Onddoen bidea

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Malerreka eskualdean, Mendaur mendiaren magalean, Elgorriaga dago. Antzina uste zuten herriko lurrak sendagarriak zirela. Gaixotutako ganadua egun gutxitan sendatzen omen zen bertako belarretan bazkatu eta harriak miazkatzean. Horregatik pentsatzen da elgorriz kutsatutako jendea muino batean kokatuta sortu zela herria.

Herritarrak nekazariak eta abeltzainak izan dira betidanik, baina gaur egun familia gutxi batzuen jarduera osagarria baino ez da ganadua eta laborantzarekin lotutakoa. Berrehun biztanle inguru ditu herriak eta egun zerrategi-zurgindegiak, artisautzako forja lantegia, landetxeak eta jatetxeak dira ekonomiaren motorea.

Klima atlantiarra du, negu heze eta epelak eta uda leun eta atseginak. Mendi eta zokoguneak, erreka anitzen sorleku dira. Herriko basoetan haritza eta pagoa dira nagusi baina gaztainondoa, lizarra, akazia eta pinu landatua ere aurkituko ditugu, zelai eta iratzadiekin batera. Leku paregabea onddoentzat. Izan ere, Elgorriagak badu onddoari eskainitako ibilbide bat, garai batean mando-bidea izandakoa.

Txangoaren ibilbidea Onddo eta Zizaren Kofradiak moldatu zuen orain hamar urte inguru Elgorriagako Udalaren laguntzaz. Toki ezin hobea naturaz gozatzeko, arnasa hartu eta euskal kultura eta usadioak ezagutzeko.

Gaurko proposamena beraz, Onddoen Bidea egitea da. Doneztebetik kilometro eta erdira dago Elgorriaga. Doneztebe eta Leitza lotzen dituen NA-170 errepidetik iristen da bertara. Herriaren bukaeran, eskuinetara, hormigoizko pista batean barrena sartuko gara. Berehala ikusiko dugu onddoari eskainitako monolitoa. Hor hasten da ibilbidea, eta hor ikusiko dugu bide bazterran burdinezko hizkiez osatutako seinalea "Onddoen Bidea". Ez dago galbiderik. Seinale txuri-berdeak jarraitzea beste lanik ez dugu. gainera onddo itxurako irudiak topatuko ditugu sarri-sarri.


Ibilbide laburra

Ibilbidea laburra da, baina hasiera latza du. Axkin mendiaren magalera igo behar dugu. Halere, geldialdi asko egiteko aukera izango dugu nahi izanez gero. Ibilbide guztia panel informatiboz josita dago. Lehen metroak egin eta segituan harrizko gurutze bat topatuko dugu. Onddo bide guztian barna topatuko ditugu horrelako gurutzeak, gure arbasoek eskuz landutakoak. Aste santuan, kristoren nekaldia gogoraziz, herritarrek via crucis-a egiten dute hemendik.

Harizti batean gaudela ohartarazten digun karteltxoa ikusiko dugu. Lurra, haritz hostoez estalita dago.

Ezkerretara berriz, ardi borda. Ez da txangoan topatuko dugun borda bakarra. Anitz daude, bazterrotan artzaintzak izandako berebiziko garrantziaren lekuko. Gaur egunean ere, behi, ardi eta zaldiak urteko zenbait hilabetetan Elgorriaga inguruko mendietan dauden herri-lurretan egoten dira. Belarrak eta larreak aprobetxatzen dituzte eta bordetan igarotzen dute gaua.

Hurrengo argibidea onddo mota batena da. Izen zientifikoa, gaztelerako izena eta euskarazkoa agertzen dira. Jangarria den edo ez ere zehazten da. Eta sardeska kopuruak onddo horrek sukaldaritzan duen estimazioa adierazten digu. Nafarroa, onddo barietatean aberatsa da. Hirurehun bat dira jangarriak, baina kontsumorako askoz gutxiago jasotzen dira, apenas ehun mota.


Onddo eta zizen kofradia

Nafarroako Onddo eta Ziza Kofradia 1994. urtean sortu zen ezagutza mikologikoa sustatzeko. Elgorriagan dute egoitza. Hainbat eta hainbat jarduera antolatzen dituzte urtean zehar, naturarekiko errespetua bultzatuz: argazki rallyak, onddo eta ziza lehiaketak, kaxola lehiaketak... Elgorriagan urtero antolatzen dute festa kofradiakoek. Eta egun horretan zale mordoska gerturatzen da onddoak dastatzeko aukerak erakarrita. Festa horretan kofradekide berriak izendatzen dituzte. Pertsona ezagunak izaten dira aukeratutakoak. Duela urte batzuk Anjel Alkain aktorea izendatu zuten kofradekide.

