Eskola-ume: Armada ingelesak behar zaitu

  • Iraken jasaten dituen muturrekoek adorea ahulduta, Britainia Handiko armada jende faltan dabil azken aldian. Non hasi bokazio berrien bila? Antzina apaiz eta fraideak ibiltzen ziren moduan seminarioetarako haurren xerka, militar ingelesek ere eskola-umeen artean hedatzen dute sarea.
Eskola-umeak, jadanik espiritu militarrez kutsatuta
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Preston-go duke of lancaster Errejimentuaren kasernara 38 gaztetxo iritsi dira autobusez. 14-16 urteko neska-mutikoak. Beraiekin datozen lau irakasleen ustez, umeetako batzuk gatazkatsuak dira, eta lasaiagoak diren besteak eskoletan ez dabiltza oso ondo. Nick Froehling ofiziala, aldiz, gaztea da eta atsegina. Laster eman dizkie SA80 fusilak gaztetxoei eta horiekin ariketak egiten jarri ditu. Honela hasi du “Britainiarren haur-armada” erreportajea Stephen Armstrong-ek New Statesman aldizkarian.
 
Armstrong ikerketa-kazetariak hurbiletik aztertu du nola biltzen dituzten soldadugai berriak militar britainiarrek, eta horren emaitza eskaini du “Britain’s child army” artikuluan. Hasieran kontatzen duen bisitan, 38 gaztetxoak ikusi ditu soldaduek egiten dituzten entrenamendu ariketak burutzen –hormetan gora eskalatu, oztopoak gainditu, kilometro eta erdiko korrika saioa, eta abar– eta bukaeran J. Pitt teniente-koronelak diploma bana eman die, zera daramana idatzita: “Zorionak Armadako Pertsonal Garapenerako egun bateko Ikastaroa arrakastaz burutu duzulako”. Dominekin batera armadari buruzko DVD bana eta gaztetxoentzako militarrek hiruhilabetero egiten duten Camouflage aldizkariak ere banatu dizkiete.
 
Kazetaria ohartu da gaztetxoen arteko bik behintzat soldadu izatea erabaki dutela. Hamasei urte dauzka Carak eta honek Armstrongi esan dio: “Soldataz hitz egin digute, eta iruditu zait kobratuko dudala nire lehengusu guztiek baino gehiago. (...) Behar baino lodixeago egongo nintzela uste nuen, baina egin ditugun ariketak ez zaizkit gogorregiak iruditu”. Luke-k 14 urte ditu eta zalantza gehiago: “Nik hasieran gerrara joatea nahi nuen, baina maisuak esan dit hobe nukeela hau ofizio bat ikasteko aprobetxatzea”.
 
14 urteko gaztetxoak bereganatu nahi dituen armada batek herrialde gatazkatsu bateko kontua dirudi, Afrikakoa edo. Baina kontua da Britainia Handiko armada ere jendez larri dabilela, are larriago Irak eta Afganistanen muturra sartu zuenetik. 2006an 14.000 militarrek utzi zuten armada eta ordainetan 12.000 berri baino sartu ez. Aurtengorako, 8.500 soldadu berri erakartzeko helburua dauka ejertzitoak, baina nekez lortuko du. Krisi honetaz gero eta ozenago mintzo dira jeneral britainiarrak berak, eta baliabideak kontuan hartu gabe Tony Blairrek gerra arriskutsuetan sartu dituela kritikatu dute.
 
Ekonomiaren beroaldiak ere militarren jende beharrei ez die laguntzen, antza denez. Enpleguak lortzea aspaldiko errazena omen dago Ingalaterran, eta urtero errekruta berrien iturri oparoak ziren zonalde asko –historikoki langabezia handia izan dutenak– agortuta omen daude. Lan bila eta ikasketetan ari diren askok gobernuaren diru-laguntzak dituzte, eta hori ere soldadu-ehiztarien kalterako da.
 
Dena dela, Armstrongek dioenez, “armadak errekruten jatorri sozialaz ezer esan nahi ez duen arren, kualifikaziorik gabekoak eta langabetuak dira oraindik ere iturri nagusia”. Ofizial batek aitortu dio kazetariari soldadugai asko marjinalitatetik datozkiela. Interesaturik hurbiltzen zaizkien askok izena emateko papera betetzeko ere arazoak ditu. Beste batzuek gurasoen firma faltsutu dute, nola edo hala beren etxeetatik alde egin nahi dutelako.

7 urteko haurrei ”interesa piztu”

Munduko edozein enpresak bezala, Britainia Handiko Erreginaren armada ere diru-pizgarriak eskaintzen hasi da bere militarrei lan komertziala egiteagatik: soldadugai berriak erakartzeagatik. Berak animatuta gaztetxo bat soldadu sartzea lortzen duen militarrak 1.300 libra esterlinatako –1.900 euro– “komisioa” du. Irak eta Afganistanetik datozen albiste itsusiekin, eta koarteletan etorriberriei tratu txarrak ematen zaizkiela zabalduta, oparitxoren baten beharra zeukaten beterano ingeles gizagaixoek.
 
Neurri osagarri gehiago ere badira. Lehen ezin zen soldadu sartu 26 urte baino gehiagorekin, eta orain 33 urte arte errekrutan sar daiteke. Commonwealth-eko 54 herrialdeetako pertsonei ere ateak ireki dizkie armada britainiarrak. Horrela, gaur soldadu guztien %10 atzerritarrak omen dira, tartean kontatuz 3.000 Gurkha nepaldar famatuak.
 
