Fito Rodriguez: «Kultura jakin batean debekua dena adierazi nahi izan dugu tabuaz»


2021eko uztailaren 27an
Zer da, zure ustez, tabua?
Cook kapitaina zenak Hegoaldeko Itsasoetan aurkitu zituen tabuak munduan zehar barreiatu ostean lehorreratu berri dira Euskal Herriko hiriburu zaharrean, hau da, Iruñean. Polinesiako hizkuntzek, bere txikitasunean, munduko mintzaira guztietara emaniko oparia dugu tabu hitza. Kultura jakin batean debekua dena adierazi nahi izan dugu tabua aipatuz. Giza harreman arriskutsuak, begiz jotako ekintzak edo jaki lanjerosak. Baina, pertsonak edo gauzak ere bihur daitezke tabua. Edota hitzak, eta hizkuntzak ere.

Eta zergatik ekarri nahi izan duzue tabua Galeuscaren azken topaketara?
Gure literatura eginkizunetako zentsura eta galgak nabarmentzeko, kultur ikerketan lagungarri izan dadin. Tabuak gure idazkietan eta gai tabuak. Politikan, afektibitatean, eta estetikan izan duen eragina aztertu dugu. Haiek guztiak behar bezala arakatzeko bildu ginen Iruñea berrian.

Zergatik azpimarratzen duzu hainbeste Iruñea berrian elkartu zinetenekoa?
Iruñea berrian elkartu ginelako idazle katalanak, gailegoak eta euskaldunak gure literatura eginkizunetan, politikan, afektibitatean, zein estetikan tabuek duten eraginaz gogoeta egiteko. Eta Iruñea berrian elkartu ginela diot, zaharrean ez bezala, jatorrizko hizkuntzaren erabilera gaur egun ia tabu bihurtu dutelako hartantxe... Literatura dela medio, ezkutatutako tabuak agerrarazteko eta barreiatutakoak barregarri uzteko asmotan elkartu ginen hiri honetan. Horra hor XXIII. Galeuscaren helburua.

XXIII.Galeusca
Batzuen artean
Euskal Idazleen Elkartea
567 orrialde+CDa


Idazle gailego, euskaldun eta katalanak tabuaz

Euskal Idazleen Elkarteak eta Chillida-Lekuk elkarlanean plazaratu duten XXIII. Galeusca topaketaren ondorio diren liburua eta CDak tabua dute gai nagusi. Hau da, topaketa horretan parte hartu zuten idazle gailego, euskaldun eta katalanak norberaren herriko literaturan tabuak izan duen, edo duen, eragina azaltzen ahalegindu ziren. Eta tabuak eta topikoak izan dezaketen zerikusia, ideologiari dagozkion tabuak, maitasun harremanekin loturik egon daitezkeen «debekuak», tabu estetikoak... guztiei buruz idatzi dute. Bakoitzak egokien iruditu zaion tabu motaren gainean. Eta zenbaitzuek tabu horiek hausten lagun dezaketen ipuinak eskaintzen dizkigute. Egileak, Camilo Franco, Bieito Iglesias, Xavier Queipo, Isidro Novo, Marilar Aleixandre, Xabier P. Docampo, María Reimóndez, Antón Riveiro eta Xerardo Méndez gailegoak; Ur Apalategi, Markos Zapiain, Leire Bilbao, Anjel Erro, Josu Iraeta, Juan Jose Ispizua, Ixabel Millet, Joseba Felix Tobar Arbulu eta Asel Luzarraga euskaldunak; eta Isabel-Clara Simó, Núria Albó, Teresa d’Arenys, Carles Cortés, Roser Atmetlla, Carles Cano, Teresa Costa-Gramunt, Encarna Sant-Celoni eta Ramon Solsona katalanak dira.


Azkenak
2025-01-29 | Julene Flamarique
Marokok “inolako azalpenik eman gabe” El Aaiunen sartzea eragotzi die Eusko Legebiltzarreko ordezkariei

Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.


2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


2025-01-29 | Leire Artola Arin
Isela González eta Amada Chavez
Elkar babestuz borrokatzen duten emakume ekintzaileak

Mexikoko bi emakume hauen bizitzak indarkeriak eta desplazamenduak zeharkatzen ditu. Haien familiako edo komunitateko kideak hiltzen ikusi dituzte, eta krimen antolatuak zabaltzen duen terrorea azalean sentitu dute; mehatxuak, jazarpena... ohiko dituzte. Baina horrek guztiak... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


2025-01-29 | Andrea Bartolo
Gerra inperialistari gerra

Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]


Industria politikak: noren erreminta?

Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]


Furoshiki, arte jasangarria

Japonia, VIII. mendea. Nara Aro betean furoshiki terminoa erabiltzen hasi ziren, baina Edo Arora arte (XVII-XIX. mendeak) ez zen hedatu. Furoshiki objektuak ohialetan biltzeko artea da, baina bere etimologiak garbi uzten du bere jatorria: furo hitzak bainua esan nahi du eta... [+]


Eguneraketa berriak daude