Adituak dira onddoen munduan, eta aholku garrantzitsu asko ematen dituzte; onddoak biltzerakoan bete behar diren oinarrizko arauak, nola prestatu eta kontserbatu, eta garrantzitsuena, zer ez den egin behar onddoak biltzeko garaian:

- Onddoak errotik atera.
- Pozoitsuak izan ala ez, bildu behar ez ditugun onddoak hondatu.
- Plastikozko poltsatan sartu.
- Baldintza kaskarretan bildu (idorte ondotik edo egun haizetsuak eta gero).
- Zalantza izanik, bildu.


Mallengo lepoan trikuharria

Laster batean errepide batera aterako gara, baina berehala bide zidorrari helduko diogu berriz. Pinudia da nagusi orain eta eskailera batzuetatik karobi batera iritsiko gara. Eta handik zabaldi batera. Trikuharria dago bertan, Mallengo lepoa du izena leku honek.

Bukatu ditugu dagoeneko aldapa gogorrak. Alertzez betetako basoan murgilduko gara eta ibilian-ibilian beste zabaldi batera eramango gaitu bideak. Bunogain mendiari bira ematen ari gara. Aurrez aurre Axkin mendia dugu. Seinaleei jarraituz, aurrera, iturri bat pasa eta iratzadian sartuko gara. Iratzea ganaduarentzako ohea egiteko erabiltzen dela esaten digu panelak. Behe lainoa paisaiaren parte da hemen. Era berean, kolore biziak ikusten dira basoan.

Eta dagoeneko beherantz. Berriz ere hariztian sartuko gara. Bidean egokitutako eskailerek txondor batera eramanen gaituzte. Antzinako ikaztegien eraginez eta etxeko sua egiteko egurra bildu izanagatik, harizti honetako haritz gehienak motzak dira, lepatu egin zituzten-eta urte askoan.

Azken txanpan sartu gara. Igotako guztia jaitsiko dugu ttipi-ttapa eta laster batean hormigoizko pistara aterako gara berriz ere. Sasoi honetan onddoak topatzea miraria den arren bueltaxka egiteaz inor ez da damutuko.

Aspaldiko garaietan bainu etxea izan zuten Elgorriagan eta urtebete barru berriz irekiko dute. Jose Migel Galarregi alkateak esan digunez hamasei millioi euroko aurrekontua du egitasmoak; hotelak 100 gela izango omen ditu eta 50en bat lanpostu sortu nahi dituzte.

Bestalde, Mikologiaren Museoa zabaltzeko ere lanean ari dira. Ondddoen ibilbideko panelak, eta Mallengo lepoan dagoen orientazio mahaia, berritu eta konpontzeko asmoa ere badute.

Onddo gaiztoen arriskua
Argi dago ezin dugula edozein onddo hartu. Izan ere onddo mota pozoitsuak badira eta horietako batzuk hilgarriak ere izan daitezke. Euskal Herrian mikologiari buruzko ezagutza handi samarra delako-edo ez da jende asko pozoitzen behar ez diren onddoak janda. Hori ez da ordea beti horrela izan. Gerra ondorengo urteetan, goseteetan, jende asko hil zen pozoituta Euskal Herrian.

Gaur egun, zorionez, garai haietako premiarik ez dagoenez, jendeak zalantzazkoa izan daitekeen onddorik ez du jaten. Pozoitu gutxi izaten da, eta izaten diren kasuek ez dute sasoi batean bezainbesteko larritasunik. Adituek diotenez duela urte batzuk onddo hilgarriak jaten zituzten hamar pertsonatik zortzi hil egiten ziren; gaur egun, aldiz, zientziaren aurrerapenari esker, pozoitutakoak garaiz hartuz gero, hiltzeko arriskua % 5 - % 10ekoa besterik ez da.

Fungi erreinua
Hasiera batean landareen erreinuan sartu genituen. Baina animaliengandik gertuago daude, ez baitute fotosintesia egiteko gaitasunik; ez dira gai beren kabuz materia organikoa sortzeko, landareak bezala. Animaliak ere ez dira, animaliok elikagaiak ahoratu egiten ditugu. Onddoek elikagaiak xurgatu egiten dituzte. Arrazoi horiek denak kontuan izanda, erreinu bat eman zitzaien: Fungi erreinua.

Ascomicota taldekoak dira gehienak, 32.000 espezie orotara. Baina Euskal herrian hain ezagunak diren perretxiko jangarriak bigarren talde handi batekoak dira: basidiomikotak. Esan beharra dugu, perretxikoak, goi-mailako zenbait onddoren fruitu-gorputzak direla. Onddoaren gorputza harizpiz osatutako sarea da eta ugal garaian ugal egiturak daramatzan fruitu gorputzak eratzen ditu. Onddoa lur azpian dago eta kanpora ateratzen dena, perretxikoa da.

Perretxikoak oina eta txapela ditu. Txapelaren azpian esporak deritzen ugal egiturak dituzte. Esporak askatzean onddo ale berriak sortuko dira. Esporak ernetzeko hezetasun handi samarra behar da. Horregatik onddoak leku heze eta laiotzetan hazten dira. Elgorriagako inguruetan baldintza aproposak daude izaki hauentzat. Hori dela eta Onddoen Bidea aparteko ibilbidea da bertako onddo barietate izugarriaz gozatzeko.