Baina British Armyk soldadu berriak nahiago ditu eskola-umeen artean aurkitu. Honetaz mintzatu zaio kazetariari David Allfrey koronela, errekrutatze estrategiaren arduraduna. Kazetariari militar adina kontsultoria bateko aholkularia iruditu zaio. “Guk eskola-umeen artean –esan dio militarrak– interesa piztu nahi dugu, eta badakigu prozesuak 10eko tartea eskatzen duela. Dena hasten da zazpi urteko mutikoak paraxutista aireko ariketa batean ikusi eta esaten duenean: ‘Hori bai ederra!’ Une horretatik aurrera, armada saiatuko da interes hori tantaz tanta handiagotzen”.
 
Camouflage
aldizkariak lan handia egiten du gaztetxoen su hori bizirik atxikitzen. 13 urtetik gorako gaztetxoentzako da. Hor badituzte helikoptero eta itsasontzi modernoenen argazki fashionak, musika banda militarreko tixertak, kamuflajezko txalekoak, eta abar. Klub honetan izena emandakoek sarrera daukate jolas militarrak eta abenturazkoak dauzkan webgune batera. Errekrutatze ofizialak postalak bidaltzen dizkie Eguberrietan. Eta ikasketak bukatu dituztenean, armadaren eskolak ezagutzeko gonbita egingo die.
 
2000.ean hasi ziren militar ingelesak eskema honekin, 271.000 gaztetxoren erreferentziak bildu dituzte geroztik, eta dagoeneko lortu omen dute soldadu berrien %18 iturri honetatik sortuak izatea. Estrategia askoz sofistikatuagoa baita aldizkari soila baino. 17 aurkezpen talde dauzkate errekrutatze zerbitzukoek Britainia Handiko herri eta eskoletara bidaltzeko. Eskoletan armadaren meritu eta zereginak goraipatzeaz gain, erakusketa praktikoak ere egiten dituzte, hala nola mendian dabiltzan komando militarrek nola egiten duten beren otordua basoan, eta abar.
 
Militarrak karabana edo furgonetekin joaten dira paintball kanpoetara, motoekin erakusketak egiten dituzte kirol ospakizunetan... baina eskoletan lortzen dute ehizarik onena militarrek. Hain ondo doakie eta hainbeste sartzen dute muturra eskoletan, ezen eta protestak ere pizten hasi baitira batean eta bestean. Duela gutxi Plaid Cymru alderdi nazionalistak salatu zuen Galesko eskualderik txiroenetan etengabe azaltzen direla militarrak soldadugaien bila, gunerik aberatsenetan ez bezala. Plaid Cymruk gaztetxoak errekrutatze sistema honen kontrako proposamena aurkeztu zuen Galesko legebiltzarrean, baina ez zitzaion onartu.
 
Liverpoolen aldiz, are urrats ausartagoak emango dituzte apiril honetan militarrek, eta errekrutatze sistemak edukiko ditu telebista interaktiboa, dokumentalak, forman egoteko webguneak, gutxiengo etnikoekin lan egiten duten teknikarien laguntza... Camouflage kluba hemen egingo balitz “Beti Izu” deitu beharko genioke.

http://www.argia.eus/nethurbil.php helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.

Azkenak
Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


2025-02-28 | ARGIA
1936-1976an Nafarroan errepresaliatutako 407 irakasleak, nortzuk ziren?

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.


2027an ixten hasi behar diren zentral nuklearrak mantentzeko eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari

Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.


2025-02-28 | ARGIA
“Erdalduntzeko makina” salatzeko kanpaina abian jarri du Bilboko Guka mugimenduak

Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.


'Errealitatearen harribitxiak'
Arreta galdu barik

ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]


2025-02-28 | Gedar
Adin txikiko neska bati eraso dio Sarako kirol entrenatzaile batek

 15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.


Nafarroako Gobernuak Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima aitortu ditu

Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]


Odon Elorzak Donostiako San Bartolomeko merkataritza zentroaren kontrako plataforma aurkeztu du

Donostiako alkate ohiak webgune bat sortu du, eta plataformarekin bat egiteko eskatu die herritarrei.


2025-02-28 | Sustatu
Webtest.eus: webguneen segurtasuna autoebaluatzeko tresna

PuntuEus-ek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. Webtest.eus izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.

 


Okzitaniako A69 autobidea
Justiziak ezeztatu du obren gauzapena zekarren prefetaren ordenantza

"Historikotzat" jo du otsailaren 27an plazaraturiko epaia Lurraren Altxamenduak sare ekologista antikapitalistak. Bere aldetik, epaiaren "krudelkeria" salatu eta helegitea jarriko duela jakitera eman du Frantziako Estatuak. Duela hogei urte baino gehiago jarri... [+]


Arabako ospitaletako komunen irisgarritasun falta salatu du Eginaren Eginez elkarteak

Elkarteko Elena Avalosek salatu du aulki gurpildunarekin komunera sartzea oztopatzea, pertsona desgaituen eskubideen, autonomiaren eta duintasunaren kontra doala.


Txema Monterok EAJ birsortzea proposatu du, ‘Deia’-k zentsuratutako artikulu batean

Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.


Kapitalismoaren aurkako artikuluak debekatu ditu Bezosek ‘The Washington Post’-en

Hemendik aurrera egunkarian soilik "norbanakoen askatasuna eta merkatu librea" sustatzen dituzten iritziak jasoko direla adierazi du enpresaburuak. Iritzi artikuluen zuzendariak hedabidea utzi duela ere argitaratu du. 


Eguneraketa berriak daude