Argiak multimedia 2.0 mundura egin du salto

  • 1997ko azaroaren amaiera zen eta Argia astekariko edukiak Internet zeritzon asmakizun horretara igo ziren. 10 urte baino ez dira igaro harrezkero, baina euskal prentsaren dekanoak erronka berriei egin behar izan die aurre, zituen eduki gehienak sarean jarriz lehendabizi eta kazetaritza molde berrietara egokituz ondoren. Hala, otsailaren 23an estreinatuko den Argia astekariaren on-line bertsioak multimedia elementuak txertatuko ditu eta 2.0 izango da. Hau da, askoz ere parte hartzaileagoa.
Interneteko astekari berria, proba modura egindako irudian
www.argia.eus
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
“Enteratu zaitez zer den Internet”, esan zion duela 10 urte Argiako zuzendariak teknologia berrietan aditua zen enpresako langileari. Esaldi hark Argiaren etorkizuna baldintzatu zuen. Hilabete gutxitan Internet zer zen eta zertarako balio zuen jakin eta aldizkariko edukiak sarean jarri zituzten.
 
Sareko Argiaren oinarria Argia astekaria izan da hasiera-hasieratik, nahiz eta gaur egun eduki desberdin ugari biltzen dituen atari bilakatu den. Lehendabizi 1963tik 1996ra bitarteko elkarrizketak jarri ziren Interneten eta 1999. urtetik aurrera astekari osoa. Orain arte, paperean argitaratutako edukiak jartzen ziren Interneten, gehienetan bestelako gehigarririk gabe. Otsailaren 23tik aurrera ordea, Interneteko Argia astekariak hainbat berrikuntza izango ditu.
 
Alde batetik, testu eta argazkiez gain, bideo, audio eta loturekin aberastuko dira artikulu, erreportaje eta elkarrizketak. Bestalde, astekariak web 2.0 deiturikoaren kontzeptuak bereganatu ditu eta ondorioz, parte hartzeko askoz ere aukera gehiago eskainiko ditu. Azkenik, artikuluak html bertsioan irakurtzeaz gain, pdf formatuan ere irakurri ahal izango dira eta atzeratutako edukien bilaketa erraztu egingo da.
 
Aldaketa horiek guztiak Argiako kazetariok bizi ditugun aldaketen ispilu baino ez dira. Hain zuzen ere, esparru multimediara salto egiten ari gara eta ildo horretan egiten dugun lana hein handi batean www.argia.eus/argia-astekaria gunean erakutsiko da.

Elementu multimediak

2006. urtean, bideokamera besapean hartuta Boliviara joan ziren Txomin Txueka argazkilaria eta Amets Arzallus kazetaria. Haiek biak handik ekarritako materiala www.argia.eus/bolivia kanalean bildu genuen. Bertan Ametsek idatzitako eguneroko batez gain, argazki galeria eta hamaika bideo osatu genituen, tartean Evo Moralesi egindako elkarrizketaren bideoa. Honela Argiak ikus-entzunezko mundura salto egin eta kazetaritza lantzeko beste molde bat ezagutu zuen.
 
Orain, Interneteko Argia astekari berrian, testu eta argazkiez gain, bideo eta audioak ere aurkituko ditu irakurleak zenbait erreportaje edota elkarrizketatan. Modu horretan informazioa osatu eta aberastuko da.

Web 2.0, parte-hartze handiagoa

Azkenaldian jende askok hitz egiten du web 2.0 kontzeptuaz. Batzuentzat oraindik arrotza izan daitekeen termino horrek parte-hartze handiagoa esan nahi du, baita hartzailearen aldetik elkarreragiteko aukera handiagoa ere.
 
Ildo horretatik Argia astekari berriak 2.0 filosofiako zenbait tresna bereganatu ditu. Besteak beste, artikuluei erantzun eta berauek lagun bati bidaltzeko aukerak izango ditu, baita irakurleak gustuko dituen edukiak Zabaldu (www.zabaldu.com) web gunera bidaltzeko ere. Zabaldu Interneten aurkitutako albiste interesgarrienak zabaltzeko aukera ematen duen euskarazko gunea da. Internautek atsegin dituzten albisteak bozkatzen dituzte. Hala, irakurlea informazio hedatzaile bihurtzen da, parte-hartzaile aktiboa, hain zuzen ere.

Informazioa eskuratzeko bideak erraztu dira

Internetek edukiak hainbat modutara irakurri ahal izatea ahalbidetzen du eta Argia berria horren adibide izango da. Edukiak html edo pdf formatuetan irakurri ahal izango dira, atzeratutako edukiak zenbakiaren arabera sailkatuak egongo dira eta baita dagokion atalaren arabera ere. Adibidez, “Pertsonaia” atalean, azken asteko elkarrizketa eta aurreko zenbakietakoak aurkituko ditu irakurleak. Bestalde, ohiko bilaketa aurreratuaz gain, Argia astekariko egile eta elkarrizketatu guztien zerrenda ikusi eta irizpide horien arabera bilaketa egin ahal izango da.
 
Ezinbestekoa da bilaketak egiteko modua erraztea, Argiak gaur egun hemeroteka zabala baitu internauten eskura. Zeruko Argiako hainbat eduki ere aurki daitezke Sareko Argian. Zehazki 1963-1998 urte bitarteko elkarrizketak eta 1999. urtetik aurrera kaleratutako zenbakietako eduki guztiak daude on-line. Gainera, hilabete batzuk barru hemeroteka hori are eta oparoagoa bihurtuko da, 1919. urtetik aurrerako eduki guztiak jarriko baitira sarean.

Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude