Hazkunde ekonomikoaren onuradunak


2021eko uztailaren 20an
Estatuko enpresek eta enpresa euskaldunek iragan ekitaldiko etekinak eta dibidenduak plazaratu dituzte. 2006. urtean ere aurreko urteko errekorrak hautsi dituzte. Horren seinale, Estatu espainiarreko 35 enpresa garrantzitsuenetarikoek -tartean zenbait euskaldun- osatzen duten Burtsak negozioen marka hautsi du. 2000tik 2006ra bitartean akziodunei ordaindutako dibidenduak hirukoiztu egin ditu. 2000n 7.386,36 milioi euro zirenak 22.868,97 milioi euro dira 2006an. Zerbitzuak 26,06, telekomunikazioak %23,57 eta Gas eta Elektrizitate enpresak %19,10.

Gorakadaren eragilea hazkunde ekonomikoa izan da, izan ere, hasierako aurreikuspen ofizialak ere gainditu baititu. Horietako bi oso sektore errentagarriak izanagatik, elektrizitatearen eta banketxeen arloetako bilakaera gorakadaren adierazle nabarmena da. 2005eko etekinekin alderatuz gero, aurtengoek %20 gehiago jaso dute batez beste. Gauzak horrela, Endesak, Iberdrolak, Unión FENOSAk eta Red Eléctrica enpresa espainiarrek 1.100 milioi euro baino gehiago banatu dituzte euren akziodunen artean, 2006ko etekinen ordain gisa. Egoitza nagusia Bilbon daukan Iberdrolak 405,6 milioi euro banatu ditu. Bilbon kokatuta dagoen BBVAk ere 469 milioi euro banatu ditu.

Nork ateratzen dio etekina hain dibidendu onak sortzen dituen hazkunde ekonomiko horri? Langileriak eta herritar xumeek ez behintzat. Ezta aurreztaile txikiek ere. Betikoek, nork bestela? Enpresa handietako exekutiboek, Burtsan unerik egokienean egiten dituzten sartu-irtenei esker negozio borobila egiten dutenek. Izan ere, Burtsan, IBEX 35aren barruan dauden enpresetako buruek 2.585 milioi euro gastatu zituzten euren enpresetako tituluetan 2006an. Era berean, eraikuntzako enpresetako akziodun boteretsuek sekulako dirutzak irabazi dituzte Burtsan, 2006an eskuratutako akzio-multzo handiei esker. Besteak beste, Accionak 106 milioi euro jaso zituen dibidendutan Endesan daukan %20gatik; ACS taldeak 49 milioi euro FENOSAko %40,5agatik eta 40,5 milioi euro Iberdrolako %10gatik. Bestalde, SACYR Vallehermosok 88 milioi euro kobratu zituen Repsol YPF enpresan daukan %20gatik.

Hala ere -nahiz eta Estatuak 800 euroko hobaria finko bihurtzen den aldi baterako kontratu bakoitzeko- hazkunde ekonomiko hori ez da enpleguaren kalitatean islatzen, lan-baldintzek hobera egin eta errekorrak hautsi diren arren, lan-baldintzak oso prekarioak dira oraindik. Hego Euskal Herriko lan-kontratazioen kopuruak markak hautsi zituen 2006an: 1.094.469 kontratu sinatu ziren. Horien %90,21, hots, 987.330, prekarioak izan ziren, eta gainerakoak, 107.139, mugagabeak izan dira eta finko bihurtu dira urtea amaitu aurretik. Bestela esanda, 2006an sinatutako kontratu finko bakoitzeko 10 prekario sinatu ziren. 25 urtetik beherako pertsonak dira kontratu finko gutxien lortzen dituztenak.

Gauzak horrela, zer-nolako hazkunde ekonomikoa da gaur egungoa? Izaera neoliberaleko, hots, kapitalistako hazkundea. Gero eta basatiagoa. Gutxi batzuk aberasten diren bitartean, milaka familiek lan-prekarietatea pairatzen dute eta hipotekatuta iristen dira hil bukaerara.


Azkenak
2024-12-11 | Julene Flamarique
Lezoko eraso matxista salatu eta ekintza zuzena aldarrikatu du mugimendu feministak

Erasoen aurrean “kikilduko ez direla” eta "nazkaturik" daudela adierazi dute Lezo eta Errenteriako feministek eta autodefentsa feminista eta ekintza zuzena aldarrikatu dituzte.


Ardi moztaileak

Uharteko artzain egunean azaldu zuten Euskal Herriak nazioarteko ardi mozketa txapelketatan aritzeko onarpena lortu duela. Ofizialtasuna Eskoziako 2023ko munduko txapelketan etorri zen, euskal moztaileek aurkeztutako dosierra eta bertan egindako defentsa bikainaren ondorioz... [+]


2024-12-11 | Itxaro Borda
Opari

Segur aski, gutariko gehienek jada erosiak dituzte, han eta hemen, Eguberrikari banatzeko opariak. Olentzeroren bisita gautar hori hitzordu handia baita, bereziki haurrentzat. Denak prestatzen dira urteko garai emankor horretarako: Bilbo sutan agertzen da, Gasteiz, Iruña... [+]


Ateratzeak, elkartasunaren zirkua eta alzheimer politikoa

Zerk harritu zintuen gehien kartzelatik atera zinenean? Galdetu didate maiz azken urte eta erdian.

Bilboko kaleak turista eta bi hankadun txakurrez lepo daudela ikusteak, adibidez? Edo egoera politikoaren aldaketak? Lehenengoak akitu eta amorratu nau, badago zer borrokatzen... [+]


Behar direlako tituluak

Benetan nahasia da euskara ikasteko dirulaguntzen kontu hori. Euskara ikasi nahi duen herritarrak leihatila bat baino gehiagotara jo beharko du egin nahi duen ikastaroa zenbat kostatuko zaion eta dirulaguntzak nondik, nola eta noiz lortuko dituen jakiteko. Oraindik ere dirua... [+]


Ez kontzeptuak

Hizkuntza matematikoa ondo ulertu eta interpretatzeak badu garrantzia ikasketa prozesuan; horixe esan ohi diegu guk geure ikasleei, bederen. Matematiken lengoaia unibertsala da, eta oro har, interpretaziorako errore marjina txikia izan ohi da. Nekez marraztuko genuke hiruki bat... [+]


Milvian Aspuac. Bizitzaren sarean
“Maia herrian jakinduria handia dago, ezinbestekoa dugu hori berreskuratzea eta mamitzea”

Maia herriarentzat kontzeptu garrantzitsua da Utz K’aslemal delakoa: “osotasunean bizitzea” izan liteke horren itzulpen bat. Kosmobisio horretatik mintzo da Milvian Aspuac ehule eta buruzagia. Urrian Euskal Herrian izan zen, eta bere komunitateko emakumeek egin... [+]


2024-12-11
Guhaur

Frantziako eta Espainiako konstituzioek eta legediak euskaldunon eskubideak baztertzen dituzte. Kulturak folklorizatu eta turismo eta kontsumorako apaingarri bilakatzen ditu neoliberalismoak. Indarrean ditugun askotariko hezkuntza sistemek ez dute ikasleak osotasunez... [+]


Teknologia
Esaten dena...

Beharbada gizakion ahultasunetariko bat gehiengoari entzuteko eta kasu egiteko dugun joera da. Ziur gure espeziearen garapenaren ezaugarri garrantzitsua izan dela, eta beharrezkoa biziraupenerako. Baina digitalizazioarekin, dugun ezaugarri horrek zaurgarriagoak bilakatu... [+]


Materialismo histerikoa
Zatitzaileak

Bileretan denetarik elkartzen gara, eta bilerek berek nolakotzen gaituzte unean, bakoitzak bere rola izaten baitu, bere boteretxoa (edo haren falta), adina, bizitzako momentua. Baina beti-beti daude isiltzen direnak. Letek kantatzen zigun handitzean ikasiko genuela isilik... [+]


Eguneraketa berriak daude