Azkenak
2024-07-09 | Gedar
Uztailaren 20an mobilizatzera deitu dute Iturmendin, sare sozialetako mezuengatik auzipetutako bizilagunarekin elkartasunez

Otsailean atxilotu zuten Iturmendiko pertsona bat, eta bi urte eta erdiko espetxe-zigorra eskatzen dute bere kontra, sare sozialetako zenbait mezu direla-eta. Uztailaren 16an epaituko du Espainiako Auzitegi Nazionalak.


2024-07-09 | Euskal Irratiak
Peio Dufau, Fronte Herritar Berria
“Orain badakigu gutaz anitz espero dela, badugu lan anitz egiteko”

Frente Herritarrak irabazi ditu hauteskunde legegileak Pirinio Atlantikoetako seigarren hautesbarrutian, Peio Dufau izanen delarik diputatu heldu diren urteetan. Bozen %36,28 bildurik, 27 117 bozekin, historiako lehen diputatu ezkertiar abertzalea izanen da. Haren gibeletik,... [+]


2024-07-09 | UEU
Katixa Dolhare Zaldunbide
“Literatura hezkuntzaren zimendua da”

Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara jardunaldia antolatu dute elkarlanean Seaskak eta UEUk Baionan, Udako Ikastaroen barruan, eta bertan parte hartuko du Katixa Dolhare Zaldunbidek. Ezpeletan sortu zen 1982an, Lapurdin, eta familiarekin Nafarroa Beherean... [+]


2024-07-09 | Sustatu
PDF eta ePubak euskaraz entzun mugikorrean audioliburuen gisa

Alex Gabilondo software librearen zaletuaren gida batetik probatu dugu, eta ibili dabil: PDF eta ePubak euskaraz entzun mugikorrean (edo Android gailuetan zehatzago) audioliburuen gisa. Software libreko doako tresnekin, gainera.


Tsunami auzia artxibatu du García-Castellón epaileak, desobedientzia zibila terrorismo bilakatzen saiatu ondoren

Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Puigdemont eta Rovira kasutik aterako... [+]


Krabelin gorriz jantzi dute German Rodriguezen hilarria

German Rodriguez eta Joseba Barandiaran omendu, eta langile mugimenduaren alde egindako lana txalotu dute Iruñean. Palestinari ere elkartasuna adierazi diote, sanferminetan urteroko zitan Iruñean.


2024-07-08 | Pauline Guelle
Analisia
Hesi istorio

Nork aurreikusten ahal zuen 2024an Peio Dufau –Marie Heguy-Urain duelarik ordezko–  EH Baiko hautagaia, diputatu izanen zela? Eskuin muturraren kontrako kanpainak eta estrategiak funtzionatu du. Ipar Euskal Herriak ez du faxistarik bidaliko Frantziako Asanblea... [+]


Gorbeialdeko makroproiektu energetikoen aurkako milaka helegite aurkeztu dituzte Jaurlaritzan

Zigoitian 100 hektareako parke fotovoltaikoa eraiki nahi du Solariak, eta eskualdea gurutzatuko luke oso goi tentsioko linea batek ere. Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuiako bizilagunek herritarren 5.540 helegite aurkeztu dituzte ingurua “mehatxatzen duten proiektuak gelditzeko... [+]


Emakume bati sexu erasoa egiteagatik, gizon bat atxilotu dute larunbatean Tuteran

Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du larunbat honetan Tuteran, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita. Emakumeak Poliziari deitu zion laguntza eske gizona jarraika zuelako.


Hamalau egun atxikita egon den saharar ekintzaile politikoa libre utzi dute

Ostiral arratsaldean deportatu behar zuten, baina hegaldiaren komandanteak ez zuen sahararraren bidaia ahalbidetu, hegaldia segurua ez zela izango argudiatu zuelako, EFEk jaso duenez. Bilboko Guardia Epaitegiak larunbat goizaldean gaztearen “askatasun-gabezia... [+]


Donibane Lohizuneko arrantzale bat hil da Espainian, Kantabrian

Itsasoan gertatutako istripu baten ondorioz hil da arrantzalea. Hunekin Aski itsasontzian lanean ari zelarik erreskatatu zuten gizona, larunbat arratsaldean. Erietxean hil zen.


Iñaki Echaniz, laugarren barrutiko irabazlea
“Itxaropen haizea dakar Fronte Herritar Berriaren dinamikak”

Iñaki Echanizek irabazi du Zuberoa, Nafarroa Beherea, Hazparne eta Biarnoko zati bat barnebiltzen dituen laugarren hautesbarrutian. 2022an bezala, garaile atera da, ezkerreko Fronte Herritar Berriaren izenean.


Eguneraketa berriak daude