Artea azokan: Begiraden tartetik saldu eta erosi

  • Arcok, Madrilgo arte garaikideko azokak, baditu berezi egiten duten ezaugarri batzuk: azoka izan arren eta, beraz, helburu nagusia salerosketa izan arren, hori ez da inolaz ere helburu bakarra. Arco gertakari soziala ere bada, jende andana (arte munduko adituak, arte zaleak, politikariak, ikasleak, interes berezirik izan ez arren kuriositateak jota inguratzen direnak, eta abar) biltzen duen ikuskizuna. Zenbakitan, ekitaldi gutxi iristen dira Arcoren kopuruetara: 7 milioi euroko aurrekontua, guztira 230.000 bisitari inguru azokak iraun duen 6 egunetan, 29 estatutatik inguratutako 271 galeria, 3.000 artista ingururen artelanak eta salerosketetan mugitutako dirua... auskalo! Antolatzaileen hitzetan, sekula baino gehiago.
     
    Otsailaren 14tik 19ra ospatu zen Madrilgo erakusketa azokan ARCO, arte garaikideko azoka. Aurten 26. urtea zuen eta, mende laurden beteta, berrikuntza batzuk ere bazekartzan berekin, besteak beste, zuzendari berria: Lourdes Fernandez donostiarra. Antza, nahiko ongi ekin dio lan berriari eta behin aurtengo lana bukatuta datorren urteko azokan pentsatzen ari omen da jada.
Arco
Urtero bezala, otsailaren erdi aldera, arte garaikideak komunikabideetan lehen mailako lekua hartu zuen aurtengoan ere. Eguneroko bizitzan ia bazterrekoa izan ohi dena, guztion intereseko bihurtu zen bat batean. Non eta azoka batean. Duela 26 urte, Espainian bildumazaletasuna bultzatzeko eta arte garaikidearen egoera eta merkatua “normalizatzeko” asmoz sortu zen egun hain entzutetsua den azoka. Helburuen artean, arte garaikidea gizarteratzea ere bazegoen noski, elitista bezala ikusten zen hura “herriarengana” hurbiltzea, asteburu batez besterik ez bazen ere. Egun, azokak azoka izaten jarraitzen du, negozio gune beraz, eta era berean, asteburu batez, “herritarrak” arte garaikidera hurbiltzeko aitzakia ere bai.
 
Beraz, merkatal gunea den heinean, protagonista nagusiak saltzaileak, erosleak eta produktua bera dira, galeristak, bildumatzaileak eta artelanak, alegia. Gainontzeko guztia, bertaratzen diren milaka eta milaka ikusleak, prentsan duen oihartzuna, artelanak aurkeztera inguratzen diren artistak... horiek guztiak, azokak beharrezko izan arren, apaindura besterik ez dira, ez dute batere balio negoziorik egon ezean.

Denetarik duen bitxi-kutxa

Baina hitz egin dezagun arteaz. Ia denetarik topa liteke Arco bezalako azoka batean, nahiz eta oraindik ere nagusitasuna pinturarena den. Eskulturak eta argazkiak, azken honek gero eta gehiago, leku garrantzitsua dute eta baita, nahiz eta maila txikiagoan, instalazioek, bideoak edo baliabide elektronikoekin sortutako lanek ere. Duela bi urtetatik hona, leku berezia eskaintzen zaie azken horiei, The Black Box (Kutxa Beltza) izenekoa hain zuzen ere. Azokako orma zurietan lekurik aurkitu ezin zuten ikus-entzunezko proiektu berritzaileenak biltzea du kutxa beltzak helburu.
 
Artistak ere askotarikoak dira, Picasso edo Bacon bezalako munstroetatik hasi eta arte munduan sartu berri diren artista gazteetaraino.
 
