Oskola, eskola, eskala


2007ko urtarrilaren 21ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Iraganera egin dugu ostera. Aparatu semantikoak gerran daude berriz. Erdeinuzko «zuek» gara berriro. Ekidistantzian babestu da apirileko katua. Inork ez du ezezagunekin hitz egin nahi. Betiko lubakietan gaude. Bakea dugu aldarri bakar. Bakar, lakar, zakar, zatar. Guda-zelai nagusitik ezkutatu dira etxebizitza, AHT... Urrun dago Ekialde Hurbila. Susmagarriak dira Salomonak, Ternua gorriak, eta belarritakoak. Poliziak ez dizu «edanda zatoz?» galdetzen. Gaitzespena dago modan. Ez da deus iragan. Dena da iragan.

Iraganera egin dut nik ere. Donostiako Gobernu Zibilera. Herri honen miseria burokratiko bat konpontzera bidali ninduten bertara. Espaloi-beteko iladarekin egin nuen topo. Paperak berritzera zetozen batzuk, egonaldi baimena luzatzera besteak... Ez bat, ez bi, zain egon gabe barruraino sartzeko agindu zidan uniformedun armatuak. «Komunitarioa» omen nintzen. Ezer izatekotan, komunitarioak baikara urruñarrak Donostian.

Zain geratu ziren asko eta asko. Ekuadortarrak ziren.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude