Iragarki laburrak

  • Euskararen onerako egin beharreko liburu hura, Itxaro, zure aurreko Ttakunean aipatzen duzuna, alegia, azken hogeita hamar urteetan onartezina onarrarazteko euskarak nola aldatu, eufemizatu, metaforizatu duen –eta, gehitzea zilegi bazait, nola duen bere burua inmolatu– ikertuko lukeen liburua idazteko ardura nori esleitu, eta lagun hura nola aurkitu, pentsatzen ari nintzelarik gogoratu zaizkit aspaldi irakurritako iragarki miragarri batzuk, egunkarian paratzen dituzten horien gisakoak; guk bilatutakoa ere bitxi xamarra gerta daitekeenez, eredutzat har baikenitzake, erredaktatzerakoan. Baina, gertatu ohi denez, direlako iragarki horiek, nahikoa poetikoak eta nahikoa umoretsuak gogoratzen ditudanak, zein liburutan irakurri ditudan ezin lokalizatuz ibili naiz luzaro, apaletik apalera, amore emateraino ia. Castillo Suarezek badu poema liburu bat iragarkiz osatua, baina ez, ez dira horiek. Rossettiren obsesioak hartu nau, jakinda ez nuela aurrera egiterik haiek topatu arte edo memoriaren leizetik haiek nolabait berreskuratu arte.
Angel Erro
Josu Santesteban
Sisiforen harkaitz bat salgai, urtetsua, ongi leundua, eramangarria, urteek eta mendeek limatua, infernuko harkaitz hutsa. Aspertu eta etsituendako, absurdoaren zaleendako edo kulturista metafisikoendako. Lumazko kuxin bat, sorbaldarako, doanik.
Saltzen dut bigarren eskuko uhartea. Ni arduratu ezinik. Egoera bikaina: hareak eta senaiak, uhinak, itsaslabarrak, zuhaiztiak, izurdeak. Amets instalazioa ia perfektua.
 
Dedaloren zezen bat salgai. Diskrezioa. Hamabost egun, proba frenetikorako. Etxera bertara banatuko da. Zulo mota guztietara moldagarria.
 
Birsaltzen ditut labirinto erabiliak, nahasbide handikoak. Zazpi edo zortzi urtetarako galera erabatekoa ziurtatzen da. Ez bazara pozik gelditzen, Ariadnaren hariaren prezioa itzuliko dizugu.
 
Ikaroren hegalak alokairuan, moldaerrazak, malguak. Behar-beharrezkoa: suizida ikastaroa, ameslari masterra edo aldez aurretik apurtutako curriculuma.
 
Zorionez azkenean topatu ditut iragarkiok –ez dira nik gogoratu bezalakoak–, arratsalde osoa horretan eman badut ere eta artikulu honen entrega berandutu badut ere, eta buruan neukan gaia alferrik galdu –zertaz behar nuen nik hitz egin?–. Nolabaiteko barne euforia batek goiti beheiti dardarazita nago. Egun hauetan orriotara hainbestetan ekarri ditugun latindarrek esaniko adagioa egiazkoa da, alajaina: bakea nonahi bilatu dut eta liburu batekin nire baztertxoan baino ez dut kausitu. Gizalegeak eta aipatzaile onaren deontologiak orain aginduko lidakete nire peskizen sujeta nork idatzia den esatea, baina ez dizuet, tupustean, gutxien espero duzuen liburu batean zuek zeuek aurkitzearen zoriontasuna –bakea– ebatsi nahi, Babelgo bibliotekaren neurrirako balentria honek, dena den, hilezkortasuna eskatuko lukeen arren.
 
Erosten dut hilezkortasun jainkozkoa, sasoi onean eta gutxi erabilia, argitsua. Hegoaldera begirakoa bada, hobe. Munduko liburu guztiak, disko guztiak eta gorputz guztiak irakurtzeko, aditzeko eta estutzeko. Momentuan bizitzera sartzeko. Fede dogmatikorik ez. Kontratu mefistofelikorik gabe.
 
Salerosketa hitzartu bitartean, Babelen gida turistiko gisara, Pierre Bayard-en liburu bat eskuratu berri dut: “Nola mintzatu irakurri ez ditugun liburuez?”. David Lodgeren nobela batean jolas lotsagarri bati ekiten diote literatur mundukoak diren pertsonaiek. Aitortu behar dute zer liburu esentzial ez duten irakurri. Edo –ez naiz oroitzen, liburua ez baitut leitu– argumentua eraldatuta, huts egindako klasikoak hobetu. Inazio, jolastu nahi duzu?

Azkenak
Analisia
Balantzaka gerrarantz

Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]


Lau maki, 1947 eta 1948 urteetan Donostian erailak

Maki gerrillari antifrankistek Euskal Herrian ez zuten presentzia bereziki nabarmena izan, baina batzuk pasatu ziren, baita erregimenaren errepresio bortitza pairatu ere. Guardia Zibilak hiru hil zituen Ibaetan 1947an eta bat Zubietan 1948an, ahaztuta badaude ere.


2025-04-14 | Uriola.eus
Gerra finantzatzeari uko egiteko zerga desobedientziaren ekimena abian da

Ekimenak bakea eta justizia soziala sustatzeko proiektuak finantzatzea du helburu. Sustatzaile diren gizarte mugimenduek mezu argi bat bidali diete gobernuei eta armagintza industriari: "Ez dugu gerraren konplize izan nahi".


Analisia
Mikrofonoak antzokietan

"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]


Jardin bat zuretzat, Hipatia

Hainbat lorpen kolektiboan soilik egin daitezkeela esaten denean, lerro artean joan ohi da behin kolektiboan pentsatu, gogoetatu eta eztabaidatu ondotik heldu ohi direla, heltzekotan. Baina zerbait lortzeko, ezinbestekoa da pentsatzen jartzea. Ez baitira gauzak besterik gabe... [+]


Euskal armagintza industria eztabaidagai (I)
Industria militarrari buruz Jaurlaritzak eta Zedarriak enpresari foroak planteatutako eztabaida irekitzen

Urtearen hasieran, Zedarriak taldeak "defentsaren" industriari buruzko "eztabaida irekitzearen" alde egin zuen publikoki (baita nuklearrari buruz ere), eta Eusko Jaurlaritzak berehala egin du bat horrekin. Lehenik, Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia... [+]


Gu ere lugorri

Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]


Semaforoa gorri, etsaien engainagarri

Gaur aurkezten dugun intsektuaren izen zientifikoak, besteak beste, bi gauza azaltzen dizkigu: alde batetik, gorria dela (ez erabat) eta ez duela hegorik. Okerrak ez dira biak ala biak, baina gorria ez da bere kolorazio bakarra, eta hegoak ere izan baditu, baina beraien tamaina... [+]


2025-04-14 | Jakoba Errekondo
Bizi Baratzearen lurreko ekosistema oparoa

Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]


2025-04-14 | Garazi Zabaleta
Dai Konbutxa
Konbutxa eta hartzituak bizibide

2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]


Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


Eguneraketa berriak daude