“Adituek” diotenez, aurtengo azokak maila ona eman du artelanen kalitateari dagokionez. Baina hainbesteko pilaketa dagoen lekuan artelanen kalitateari buruz hitz egitea nahiko zaila da, denetarik nahasten baita bertan. Dena den, aipatu behar da, pixkanaka nazioarteko galeria entzutetsu gero eta gehiago hurbiltzen direla Madrila, eta horrek artelanen kalitatean ez ezik, azokaren beraren ospean ere eragina duela. Gainera aurten ez da, aurreko urteetan bezala, “eskandalua” sortu duen lanik izan eta horrek azokari mesede egin dio, nahiz eta arrazoi horregatik beragatik modu isilagoan iragan den.
 
Euskal Herriko zenbait galeriek eta artistek ere izan zuten, ohi bezala, bere tokia Arcon. Donostiako Altxerri galeria, Iruñeko Moises Perez de Albeniz, Bilboko Windsor Kulturgintza edo Vanguardia eta Gasteizko Trayecto galeriak izan ziren bertan, besteak beste. Salmentekin batzuk gustura itzuli ziren etxera, beste batzuk ez hainbeste; balorazioetan ere askotariko iritziak izaten dira. Kontuan izan behar da, azokan stand bat izateak 24.000 euro inguruko kostua duela eta beraz, derrigorrezkoa dutela galeriek salmenta onak izatea gastu horiei aurre egiteko, besterik ez bada ere. Dena den, galerientzat saltzea ez da helburu bakarra. Bertan egote hutsa garrantzitsua da, izena edo ospea ematen die galeriei, kontaktuak eta etorkizuneko negozioak ahalbidetzeaz gain. Kontuan izan behar da Euskal Herrian arte bildumazaletasuna ez dela apenas existitzen eta galeriarik arrakastatsuenak ere ez duela urtebetean Arcok irauten duen 6 egunetan izaten duen bisitari kopurua izaten.
 
Berdin gertatzen da artistekin ere. Arco artisten erakusleiho paregabea da, bertan dagoenak ez dagoenak baino askoz ere aukera gehiago izango ditu bere lana saldu edo ezagutarazteko. Bildumatzaile pribatuez gain, museo eta fundazioetako bilduma arduradunak ere bertan izaten dira, askotan diru kopuru bat kosta ahala kosta xahutzeko helburuarekin, eta beraz, batez ere artista gazte edo hasi berrien ibilbidean jauzi garrantzitsua izan liteke. Nahiz eta ez den beti hala gertatzen.

Azkenak
Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


47 urteko gizon batek bere ama hil du Irunen

Atzo eguerdian labanaz eraso zion bere amari Irunen eta Donostiako Ospitalean hil da. Erasotzailea epailearen aurrean deklaratzeko esperoan dago.


Ipar Euskal Herriko lehen indarra izaten segitzen duela ohartarazi du ELBk, botoen %48 jasorik

Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.


2025eko urtarrila, mundu mailan inoiz erregistratu den urtarrilik beroena

Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen. 


Ehunka emakume hil eta bortxatu dituzte Kongoko Errepublika Demokratikoko espetxe batean

Nazio Batuen Erakundeak adierazi duenez, Goma hiria hartu ondoren hango espetxe batean zeuden ehunka emakume bizirik erre zituzten M23ko matxinoek, eta denak hil. Herrialdearen ipar ekialdean borrokan diharduten talde armatuek sexu indarkeria "arma gisa" erabili dutela... [+]


EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Euskal Herrian Euskarazek manifestazio nazionala deitu du apirilaren 6rako Baionan

Manifestazioa goizeko 11:30ean izango da, Justizia Jauregian. Mugimenduak euskaldunon eskubideen alde eta auziperatuekiko elkartasunean luzatu du deialdia. Auziperatuek iazko Euskararen Egunean Baionako Justizia Auzitegian "Justizia Euskararentzat" pintaketa egin zuten... [+]


Trumpen Gazarako proposatutako garbiketa etnikoak hautsak harrotu ditu nazioartean eta AEBetan

AEBetako presidentearen Gazako palestinarrak kanporatzeko asmoak aurkako erreakzio ugari eragin ditu nazioarteko nahiz herrialdeko politikan, baita Alderdi Errepublikanoan ere. Gehienek "garbiketa etnikoa" sustatzea egotzi diote, baina Trumpek bere asmoa berresten... [+]


Eguneraketa berriak daude