Kantutik auhen


2021eko uztailaren 16an

Ezer baino lehen, hala ere urte berri ona desiratzen diet ttakun-herrenka hauen irakurle guztiei: zahar eta gazte, gizon eta emazte, lodi eta mehe, baserritar eta hiritar, pobre eta aberats, Bilboko eta Iruñeko adiskideei, Gin-ez hordi eta gurbil dabiltzanei. Hara, agiantzak maskaradako agur oparoaren moldean eskaintzen ditudala, nehor ez dudala ahanzten esperatuz.

Kantutik auhenerako bidean gabiltza berriz.

Euskal Herrian ardura horrela da. Madrilgo bonba itsuak erraiak inarrosten dizkigu eta noizbehinka iruditzen zaigu ez diogula, edo ETAkoek ez diotela, denborari denborarik uzten garatzeko eta bake-une bilakatzeko. Erakunde armatuaren azken agiria patetikoa da. Haserrea eta trufa eragiten ditu gugan: zapaltzen gaituzten gobernuez gain, beraien ekintzen biktimak ere aurka dituztela sentiarazten digute. Alabaina, zer ari ziren beren kotxeetan lo, bi ekuadortar horiek, Euskal Herrian benetako bakearen alde ari omen den elkarte klandestinoko mutiko burutsu eta zintzoek berrehun kilo zartagailu Madrilgo aireportuko zutoinaren azpian kokatzen ari zirenean?

Auhenetik meniaren poesiara itzuli gogo genuke.

Baina ezin jadanik. Lanetik etxerakoan, ilunbeak Baionako karrikak setiatzen dituela Bost kantoien Plazan, presoen sostenguz juntatzen diren kideen indarren debaldea hazta dezaket, ETAren bonba bakoitzak, gaia gizarteratzeko indarrak arras husten dizkietelarik. Bitxiki aldizkari frankotan gudukari ohiek, bizitza ez dela balore absolutua azpimarratuz, banan-bana borroka armatuaren egokitasuna aldarrikatzen digute: pistolarik gabe segur aski ez zen deus lortuko gurean, baina zer da zinez lortu berrogei urteko arma tiro pun jolasaren ondorioz?

Erdietsi da funtsean Euskaldun Abertzale Suharra eredu, gainerako euskaldun eta erdaldun petzero friboloetatik bereiziz, populu baten estigmatizatzea, hizkuntzaren larru-azalean sugea eta aizkora bilduen ikurraren tatuatzea ke, odol eta garrasitan. Ezberdintasun arrotzaren zigilua darama orain Euskaldunak eta batzuetan nago ez ote zaien, Monika Wittig-en Les Tchihes et Les Tchouches ipuineko Tchiches gosetuei nola, altzairuzko goldeaz ildoturiko ezberdintasun hori aski erakundea eta bere jarraitzaileei. Ke, odol eta garrasi aroaren bukatzerik ez dute nahi, aipatzen dugun ezberdintasuna orduan arras ezabatuko bailiteke.

Poesiatik auhenera lerratzen gara berriro.

Gaurkoan iraultza-kit delakoak muntatzen dituzten saloiak higitzen dira, politika ausarki komentatzen dutenek badute non bazka eta geroa iragartzera ausartzen dira: batzuen arabera ETAk armak behin betiko utzi beharko lituzke, besteek diote berak finkatu tregoak bederen errespetatzea komeniko litzaiokeela eta azkenak pilpira daude mende ahituetako giro borrokalarietara berbiltzen delako gure herria. Errua etsaiak baitu. Eta nor nahi izan daiteke etsai, etxekideetatik haste. ETAk euskaldunak bere kateetan preso datxizka, bakarrik mundu osoaren kontra eta irabazi arte.

Sinetsi al genuen tregoaren egiazkotasunean? Uste dut zalantzati ginela, ez genuen hauspotzen, ez genuen kritikatzen, hitza suspens batean balego bezala, Damoklesen ezpata baten antzera, kasko gainetan dilindari. Ohartzen naiz, oraindik eskuratzen ditudan ezker abertzalearen fraseologia dakarten paperetako perpausak ez ditudala gehiago ulertzen. Hiztegiak baditut, gramatika liburuak, klasikoak eta modernoak baina ez dut fitsik konprenitzen alajinkoa!

Angel zuk latina baitakizu, lagundu nazazu predikuak argitzen!

Help me please help me.


Azkenak
Turistifikazioaren Aurkako Urria antolatu dute, hiri bizigarri baten alde

Turismoaren Nazioarteko Egunean, joan den ostiralean, aurkeztu zuen Bizilagunekin plataformak Turistikazioaren Aurkako Urria egitasmoa.


2024-09-30 | ARGIA
Barakaldoko tiroketaren harira zazpi pertsona atxilotu dituzte

Gizon bat hil eta beste bi pertsona zauritu dituzte igandean, Barakaldon izandako tiroketan. Ertzaintzak zazpi lagun atxilotu ditu –bost gizon eta bi emakume–, eta ikerketa zabalik da oraindik.


2024-09-30 | ARGIA
Israelek dozenaka lagun hil ditu Libanon eta Yemenen, Hezbollah eta Hamaseko buruak tartean

Israelen bonbardaketek ez dute etenik. Beirut (Libano) eta Yemengo hainbat azpiegitura izan ditu jo-puntuan azken egunotan, eta dozenaka herritar hil erasoetan. Horien artean, Hezbollah erakunde xiitako buruzagi Hassan Nasrallah eta Segurtasun Prebentiboko komandante Nabil... [+]


2024-09-30 | ARGIA
Ultraeskuinak lehen aldiz irabazi ditu hauteskundeak Austrian, baina ez du gobernua norekin osatu

Botoen %28,8 lortu ditu FPÖ alderdi ultranazionalistak, 2019an baino %13 gehiago. ÖVP Alderdi Popularrak botoen %26,3 jaso du eta hirugarren indarra izan da SPÖ alderdi sozialdemokrata, botoen %21,1ekin. Alderdi nagusiek uko egin diote ultraeskuinari gobernatzeko... [+]


Pilar Garaialde, Gogora Institututik kanpo utzi duten estatuaren biktima:
“Beti zoru etikoa ahoan, baina ez dakit hori non ote dagoen”

Iragan asteazkenean, Gogora Institutuko Zuzendaritza Kontseiluko bost kide independenteak hautatu zituzten Gasteizko Legebiltzarreko Justizia eta Giza Eskubideen Batzordean. EAJren eta PSE-EEren abstentzioek Pilar Garaialde Salsamendi zuzendaritzatik kanpo utzi zuten. Bera zen,... [+]


2024-09-30 | Bertsozale.eus
Eneritz Artetxe Eizagirre nagusi Hondarribian
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bosgarren final-zortzirena jokatu da gaur Hondarribiko Itsas Etxean. Artetxe, saioa irabaztearekin bat, final-laurdenetara sailkatu da.

Herri indigenei egindako kalteengatik barkamena eskatu du Kanadako Elkarte Medikoak

Kanadako Elkarte Medikoak (CMA) barkamena eskatu die herri indigenei, praktika medikoentagik edo haien gabeziagatik historikoki eragin dizkieten kalte fisiko eta psikologikoengatik. Barkamen-eskea egin duen ekitaldi berean txosten bat aurkeztu du, medikuen jarduera antietikoak... [+]


2024-09-30 | Bertsozale.eus
Aitor Salegi Martijak irabazi du Andoainen
Azken aurreko final-zortzirena jokatu da gaur Bastero kulturgunean. Datorren larunbateko saioarekin osatuko da final-laurdenetako zerrenda. Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.

Eguneraketa berriak daude