Euskararen inguruko albiste laburrak

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Kontseilua udalerrientzako hizkuntza politika berri eske

Euskal Herriko 66 udalerritako hizkuntza politikak aztertu berri ditu Kontseiluak. Hiru elementu hartu ditu kontuan neurketa egiteko: euskararen aldeko arau-bilduma, erabilitako baliabideak eta euskararen egoera. Emaitzak ikusita, Euskal Herriko udal gehienetan euskara exijitzeko neurriak hartzea saihestu egiten dela salatu du Kontseiluak. Aztertutako udalen herenek ez daukate euskara plan orokorrik, erdiek ez daukate euskara ordenantzarik eta 66 udal horietatik 14tan baino ez dute erabaki kontratatutako langile berriek elebidunak izan behar dutela. Neurketan, 0tik 10era, puntuaziorik altuena Azpeitiak lortu du (6,82). Lekeitio, Oñati, Tolosa eta Bergara dira hurrengoak zerrendan. Hiriburuei dagokienez, Donostiak lortu du puntu gehien (4,22) baina hizkuntza eskubideen bermetik (7 puntutatik) urrun. Gasteizek 3,55 puntu lortu ditu, Bilbok 2,61 eta Baionak 0,002. www.kontseilua.org/udalneurketa web gunean datuen alderaketak egiteko modua dago.


HABEren hitzarmena Argentina, Uruguai eta Txilerekin

HABEk hiru herrialde horietako euskal etxeekin urtero berritzen du hitzarmena euskal etxeetan euskara irakasteko. Besteak beste, Argentinako euskal etxeetan 900 heldu inguru ari dira euskara ikasten. Horiez gain, 300 ume aritzen dira herrialdeko euskal etxeetan eta beste 900 umeri «euskara eta euskal kultura» eskaintzen zaie Buenos Airesko Euskal Etxea ikastetxean.


Hiznet-eko lanak sarean

Asmoz Fundazioak antolatutako Hiznet Hizkuntza Plangintza ikastaroko ikasleek egindako soziolinguistika lanak argitaratzen hasi dira. 2002tik 2006ra bitartean egindako berrogeita hamar lan inguru irakur daitezke dagoeneko:http://hiznet.asmoz.org.. www.blogak.com/garaigoikoa blogean berriz, ikerlan horietako batzuei buruzko iritzia ageri da.


Bilbo aldeko euskarazko telebista proiektuari buruz

Ibaizabal Mendebalde Kultur Elkarteak iazko apirilean aurkeztu zuen Bilbo aldean euskarazko telebista digitala sortzeko proiektua. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak proiektuak aurkezteko epea martxoaren 23an dauka jarrita. Ibaizabal Mendebalde Kultur Elkarteak batzarra egin berri du hilaren 24an, proiektuak orain arte eman dituen pausoak azaltzeko eta baita hurrengo asteetan eman beharreko pausoei buruz informatzeko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero jo www.ibaizabaltb.com-era.


Azkenak
Gurekin egiten dutena

Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]


Su ta Gar, Kaotiko, Gatibu, Maruxak eta Leihotikan ere Hatortxu Rockeko azken jaialdian

22 talde gehiago iragarri dituzte Lakuntzan uztailean izanen den HatortxuRockerako: Bad Sound, Dupla, Su Ta Gar, Chuleria Joder!, Brigade Loco, Leihotikan, Burutik, Tribade, Maskak, Les Testarudes, Non Servium, Añube, Dj Plan B, Gatibu, DJ Trapella, La Jodedera, Süne,... [+]


Jon Urzelai Urbieta, fisikaria eta soziologoa
“Zaila da ezagutzen arteko banaketa zurruna gainditzea”

Jon Urzelai Urbieta ohituta dago itzalean lana egiten, baina Su festak musika-jaialdiei buruzko saiakerak dezenteko ikusgarritasuna eman dio, iaz Euskadi Saria eman baitzioten lan horregatik. Ez da, hala ere, irabazi duen sari bakarra, hori baino lehen, 2021ean, CAF-Elhuyar... [+]


Betharramgo indarkerien berri “komunikabideen bidez” hartu izana zehaztu du Baionako apezpikuak

Prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Marc Aillet Baionako apezpikuak, elizbarrutiko hezkuntza katolikoko zuzendari Vincent Destaisek eta Betharramgo biktimen entzuteko egiturako partaideetarikoa den Laurent Bacho apaizak. Hitza hartzera zihoazela, momentua moztu die... [+]


2025-03-14 | Gedar
Vox Nafarroako Parlamentutik kanpo geratu da ia, barne-desadostasunak direla eta

 Maite Nosti diputatuak kargua utzi du alderdiarekin izandako desadostasunengatik, eta horrek kide bakar batekin utzi du alderdi faxista, talde mistoan sartzera behartuz.


2025-03-14 | Euskal Irratiak
Bidarteko bahitzailea militar-ohia zen, eta prokuradorearen arabera “hil egin nahi zuen”

Bidarteko gasnategian bahiketa burutu duen gizona, militar ohia zen. Asteazken arratseko 7.30tan Erretegia izeneko gasnategian bertako kudeatzailea bahitu eta poliziaren kontra tiro egin duen gizonak 54 urte zituen.


2025-03-13 | ARGIA
EAJk eta PSE-EEk zerga erreforma adostu dute Ahal Dugurekin

PPrekin eta EH Bildurekin negoziazioetan porrot egin ondoren etorri da Ahal Dugurekin adostutako akordioa. Indar politiko honek aitortu duenez, maximalismoak atzean utzi eta errealitateari heldu diote, errenta baxueneko herritarren aldeko akordioa lortuta.


2025-03-13 | Uriola.eus
Correoseko langileen eskubideak eta zerbitzu publikoaren kalitatea defendatzeko eskatu dute

“Posta publikoa eta kalitatezkoa. Eskubideen aldeko Hitzarmen eta Akordio baten alde” aldarrikapenarekin, LAB, ESK eta ELA sindikatuek lan-baldintzak eta posta-zerbitzu publikoaren kalitatea defendatzeko mobilizazioa egin zuten atzo, hilak 12, Bilboko Eliptika Plazan.


Amasamendin eolikoak ezartzeko proiektu bat dagoela jakinarazi du Villabonako Udalak

Herriko EH Bilduko zinegotzi eta legebiltzarkide den Ander Goikoetxeak egindako galdera parlamentario bati Jaurlaritzak emandako erantzunaren bidez jaso informazioa hau. Bi haize sorgailu ezartzeko asmoa dago eta Cluster Hernani izeneko proiektu zabalago baten barruan kokatzen... [+]


Milaka ikaslek Hego Euskal Herriko hiriburuetako kaleak hartu dituzte, IAk deitutako greban

Hezkuntza bi arazo handik zeharkatzen dutela adierazi dute IAk: "ideia erreakzionarioen" gorakadak eta "ikasleen egoeraren okertzeak". Mobilizazioaren deialdia hedatzeko, goizean errepide mozketak egin dituzte Donostian, Iruñean eta Gasteizen. Bilbon, Euskal... [+]


Hau Pink da, Europako gure lehengusu txikia, eta 1,4 milioi urte ditu

Atapuercako aztarnategian hominido zahar baten aurpegi-hezur zatiak aurkitu dituzte. Homo affinis erectus bezala sailkatu dute giza-espezieen artean, eta gure arbasoek Afrikatik kanpora egindako lehen migrazioei buruzko teoriak irauli ditzake, adituen arabera.


Beste epai euskarafobo bat: Bitarteko Idazkari izateko lan poltsa eskaeraren aurka

Gasteizko 1 zenbakiko Auzitegi Kontentzioso-Administratiboak emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Lan poltsan parte hartzeko euskara maila altuenaren baliokide diren 3. eta 4. eskakizunak indargabetu zituen Gasteizko Auzitegiak. 


2025-03-13 | Ahotsa.info
“Ez da soilik memoria ariketa bat, baizik eta NATOren kontrako borroka deialdia”

Hainbat eragilek deituta, NATOren aurkako elkarretaratzea egin da Iruñeko Udaletxearen aurrean. Izan ere, gaur, martxoak 12, 39 urte bete dira Hego Euskal Herriak, Espainiar Estatua NATOn sartzeko erreferendumari ezezkoa eman ziola. Askapenako kide batek adierazi du, gaurko... [+]


Bi minututan galdutako elkarrizketak

Azkar! Azkar! Adi egon, ez daukat astirik eta! Ohartarazi behar zaitut, denborak agian ez baitit uzt… Pipipipi-pipipipi! Pipipipi-pipipipi!

Goiz jaiki, eguneratuta egoteko irratia piztu, dutxa hartu, ilea lehortu, orraztu, bizarra kendu edota makillatu, kafea egiten den... [+]


Nola eragingo die AEBen eta Europaren arteko norgehiagokak Euskal Herriko produktuei?

Europako Batzordeak 26.000 milioi euroren inportazioak zergapetuko ditu apirilaren 1etik aurrera, Donald Trumpek altzairuari eta aluminioari ezarritako muga-zergei erantzunez. Enbido-komertzialek jarraitzen badute, Euskal Herrian lehen sektoreak nozituko du gehien norgehiagoka... [+]


Eguneraketa berriak daude