Agenda 22

  • Zurrutaro


    ertsolariok, gehienok, eta nerabeak, asko, igualtsuak gara zerbaitetan. Ez geurez zurrut-zaleak garelako baina edan egin behar izaten dugu inguruak behartuta. Urteko lehen hilabete t’erdi honetan, lana pilatu zaigu gainera. Eskerrak Astigarragako txotxaren irekiera eta Getariako txakolinarena egun berean egokitu diren! Lapuebla de Labarkan berriz, ardoa izan genuen bilgune, arrazoi eta aitzakia. Sagardoa, txakolina, ardoa... Zenbat edan behar izaten dugun geuk ia ia nahi ez dugula! Hori bai: jabetu naiz edariak oso irteera ona eta iragarbide zabalak dituela oro har. Getariako kasua ez da huskeria. Duela dozena bat urte, orain jendearen buru-mihietan txakoli-eguna dena, San Anton eguna zen. Eta San Anton itsasoari lotuagoa zegoen lehorrekoari baino; San Antón besugo a montón eta horrelako esapideak lekuko. Baina santuaren marketinik ez daiteke egin eta edariena bai, jakina.
    Oharra: txakoli hitza zuzen idazten ahalegindu naiz Xabier Kintanak azken aldian egindako iruzkinei segituz. Halere, ulertuko duzue hainbeste edan ondoren deklinabideak eta zuzentasunak ez nauela gehiegi kezkatzen. Zutik egotea dut aski!
Noiz-nola


Hainbesteko eskarmentua norberetzat gordetzea oso zikoitza litzateke. Edan egin behar izaten dugu askotan bertso-otorduetan. Denok dakigu baraurik umore eragile izatea ez dela samurra; aldi berean, gehitxo edatea aski izaten da dena lanbrotuta ikusten hasteko edo mihia ahoan kabitzen ez dela sentitzeko. Uste dut asmatuko dudala formulatzen niretzat zein den edateko metodorik egokiena. Bertsoa egiten dugun bezalatsu edan behar da: atzekoz aurrera. Hots, afariaren hasieran ondroso edan, bertakotzen lagunduko dizu horrek eta. Gero, postrea iristearekin egin azken alkohol tragoak eta urarekin hasi eta segi ordutik aurrerakoa. Entzuleek, bertsotan bezala, gutxitik askora egingo dute eta guk askotik gutxira. Hartara, gure lana hobea izango da eta entzuleei hobea irudituko zaie dena baino ere. Teorian, beti ere teorian eta beti ere nirean, hala da.

Ertzak dira gune


Urte hasierako agendari errepaso bat eman diot eta geografikoki ezustekoa hartu dudala aitortu behar dut. Izan naiz, besteak beste, Aramaio, Oñati, Ondarroa, Amurrio, Oiartzun, Getaria, Zeanuri, Donostia, Abadiño, Hendaian... Oskorri-ren kantaren baten letra dirudi, haurrak gure lurraldetasunaz jabetu daitezen propio egina. Arabako bi mutur. Bizkaiko kostaldea eta Anbotopea. Gipuzkoako itsasertza eta Nafarroa. Lapurdiko hondartzak... Urteen buruan, GPS ona bilakatu gara geure inguruan ibiltzeko. Badakigu nondik nora dagoen laburbideren bat. Badakigu nontsu aparkatu herririk zailenetan ere. Badakigu... Halere, autoa eta joan-etorriak dira gure ofizioaren alderik gogorrena eta makurrena. Txoferra jarriko baligute, Antoñete toreroa baino urte gehiagoz ibiliko ginateke plazan.

Tonua


Aramaioko saioaren kariaz Jokin Labaienen hitz batzuk bideratu zidaten gogoeta. “Saio ona izan duk. Harritu egin naik nola asmatu duzuen gai gehienei tonua hartzen”. Hor dago koxka. Tonua hartzean. Ez naiz musika-tonuaz ari noski. Gaiari atmosfera egokia aurkitzean datza bertsoaldiaren arrakasta, bertso solte bat bikaina botatzeaz haratago. Gurea inprobisazioa denez, batzuetan asmatuko dugu eta askotan ez. Gainera, biren arteko lana da gurea gehienetan eta biek arnastu behar dute atmosfera bera. Halere, gogoetarako baliagarri zaizkigu Andu Lertxundiren adierazpen haiek, non esaten zuen eleberri bat hastean, kolore jakin bati lotzen zitzaiola idazkera jakin bat lortzeko.

Galdezka


Ez al zara aspertzen behin eta berriz goizeko ordu hauetan etxetik irten eta lantegira joaten? Hainbeste urteren buruan, dena beti berdina den usteak ez al zaitu gogaitzen? Nondik ateratzen duzu indarra segi eta segi egiteko? Sekula burutik ez al zaizu pasatu dena uztea? Ez al zaude nekatuta? Errutinaren morroi ez al zara sentitzen? Buzodun langileak bere buruari behin eta berriz egingo dizkion galderak dira. Beste inork ez dizkio egingo ordea, berea, ezinbestean, bide hura dela sinetsita. Nik, oraingoz, nire buruari egiten ez dizkiodan galderak dira. Orduan zergatik besteek hainbestetan egiten dizkidate? Ez dakit...

Hamaika bertute


Urtearen hasierarekin eman dute ezagutzera beren burua Hamaika bertute taldeko bertsolariek. Euskal Herria txikia da, lehengoa. Eta gero eta bertsolari gehiago da zorionez, maila onean bertsotan egin dezakeena. Ohiko plazen eta ohiko eskaera-eskaintza dinamikaren aldaketa sortzea dute helburu. Hitz lauagoetan esanda, bertsotan egin nahi dute eta prest daude orain artekoak ez bezalako baldintzatan bertsotan egiteko, baldintza horiek euren lana kaltetzen ez badute behintzat. “Zer iruditze zaik hiri?” galdetu zidan taldekide batek. Ondo. Auto-antolakuntza hartu genuen bertsolaritzaren geroa ziurtatu eta indartzeko bide, duela hogei urte. Orain gaizki nola irudituko zait ba!

Bertso Eguna


Izango da oraindik “lehengoa-beti-hobeka” aritzen denik. Izan ere, ederra zen lehengoa. Igandean goiz irten etxetik, hamaiketakoa egin galanta, Victoria Eugeniara joan, omenduari lo egindako bertso bana eskaini, irten, bazkaltzera joan eta eserita bezain luze bazkaldu ilun-txintan erretiratzeko orduan heldu arte. Garai baten eta izateko modu baten isla. Duela dozena bat urte, data salbu, gainerako guztia aldatu genuen. Larunbat arratsaldez burutuko genuen ikuskizuna. Ez zen omendurik izango. Bertso-mugimenduak bere buruari eskaintzen zion eguna izango zen. Saioa esperimentaziorako baliatuko genuen. Afaria izango zen zutitu eta batekin eta bestearekin egoteko aukera emango ligukeen lekuan ahal zelarik. Eta larunbata, jai izateaz gain, igande bihurtuko zen gehienontzat egunsentiak harrapatuta. Ez zaigu gaizki irten. Geu hamabost urte zahartu gara baina ekitaldira joaten direnen bataz bestekoen adina hamabost urte gaztetu da. Magia!

Azkenak
Bridgestonek 335 langile kaleratu nahi ditu Basauriko plantatik

Japoniako multinazionalak egin nahi duen erregulazio txostenak plantako langileen herenari baino gehiagori eragingo die. Enpresa batzordeko kide Luis Escalonak adierazi du "langileen aurkako eraso bat" dela, eta lanuzteak egingo dituztela iragarri du.


2025-04-01 | Axier Lopez
Eskuindar nahiz progre, 10 urtez mozalarekin

Duela hamar urteko martxoaren 31an Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten denok Mozal Legea gisa ezagutzen dugun araudia. Espainiako Estatuan ez ezik, nazioartean parekorik gabeko aurkakotasuna eragin zuen lege makurra. Hamarkada pasa da eta jaio zenean bezain... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Espainiako polizia bat bi urtez infiltratu zen Lleidako mugimendu politiko eta sozialetan

Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]


Migratzaileen kontrako makro-operazioa: 135 pertsona atxiki ditu Poliziak Irun-Hendaia artean

350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]


Asteazkenean ere kanpaldia egingo dute irakasleek Lakuan, Jaurlaritzak ez baitu negoziatuko “mobilizazioak amaitu arte”

ARGIAri jakinarazi diotenez, 40-50 irakasle inguruk Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren pareko belardian igaro dute gaua. Dozena bat kide identifikatu ditu gauerdian Udaltzaingoak.

Gaurko greba deialdiak %75eko jarraipena izan du sindikatu deitzaileen arabera... [+]


EAEko espetxeetako kultur emanaldiei Jaurlaritzak ezarri nahi dien “zentsura”-ren aurkako manifestua sinatu dute 51 kulturgilek

'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]


Laborantza lur sail bati buruzko eztabaida piztu da berriz Arbonan

Kriztian Borda hautetsi ohia eta Lurzaindia elkarteko kideak sare sozialetan zabaldu duen bideo baten harira piztu da ika-mika. Arbonan laborantza lurrak "arriskuan" daudela salatu du Bordak, eta jakinarazi du Arbonako Herriko Etxeak bere kirol zelaia Baionako promotore... [+]


2025-04-01 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmar: lurrikarak ekar ote dezake gerraren amaiera?

Triskantzaren balantze humano eta ekonomiko ilunaren esperoan, galdera berehala bururatzen zaigu urrutiko begirale baino asko gehiago ezin izan garenoi: zer gertatuko da orain gerra zibil horretan? Nolako eragina izango du lurrikararen suntsiketak? “Nargis efektu”... [+]


Nafarroako artzapezpikua immatrikulatutako ondasunak itzultzeko prest, “epaile batek eskatzen badigu”

Iruñeko artzapezpiku Florencio Rosello eta Tuterako gotzain Joseba Segura Nafarroako Elizak immatrikulatutako ondasunak itzultzeko prest azaldu dira epaitegiek hala aginduz gero, baina inmatrikulazioak legezkoak izan direla defendatu dute.


Eskolaz kanpoko jarduerek kanpoan uzten dituzte premia bereziak dituzten haurrak

Bai ikastetxeek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerek, bai aisialdiari loturiko ekintzek eta udalekuek desgaitasunen bat duten haurrak kanpoan uzten dituzte maiz, eta hain justu, jarduera horiek bereziki onuragarriak dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Hala dio... [+]


2025-04-01 | dantzan.eus
Zuberoa dantzan batuko da berriz ‘Aitzina Biga’ ikusgarrian

Aitzindariak elkartea Aitzina Biga ikuskizuna prestatzen ari da. Ehun parte-hartzailetik gora izango dira dantzan, musikan, antzerkian, kantuan eta bertsotan apirilaren 19an Maulen aurkeztuko den ikuskizunean. Uztaila bitarte, beste lau emanaldi izango dira: Miarritze, Arrasate,... [+]


Eguneraketa berriak daude