15 zentimetro

  • Ipar Korea eta Hego Korearen arteko aldea omen: 15 zentimetro. Gorantz, altueran, hegoaldeko biztanleek bataz beste 15 zentimetro gehiago dute. Haztearen nolakoari buruz, gogoz gizenago ote dauden, ez dakigu ezer. Barruko geografiak duen koloreari buruz, ezertxo ere ez.
     
    Maxima biblikoak dio gizakiok, bizi ahal izateko, ogia baino gehiago behar dugula. Hizkera soziologikoagoan, edozein gizartek bi funtsezko arazo konpondu behar ditu: giza bizitzaren dimentsio materiala eta sinbolikoa. Jateaz gain, hartu-emanetan ehundutako sare afektibo-sinbolikoei atxikita sostengatzen baikara.
     
    Oraintsu entzuna dut atzerritik ekarritako umetxo adoptatu batek ez ei duela barrerik. Pertsonok gal omen dezakegu barre egiteko gaitasuna, jaio ostean jasotako irri-esanen eskasia istripu emozional larri bilakatuz gero.
Joseba Azkarraga Etxegibel
Karlos Corbella
Mendebaldeko zibilizazio industriala –bere jite kapitalista zein sozialista-erreala–, gai izan da inoizko aberastasun materialik handiena ekoizteko, hanka bikoon artean inoizko alderik handienak sortuz aldi berean. Ostera, beste dimentsioari dagokionez, zentro komertzialak tenplu bilakatu dituen munduan ez du ematen asetzen gaituztenik kontsumismoari lotutako prozesioek, liturgiek eta erritualek.
 
Betekada materiala eta anemia sinbolikoko garaiak. Behin gosearen azotea gaindituta, argal ditugu komunikazioa eta enpatia. Gose gaindituaren eztiak ez digu bestearen garratza gozatzen. Lennon-ek kantu bihurtu zuen: “Inongo ez den gizakia da bera, inon ez dagoen lurraldean kokatua, inorentzat eginez inora ez doazen planak”. Bitartekoetan perfekzioa eta helburuetan konfusioa. Horra, Mendebaldearen konfesioa.
 
Adagio sozialista zahar hura datorkit gogora: errazagoa da gizakia salbatzea, elikatzea baino. Ernst Bloch-ek buelta eman zion esapideari, gure gaurko existentziari dariona sinple seinalatuz: salbatzea baino errazagoa da gizakia elikatzea. Gonbidatu denak mahaian jesarrita daudenean eta guztiak ase, minak, gaixotasunak, zentzurik ezak eta heriotzak iraun egingo dute. Sufrimenduaren atal garrantzitsua saihestezina baita.
 
Kontua da mina elkarrekin baretu dugula luzaroan. Tximinoen antzera, bestearen atzamarrak geure buru-bizkarrean pausatu dira, zorri bila ibili bitartean abaildura larriagoak estaliz. Besarte beroari amaraun likatsu iritzita edo, bakardadean kiribilduta egotera pasa gara.
 
Jatekoa oso txarto banatzeaz gain, besarkada-gosera kondenatu gaitu sistemak, eskuak gibelean lotuta bagenitu bezala. Batean, merkatuak lapurtu digu bestearen ukimena (kapitalismoa); bestean, estatuak (sozialismo erreala). Biek ala biek menpeko bihurtu gaituzte, bestearen igurtziaz libratu baikaituzte.
 
Sagar mailatu lizunduaren antzera zegoela ospitalean, hil aurretxoan, Marcuse maisu iraultzaileak zera esan zion Habermas-i: “Ikusten? Orain badakit non oinarritzen diren gure balio-judiziorik funtsezkoenak: errukian, besteen minagatik nozitzen dugun sentimenduan, alegia”. Tasun hori ote dugun errakitikoegi.
 
Euri zaparrada eguraldi on izendatu eta eguzki izpiak gure susmo ilunenak pizten dituen mende berrian, 15 zm-en ingurukoa izango da eztabaida politiko munta ezin handiagokoa. Zenbat eta zelan hazi. Eta norantz, gorantz edo barruko geografiak aberasterantz.
 
Gurean, ETAren ziklo politikoa amaitu omen. Zailagoa egiten ote den ikustea hura bezain sententziatua dagoela orain arteko zibilizazio patroia. Ezkerrak ere, egokitzapenarekin eta errealismoarekin obsesionaturik, iraultzea sekula baino beharrezkoagoa dela ahaztu ote duen.

ASTEKARIA
2007ko martxoaren 04a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Cédric Kurrutxet: «Zailtasunetan diren emazte haurdunak aterpetzen ahalko dira Iturria etxean»

Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude