertaera guztiz ezberdinak landu ditu 22 urteko neska honek elurraren isiltasunaz kutxaturik daudela ematen duten kontakizun indartsuok. Gazteak eta zaharrak, eskaleak eta Greta Garbo, bele bati elurrezko bola jaurti zion mutikoa eta izokinei buruz hitz egiten hasi ostean elkarrekin ohean bukatu zuen bikotea edo larrua jo ondoren seko lo gelditu beharrean behingoagatik hitz egin zuen senarra. Era guztietakoak dira Uxue Alberdik kontakizunetarako aukeratu dituen protagonistak.
Uxue Alberdi
«Nik inporta zaidanari buruz idatzi dut, ez Suediari buruz»

Zer ekarri dizu Igartza saria irabazteak?


Denbora. Gaztetxotatik idazten dut eta beti gustatu izan zaizkit bertsoa eta literatura. Azken urteotan, gainera, gehiago sustraitu zaizkit bi afizio horiek: bertso munduko lagunak egin ditut, idazteko denbora hartu dut, buruan bueltaka dauzkadan proiektuak gauzatzen saiatzen naiz... Itzultzailea naiz orain ofizioz, baina lana –Igartza saria bezala– denbora erosteko bitartekoa baino ez da niretzat; denbora, gustatzen zaidana eginez gozatu ahal izateko.

Suedian kokatu dituzu zure aurreneko liburuko kontakizunak...


Bai, baina Suediaren deskribapena egiten badut ere, geure miserien eta pozen deskribapena egiteko erabili dut. Aitzakia baino ez da Suedia, azkenean. Aitzakia inportantea, baina aitzakia: nik inporta zaidanari buruz idatzi dut, ez Suediari buruz.

Nolakoa da herrialde hura?


Paisaiak ikaragarri ederrak dira, zuriak, geldiak. Laku izoztu bat bezalakoa da Suedia neguan. Eta gero udaberriko leherketa iristen da, eta dena lehertzen da: loreak, lakuak eta pertsonak. Hango gizartea oso indibidualista da, suediarren %70 bakarrik bizi da, familia ereduak ez du hemengoarekin zerikusirik, gizon-emakumeen rolak eta beren arteko harremanak ere desberdinak dira. Eta Suedian zaudenean denak ondo funtzionatzen duela ematen du: burokraziarik ez dago... Baina dena estaltzen duen elurra urtzean, eskaleak, alkoholismoa, giza harremanen porrotak, depresioak... ateratzen dira azalera. Hori islatzen saiatu naiz liburuan, gazia eta gozoa, nire begirada subjetibotik, betiere.

ASTEKARIA
2007ko martxoaren 04a
Azoka
Azkenak
Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Ertzain batentzat sei urteko kartzela-zigorra eskatu dute atxilotu bati drogaren truke laguntza emateagatik

Gipuzkoako Fiskaltzak sei urteko espetxe-zigorra ezarri nahi dio Donostiako Herritarren Babeseko patruiletako buruari. Ertzainak kokainaren truke prozesu judizialean onurak eskaini zizkion droga trafikatzea egotzita atxilotutako gizon bati.


Debako liburutegiak “espazio mugatua” duela dio udalak, umeei ordu gehienetan bertan egotea debekatzeko

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


2025-02-11 | Sustatu
Metak Libgen pirateatu badu, zuk zergatik ez?

AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia... [+]


Eguneraketa berriak daude