Jon Alonsoren salaketen garrantziaz

  • Euskal Herriko literaturzale zaren horri: Apika irakurriko zenuen Jon Alonsok ARGIA honen urtekarirako Euskadi Saria deritzoten horiei buruz idatzitako artikulua Berria egunkarian. Bertan, batez ere eta besteak beste, Jon Alonsok, itzulpenari dagozkion sariak emateko epaile zela, bere begiez ikusitako irregulartasunak salatu ditu. Irregulartasunak zehaztasunez azaltzen dituelarik, irregulartasunik irregularrena aipatu sariaren kudeaketaz baino arduratu beharko ez liratekeenei dagokie. Salatzeaz gain, sariak, emana behar badira, beste era batera eman behar direla aipatzen du, gardenago. Irakurri ez duzuna da, ahapetik, aspalditik, Jon Alonsoren iritzi berekoak direla makina bat idazle. Apika irakurriko zenuen, batez ere, eta besteak beste, Euskadi Saria deritzoten horien kudeaketaz baino arduratu behar ez liratekeen horietakoa den Koldo Ordozgoitik gezurti deitu diola Jon Alonsori. Kargu politikoa den Ordozgoiti jaunak, hatzamarrez aukeratzen den horietakoa bera, Jon Alonsoren salaketak ikertu eta berriro horrelakorik gerta ez dadin neurriak hartuko dituztela esan zezakeen. Baina ez, bere harrokerian, Jon Alonso gezurtia dela esatea bururatu zaio, ipuinak kontatzen dituen eroa, inolaz ere, bizi izan ez dituenak kontatzen dituen mozkorra. Irakurri ez duzuna da, Jaurlaritzako langileei urtero zuzenbide administratiboari buruzko ikastaroak ematen dizkietela, finean esateko, edozein herritarrek ia ezinezkoa dutela administrazioaren kontra jo eta garaile ateratzea. Apika irakurriko zenuen Iñigo Aranbarrik Ordozgoiti kultura saileko komunikazio arduradunak Jon Alonsori egindako laidoak suminduta idatzitako artikulua. Irakurri ez duzuna da Iñigo Aranbarrik idatziriko artikulu horretako esaldi bakoitza beste horrenbeste idazlek ere sinatu dutena. Baina irakurriko duzu.
Gotzon Barandiaran
Dani Blanco
Apika irakurriko duzu saria jaso ez eta euren burua beti baztertutzat, beti biktimatzat jotzen duten lau idazle negartiren purrustada baino ez dela. Apika, irakurriko duzu horiekin bat egiten duten idazle gazte –burubako, orain punki gero yupie– sasi-iraultzaileek saria irabaziko ez dutela dakitelako egiten dutela bat. Hori baizen gehiago da eta irakurriko duzu.

Euskal literaturaz batere ardurarik ez duzun horri:

Apika, titularren bat irakurriko duzu, tabernaren batean aipatuko dizute, idazle jendea betiko legez, arreta zuzendu guran dabilela eta akaso pentsatuko duzu, zertan ari dira hauek bake-prozesua jokoan dela, zertan Erreala eta Athletic jaisteko arriskuan egonik, zertan txotx garaian bagaude? Zer uste dute horiek, ez dakigula sariak, bekak, dirulaguntzak eta enparauak, hemen eta leku guztietan, agintean daudenek, hatzamarren objektibotasun eta justiziaz, lagunkeriaz ematen direna? Hiru milioi pezetarengatik horrenbeste iskanbila? Zer da hori errepideak, eraikuntzak eta ostantzeko abiadura handiko obrak egiteko batzokietan esleitzen diren milioien aldean? Barkatu, idazletzaren duintasunagatik baino ez dugu egin gura.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude