Net Hurbil: Munduko Gizarte Foroa Nairobin:


2021eko uztailaren 19an
OpenDemocracy Interneten plazaratzen den komunikabide prestigiozkoa da, munduko ezkerraren, aurrerazale-jendearen eta altermundialisten artean paper bat jokatzen duena. Anthony Barnett erredakzio-burua bidali du Nairobin burutu berria den Munduko Gizarte Foroaren (MGF) zazpigarren ediziora, eta hark eskaini duen balantzean berak ikusitakoez gain beste zenbait komunikatzaile eta gune erreferentzialek idatzi dutena ere hartu du aintzat.

Militante altermundialistek sarri esan dute Foro honek helburu hirukoitza lortu nahi duela: protesta, harremanak eta proposamenak egitea. Barnettek oroitarazi du Foro hau beste foro baten kontrako protesta gisa hasi zela. Urtero Suitzako Davos herri turistikoan munduko agintedunek ospatzen dute World Economic Forum (WEF); hau bihurtu zen kapitalismo neoliberalaren ikurra, munduan agintzen dutenak gobernuak ez baina merkatuko enpresa nagusiak direla harrokeriaz adierazten duen sinboloa. Bide batez, munduan gero eta handiagoa den txiroen eta aberatsen arteko leizearena ere bai.

Davosko WEFari kontrajarri zitzaion World Social Forum (WSF ingelesezko sigletan eta MGF euskarazkoetan) 1999an AEBetako Seattle hirian Merkataritzaren Munduko Erakundeak zeukan bilkura nagusia nahastea erdietsi zuten erakunde berriak bildutako militante eta manifestariek. Seattleko argazkiek islatzen dute munduan ezarri den gobernu ekonomiko berriari herrien izenean egiten zaien ukoa.

2001etik aurten arte MGF hazi egin da eta munduaren gobernu ekonomikoa erabakitzen duten agintariek indar sozial berri horren eragina sentitu dute beren agendak osatzerakoan. 2004an Mumbain egin zen eta bertan Indiako gizarte mugimenduek mobilizazio ahalmen handia erakutsi zuten. 2005ean Porto Alegrera itzuli zen Foroa, eta 2006an era «polizentrikoan» antolatu zen, Venezuela, Pakistan eta Malin. OpenDemocracyko idazle honen aburuz, hori hala izan zen aurten Kenyan antolatu behar zutenei denbora gehiago emateko, begibistakoa baita Afrikako edozein herrialdek horrelako ebento bat prantatzeko daukan zailtasun pila.

Kenya aukeratzeak sinbolikotik ere bazuen zerbait: bertako Rift Valley eskualdean datzate gaur «gizakia» deitzen dugunaren lehen arrastoak. Gainera, eta Afrikan izanik, protesta tonu positiboan egin nahi zen, pobreziarekin borrokan ari diren pertsona eta erakunde ezagunei omenaldi egin nahi zitzaien, eta ahotsik gabeei ahotsa emateko aukera baliatu nahi zen.

«Baina asmo horiek tamalez bete gabe geratu dira Karasani estadioan», idatzi du mikaztasunez Barnettek. Hutsegiteen zerrendari ekin dio: sistemaren kontrako mobilizazio izan behar zuena «public-relations» mailako hondamendi gertatu da; Kiberako txabolategietako herritarren protesta saminduak ikusi dira, estadioko ateak joka, sarrerak garestiegiak zirelako. Beste komunikabide batean, New Internationalist-en, idatzi dutena bereganatuz, «bazirudien kutsu enpresarial eta komertzial batek herdoiltzen zituela helburuak».



«Ez dauzkagu 7 dolar sarreratarako»

Altermundialisten artean asko aipatu da Nairobiko estadioaren sarrerako liskarra. Auzo txiro eta txabolategietatik 200 pertsona hurbildu ziren eta protestaka hasi, sarrera kostatzen zen 450 txelinak (7 dolar) karioegi zirelako. Istiluak ere izan ziren, eta azkenean antolatzaileek negoziatu zuten herritar horiei sarrera debalde uztea eta kalean edariak saldu nahi zituzten saltzaile txikiei ere baimena ematea.

Istiluak berak baino mingarriago, hala ere, txabolategietako jendeki txiroen buru egiten zuen neska gazte batek, Wangui Mbatia-k, esan ziena izan zen: «Bi egunez egon gara bilduta eta itxaroten kale bazterrean, antolatzaileei esplikatzen ez genituela sarrerak ordaindu. Ikusi da indarra erabiltzen badugu sekula ez dugula parte hartuko foroan. Haiek etorri ziren Kibelako txabolategietara eta ikusi dute gure txirotasunaren parterik txarrena. Orain guk hona Forora etorri eta ikusi nahi dugu geure parterik onena». Inork espero ez zuen talentua duen liderra zeukaten.

Anthony Barnettek OpenDemocracyko testuan aipatu dituen blogetan zerrendatu dituzte batzuek eta besteek Nairobiko antolakizunaren kontraesanak, direla ekitaldien esponsorrak, ostatu ematen zuten hotelen jabe boteretsu eta susmagarriak, joera monopolistak eta beste. Baina, horiek ahaztu gabe -kronika honen Interneteko bertsiotik loturak badira eztabaidagune guzti horiekin- interes handiagoa du aurtengo Foroaren balantze orokorrak.

Aho-zapore txarrena utzi duena Nairobin bildutako jende kopurua izan da: aurrez espero ziren 150.000, gero irekieran aipatu ziren 50.000 eta kazetariak uste du 20.000 baino gehiago ez zirela izango. «Eta hala ere -dio Barnettek- 20.000 lagun ekartzea Afrika ekuatorialera, sekulako garaipena da». Horiek mamitu dute foroaren bigarren helburua, harremanak egitea, saregintza edo «networking» delakoa.

Horrelakoetan beti suertatzen denez, informazio trukaketa eta eztabaida mamitsuak gertatu ziren, horretarako antolatutako biltzarretan. «Plataforma publikoen erradarrek ikusi dezaketenaren azpitik, hasi Habitat International Coalition eta ur iturrien sareraino, paseaz emakumeen eskubideen eta giza eskubideen taldeetatik, harreman berriak egin ziren eta ikusi zen belaunaldi berri bat ari dela nazioarteko eszenatokian bere burua erakusten». Ordainetan, Kenyako partaidetza oso urria deitoratu du Barnettek. «Afrikako ahotsak aktibatzeko aukera historikoa galdu da, nahiz eta harremanak antolatu diren aurretik antolatuta zeuden sareetan».

Beren buruak gehien erakutsi dituztenak Gobernuz Kanpoko Erakunde handiak izan dira batetik, eta elizak bestetik. Caritasen indarra asko nabarmendu omen da Nairobin. Elizen presentziarekin piztu dira sexuari eta erreprodukzioari buruzko eztabaida sutsuak.

Baina estrategia da altermundialista asko, Barnett tartean, gehien kezkatzen dituen helburua. Thomas Ponniah idazlearen hitzotan bezala: «Zazpi urteotan mundu mailako kontzientzia eraiki dugu. Galdera da: zer egin behar dugu orain?». Eta erantzunik ez omen dago. Gizarte erakundeen kanpainek gobernuen jokabidea aldarazi dezaketela, parte hartzea, pentsamendu kritikoa eta arazoei ikuspegi holistiko batetik aurre egitea, eta abar, horretaz asko hitz egin zela baina... «ororen buru, mugimendu mailan, pentsamendu estrategikoa oso ahul geratu da».

Hurrengo Mundu Foroa leku bakoitzean burutuko omen da. Gaion inguruan ondoko hilabeteotan eztabaidarik ez da faltako. Besteren artean, altermundialista batzuk beldur direlako MGFa esloganetan ez ote den geratuko, eta bitartean Gobernuz Kanpoko Erakundeek beste antolakizunen bat burutuko ote duten, hain garrantzizkoa de harreman sarea lantzen segitzeko.

-------------------------------------------------------------------------------
http://www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude