Atque ero gaude


2021eko uztailaren 19an
Nire latina, Itxaro, ez da aski, eskatzen didazunez, ezker abertzalearen predikuak ulertzeko. Sortzaileen antipodetan mintzo dira politikariak, zer esanik ez militarrak. Esaldi eginak. Malgutasun batere gabekoak. Alor, jorratzearen jorratzeaz, agorrak. Erretrorika. Eta harrizko herri honetan ohitu gara denok horrela mintzatzera, baita, gure zoritxarrerako, idazleok ere. Aztertu gabe dago euskaldunok zer maiztasunarekin erabiltzen dugun, esaterako, inposatu aditza. Dena zaigu inposatzen. Eta egia daiteke, baina ez dago beste hitzik? Hitz eskasiak analisi pobrea, fosildua, marrazki bizidunetakoa ekartzen du. Audenek esana da poetak hizkuntza garbitu behar duela, eguneroko jardunak inposaturiko herdoilaz askatu, burujabetu. Idazle handiek behar dute egin. Eta ez nire euskara, ez nire latina ere, esan dudanez, ez dira deus argitzera iristen, baina, agian, hain eskergarria izan ohi den distantziari esker, xede honetan laguntzen ahal liguke Katuloren euskarak.

Orain urtebete, Katulo itzultzeko temak hartua nengoelarik, poeta latindarrak berak euskaraz idatzitako perpaus bat aurkitu nuen. Aurkikuntza ez nuen haizatu, hain gaude akiturik euskararen historia goiti-beheiti iraul dezaketen aurkikuntza filologiko ikusgarriez. Gainera, hor, liburuetan, egon da mendeetan haren poesiara hurbildu nahi izan duenari abegikor.

Atque ero gaude (Katulo, XXXI, 12).

Latinez beste zerbait esan nahi badu, hori ez zaigu orain axola gure egoera ditxosozkoa hobekien islatzen duen esaldia izan bailiteke. Galia zisalpinoan sorturiko erromatar batek, Kaio Valerio Katulok, azkenean aitortuko luke erromatar izan nahi ez zuten galiarrek hainbestetan aurpegiratutakoa: ils sont fous, ces romains! Zuk, Itxaro, giltza eman didazu honen guztiaren arazoa linguistikoa dela aipatutakoan eta nire ustezko latin menperatzeak -edo, rectius, nire ustezko latin inposaketak, bidenabar esateko, nahikoa baduena inposturatik- zerbaiten argigarri gerta zitekeela esandakoan.

Ez litzaiguke gaizki helduko lelo hau geure buruari maizago aitortuko bagenio eta gure gaixotasun honetaz gehiago hitz egiteko prest bageunde, sendatzearen lehen urratsa baita, errua hurkoaren gainean jaurti gabe. Gurean, Itxaro Bordak dioen legez, errua etsaiak baitu beti. Erromatarrak burutik daude, esaten dute gure Asterixek. «Erakunde baten indarra neurtzeko aski dugu zenbat hobentasun sortzeko gauza den jakitea», irakurri genion Atea bere erroetan bezalan Eduardo Gil Berari.

Eta gu gara ero gaudenak, edo eri, euskara zaharrean akaso ber gauza esan nahi baitzuten eri-k eta ero-k, latinezko insanusek bezala. Gure insanitas aitortu nahi gabeko honetaz irakurri dudan analisi zentzudunena Jokin Muñozek idatzi du. Google-en bilatzeko aholkatzen dizuet. Ohe azpia du izenburutzat. Euskal arazoa, dio, hain da amorfoa, hain da omnipresentea, eta ez bakarrik han barna tiroka dabiltzan burugabe batzuen kontua, ezen gizarte osoa hartzen baitu goitik behera. Gizarte hau, eta euskararen mundua bereziki, gaixo dago, biolentziarena gure kode existentzial bihurtzeraino, gure jarreretan orotan txertatua, iritzi guztiak baldintzatzen duena, narkotizatzen gaituena.

Ulertzekoa da Aingeru Epaltzak Nafarroako Diario de Noticiasen esana, hau ez dela gure auzia, lau eroren eta estatuaren arteko fardela dela. Nik askotan berdin pentsatu dut nire periferia erosotik, baina nire izenean egiten dutenez eta nire hizkuntzan, ni ere sartu naute beraien eskizofrenian, kutsatu naute, eta ezin naiz Antipodetara joan. Koarentenagatik. Nahi bai.


Azkenak
Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


2025-04-15 | Irutxuloko Hitza
Urrian zabalduko dute Basque Culinary Centerren Donostiako GOe egoitza berria

Gastronomy Open Ecosystem (GOe) eraikinaren lanak azken etapan sartu dira dagoeneko, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko (BCC) zuzendariak azaldu duenez, astelehenean Donostian egin duten bisita instituzionalean.


2025-04-15 | Bertsozale.eus
Kattin Madariaga Apaolazak irabazi du 2025eko Nafarroako Eskolarteko Txapelketa

Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]


Gerra piztu zenetik bi urte
Sudanen paramilitarrek 350 pertsona hil dituzte asteburuan errefuxiatuen kanpalekuetan

NBEren esanetan, gatazka hasi zenetik gutxienez 13 milioi sudandarrek euren bizilekuetatik alde egin behar izan dute, eta biztanleriaren erdiak elikagai eskasia du. RSF Laguntza Azkarrerako Indarrak talde paramilitarrak asteburuan egin dio eraso Darfur eskualdeari, eta... [+]


Zentsura mozioa onartuta, UPNk Noain-Elortzibarreko alkatetza galdu du

AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]


2025-04-15 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Milioika abokaturekin edo igerilarirekin, AEBak berrindustrializatu?

Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.


Baionako Xingar Ferian salatutako bortxaketa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.


Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


Hilberria
Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Mario Vargas Llosa idazlea eta Literaturaren Nobel sariduna zendu da

89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]


2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren “izaera komunista” azpimarratu dute, bere heriotzaren 50. urteurrena kari

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.


Eguneraketa berriak daude