2006ko abenduaren 30a


2021eko uztailaren 19an
08:00. Berrogei ordu urtea amaitzeko. Urtegiak lehor, mendiak ihar. Neguan sartu gara, baina giroak bere horretan darrai, txepel. Jendearen aldartea ere halakoxea da: barruak ilunpean eta entxuferik ez argi artifizialentzat. Errauste planta Zubietan. Presoak gogoan, urteko azken ostiralean. Saddan Hussein goizaldean urkatzekotan. Urtebete barruko egoera gaurkoa baino hobea izango omen da Zapaterorentzat. Euskal Herri sendo eta elkar lotutako bakarra Euskal Herri kulturala, Aingeru Epaltzarentzat. Kafetera dantzan. Isiltasuna. Denak lo etxean.

13:00. Hego haize epela bazterretan. Egunak aukera ezin hobea oparitu dio aldarte grisari. Goiza amen batean joan da. Hiru labadora jarri ditut, etxea aireatu dut, argizaria eman diot zoruari. Arropa zaharrak oparitu dizkiot Oldberri edukiontziari. Mezuak ezabatu eta egunean jarri dut ordenadorea: zirriborro zaharrak zaborretara eta ideia berriak karpeta berrira. Bazkaria puntu-puntuan, urteko azken aurreko egunean. Irratia piztu dut, albistegien hasieran. Hitz ilunak, deklarazio neurtuak, ahots estuak... Zerbait gertatu da! Telebista piztu dut. Urkamendiko irudiekin hasi da Gabon Zaharretako feria. Eta gudarako aproposagoak diren sarraski irudiekin bete da ondorengo ordu laurdena. Oraindik ez dago datu zehatzik, baina irudiek argi erakusten dute agerian dagoena.

14:30. Denboraldiko azken Sautrela, gaurkoa. Zeru urdina dakusat leihotik. Deika ari den laguna dirudi: "bazatoz kalera?". Gaur ez, gaur neure baitan egoteko gogoa daukat. Eta poetaren kanta tristeak entzuteko gogoa. Eta kantariaren hitz poetikoekin gehiago goibeltzeko gogoa. Xabier Letek estereotipo guztiak hautsi dizkit, ordea, eta, jario aberats bezain sakona eskaini dit. Loaren ataurre goxoan aditu dizkiot denak, hitz ozenak eta baita haien oihartzun iradokitzaileak ere. Zapore goxo, kulunkari batek bildu nau malenkoniaren altzora. Ez dut begirik bildu, ordea. Berrirakurtzeko dudan Koaderno gorriari heldu diot mantapean. Eta hantxe irentsi dut dena, mokadu batean, eta Arantxa Urretabizkaiaren protagonistak metafora ederra eskaintzen digula pentsatu dut: borroka politikoagatik seme-alabak lapurtu zizkioten harena, izan ama izan herria.

21:00. Gau giro bikaina. Ez goaz inora, ordea. Afari goxoa, musika leuna eta atsedenerako tartea. Bihar gabon zahar. Plazako gabon doinuak komunikabide nagusietako albisteekin nahasten dira: «Jesus, Jesus jaio da, Beeelenen, Jesus jaio da, goazen, goazen...». Lozorrotik atera dira kazetariak. Lanpetuta daude aspaldiko partez. Jaio da notizia, titularrak beteta ageri dira argazki erraldoietan. Esatarien aurpegietan urjentzia eta iritsi ezina. Irudi berberak, ordea, ordu berean, kate ezberdinetan.

Agur Jesustxo, agur izartxo, agur zoriona, agur bakea.

Goizaldean. Eremu arrotza, ez-lekua. Hustasunak egonezina dakar beti. Errazagoa da zaharrari eustea. Nahiago lur antzuan erein, berri bila abiatu baino. Bakeak kafe marka izaten jarraitu beharko du, batek daki noiz arte. Hasi da berriz partida: bat eta huts. Hasi da berriz lehia: zuk hau nik hori. Hasi da berriz gerra: zuk bonba, nik herria.

Egutegi berriez jantziko ditugu hormak, aurki. Baina albiste berberak ikusiko ditugu, ordu berean, kate batetik bestera salto egin arren.
Rotuladoreak hartu eta mapa berriak marraztera noa. Sinestu nahi dut badela beste modu bat. Sinestu nahi dut badela beste era bat. Sinestu nahi dut badela bizitza irudikatzeko beste eredu bat.

Gure umeentzat nahi dugun hori, adibidez.


Azkenak
Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


47 urteko gizon batek bere ama hil du Irunen

Atzo eguerdian labanaz eraso zion bere amari Irunen eta Donostiako Ospitalean hil da. Erasotzailea epailearen aurrean deklaratzeko esperoan dago.


Ipar Euskal Herriko lehen indarra izaten segitzen duela ohartarazi du ELBk, botoen %48 jasorik

Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.


2025eko urtarrila, mundu mailan inoiz erregistratu den urtarrilik beroena

Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen. 


Ehunka emakume hil eta bortxatu dituzte Kongoko Errepublika Demokratikoko espetxe batean

Nazio Batuen Erakundeak adierazi duenez, Goma hiria hartu ondoren hango espetxe batean zeuden ehunka emakume bizirik erre zituzten M23ko matxinoek, eta denak hil. Herrialdearen ipar ekialdean borrokan diharduten talde armatuek sexu indarkeria "arma gisa" erabili dutela... [+]


EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Euskal Herrian Euskarazek manifestazio nazionala deitu du apirilaren 6rako Baionan

Manifestazioa goizeko 11:30ean izango da, Justizia Jauregian. Mugimenduak euskaldunon eskubideen alde eta auziperatuekiko elkartasunean luzatu du deialdia. Auziperatuek iazko Euskararen Egunean Baionako Justizia Auzitegian "Justizia Euskararentzat" pintaketa egin zuten... [+]


Trumpen Gazarako proposatutako garbiketa etnikoak hautsak harrotu ditu nazioartean eta AEBetan

AEBetako presidentearen Gazako palestinarrak kanporatzeko asmoak aurkako erreakzio ugari eragin ditu nazioarteko nahiz herrialdeko politikan, baita Alderdi Errepublikanoan ere. Gehienek "garbiketa etnikoa" sustatzea egotzi diote, baina Trumpek bere asmoa berresten... [+]


Eguneraketa berriak daude