Liburutegia


2021eko uztailaren 16an
Jotakie. Urolan pop
Xabi Borda
Haria
154 orrialde
12 euro

Jotakie taldearen pop-rock estiloaz

Azkoitiko eta Azpeitiko rockaren jatorria bilatzen hasteko asmoari jarraituz osatu du Xabi Bordak Jotakie. Urolan pop izenburuko liburua. 1981eko ekainaren amaieran Makokik, Lukak, Pellok, Pattakiek eta Elortxak Jotakie izenarekin jendaurrean beren aurreneko kontzertua eman zutenetik, 1990eko irailaren 14an, Bergaran, eskainitako azkeneko emanaldian musika munduari agur esan zioten arte doa kontakizuna. Denbora horretan, Fran Iturbe gitarristaren laguntza ere izan zuten. Estiloari dagokionean, Euskal Herriko beste talde garaikideetatik bereiztu eta pop-rock musika lantzeari heldu zion Jotakiek. Emaitza, han-hemen eskainitako emanaldi mordoa eta entzuleek hainbeste eskertu zituzten lauzpabost diskoak.

Iruñeko Udalaren literatur lehiaketak. Saritutako lanak
Batzuen artean
Iruñeko Udala
174 orrialde


Gazteen narrazio labur, olerki, bertso-paper eta antzerki lanak

Duela gutxi kaleratu da Iruñeko Udalak 2005. urtean antolatutako Artista Gazteak lehiaketako sari guztien bilduma. Lehiaketa horrek hainbat atal ditu. Batetik, egile berriei zuzendutakoa dago, eta hor Igor Arroyo Leatxeren Gauguinek ero zegoela amestu zuen eguna narrazioak, Alazne Juaniz Ezpeletaren Graffittien berba olerkiak eta Jon Berberenaren Europa aldetik dator Thaimiren gutuna bertso-paperak jaso zuten lehen saria. Bestetik, haurrentzako antzerki testuen lehiaketa dago, zeinean Juantzo Urdirotzen Bakeroak nekez erortzen dira muturrez aurrera lanak irabazi zuen. Eta Iruñeko gazteentzako lehiaketa ere bada, Ander Perezen Iraultza kea narrazioak eta Lander Majueloren Goizaldean olerkiak irabazi zutena.

Judy Moody. Lurraren salbatzailea
Megan MacDonald, Peter H. Reynolds
Gero
174 orrialde
6 euro


Neska aparta baten abenturak

Lurdes Auzmendik eta Koldo Bigurik euskaratu dituzte Gero argitaletxeak plazaratu dituen Judy Moody neskatoaren gorabeherekin osatutako bildumako ale guztiak. Megan McDonald idazle estatubatuarrak sortutako pertsonaia da Judy Moody, eta harekin batera liburuz liburu Peter H. Reynoldsen marrazkietan agertzen diren beste pertsonaia guztiak. Nor izateko asmo sendoa du neskatilak, eta gauzak berak nahi bezala ateratzen ez zaizkionean oso umore txarrean jartzen da. Baina laster alboratu behar izaten du jarrera hori, inguruko guztiek ondotxo ezagutzen dutelako, eta agertzen duen kopeta beltzari kasu eskasa egiten diotelako. Lurraren salbatzailea atalean, mundua denontzako leku garbiagoa izan dadin ahaleginduko da gure neskatoa.

Egan
Batzuen artean
Euskalerriaren Adiskideen Elkartea
230 orrialde
18 euro


Zubimendi, Jose Artetxeri buruz

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko buletinaren Egan euskarazko gehigarriaren azkeneko alean Artetxe, begiramenez lana kaleratu du Jose Ramon Zubimendik, azpeitiarrak euskalgintzan egindako lanari darion argi iraunkorra azpimarratuz. Bestalde, Patxi Ezkiagak Don Kijote Mantxako eta pedagogia eskaini du; Xabier Etxaniz Erlek Bernardo Atxagaren Soinujolearen semearen inguruan idatzi du; Asier Barandiaranek Ameriketako Estatu Batuetako lau bertsolarien bertsogintza aztertu du oraingoan, eta Felix Gerenabarrena Artamendik Mitoa, literatura eta semiosferak ditu hizpide. Gainera, sorkuntzari ere egin diote tarterik alean, Gariren Luzea naiz eta Luis Mari Mujikaren Bariazio berriak poemak argitaratuz. Azkenik Iñaki Zubeldiak haur-liburutegiek daukaten garrantzia nabarmendu du bere idazlanean.

El actor creativo. La actriz creativa...
Jesus Jara, Alfredo Mantoani
Artezblai
286 orrialde
14 euro


Antzezleak bere sormena lantzeko eskuliburua

Antzerkiaren munduan eskarmentu handiko pertsonak dira Jesus Jara eta Alfredo Mantovani. Mundu horretan antzezle eta pedagogo gisa ikasi dutena beraiek bezalako antzerki zaletasuna duen orori eskaini nahi izan diote elkarren artean osatutako El actor creativo. La actriz creativa. Manual para conseguirlo lanean. Antzezle sortzailea izateko asmo sendoa duen guztiari zuzendutako lana da. Bai oraindik taula gainean jartzeko aukera izan ez duenari, baita urteak horretan eman izanagatik beti ikasteko zer edo zer dagoela pentsatzen duenari. Antzezlanen bat zuzentzeko asmotan dabilenarentzako ere baliagarria da argitaratu berri den liburu hau.

Nire herriak...
Ana Urkiza
Elkar
48 orrialde
7,25 euro


Ostadarraren koloreak dituen herriko neska-mutikoen bihotza

Hauxe da Ana Urkizak sortu eta Jokin Mitxelenak marraztutako kontakizunaren izenburua: Nire herriak ostadarraren koloreak ditu. Leku batean jaio baina beste batean bizi den pertsonari inoiz, edo behin baino gehiagotan gertatzen zaion arazoaz mintzo da: bere bihotzak nongoa dela sentitzen du bene-benetan? Badira munduan leku bakar bat baino maite ez dutenak. Badira alditan hemengoak eta bestetan hangoak sentitzen direnak. Eta are, munduko edozein bazterretan bertako direla uste dutenak ere.


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude