Ttotte Etxebeste: «Kudeaketa politikoaren garaia iritsia zaigu abertzaleoi»


2021eko uztailaren 20an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Iparraldeko mugimendu abertzalea erabat, eta jendartea oro har, Filipe Bidart preso baigorriarraren askapena exijitzen ari da etengabe. Frantziako auzitegiek alta, bi aldiz -urrian eta abenduan- errefuxatu dute eskaera. Eskaera otsailaren 1ean izanen da berriz aztertua.


Filipe Aska! komiteko kidea zara. Noiz eta nola ikusi duzu azkenekoz Filipe?
Azaroan ikusi nuen, ondo ikusi ere. Motibatua eta animosoa dago. Filipek badaki berea engaiamendu politikoa dela eta bere askapena joko politikoaren menpe dela. Filiperen askatzeko ezetzak erabakia politikoa dela erakusten digu, jujeen deliberoek funtsean ez dute balio, Estatuak askatuko du nahi duenean. Filipen askatasuna gero eta hurbilago ikusten dut, hala ere. Dena den, oroitarazi behar dugu 160 euskal preso daudela Filiperen egoeran, legearen arabera kanpoan izan beharko luketenak, alegia. Adibidez, Iñaki de Juanaren kasua aipatzen da orain bere egoera larria delako, baina ez dira kasu bakarrak.

Matalas ildoko kidea zara. Nondik nora?
Matalas ABko barne joera politiko gisa sortu zen. Iparraldeko Batasuna osatzen dutenak ABtik joan zirenean, Matalasek bere bidea egitea erabaki zuen. Matalaseko kideok ildo autonomo gisa ari gara, ezkerreko abertzaletasunari ekarpenak egiten dizkion ildo historikoa da. Matalasekoa naiz, baina ezkerreko abertzalea oroz gain. Matalas edo alderdiak bitartekoak besterik ez dira niretzat, ez helburu.

Gatazkan izandako biktimek jokatu behar duten rola aipatu ohi da, bake eta normalizazio prozesuaren karietara. Zuk biktimatzat al duzu zure burua?
Biktima hitza ez dut maite, ez dut nire burua biktima gisa hartzen. Estatuaren aldetik ere ez naiz «biktima» gisa ezagutua. Nire egoera gatazka larri honen ondorioa da, bizitzaren une batean egin nuen hautuaren ondorioa. Borrokak egoera honetara ekarri nau, baina beste era batera eraman nindukeen. Beste kide batzuk hilak daude.

30 urte luze joan dira IK eratu zenetik. Irrintzina talde ezezaguna -urtean zehar burututako bost atentatu bere gain hartu ditu berriki- agertu da Iparraldean berriki. Zer gogoeta egiten duzu horretaz?
IK borroka politikorako tresna izan zen. Orain, irudiz, Irrintzinaren izenean, gazte batzuek borroka politikoa bultzatzeko indarrezko baliabideen beharra ikusten dute. Ekintza armatu mota horiek egin behar dituztela pentsatzen dute, eta nik errespetatzen ditut. Ekintza horiek Iparraldeko egoera politikoarekin lotu behar dira. Bake prozesua aipatzen da, baina hemen horrelakorik ez dago. Frantziako Estatuak Euskal Herria, hizkuntzaren ofizialtasuna nahiz euskal instituzioaren onarpena ukatzen ditu. IKek horien beharra aldarrikatu zuen duela 30 urte eta orain beste belaunaldi batek ekintzen bidez egoera bertsua salatzen du. Iparraldean turistifikazioa eta etxebizitzen espekulazioa, esaterako, gero eta handiagoak dira. Gero eta jende gehiago heldu da kanpotik, gure hizkuntzaz eta ezagutzaz batere axolarik ez duena, euskaldunok itota gauzkate. 30 urteren ondoren kolonizazio hitza bizi-bizirik dago. Nola erantzun horri? Batzuk politika bidez saiatzen dira herri honen ezagutza lortzen, baina gazteek ez dute beren lekua aise antzeman. Etxebizitza alokatzeko arazo izugarriak dituzte hasteko.

Matalas edota IK borrokarako bitartekotzat jo dituzu. IKek Lizarra-Garaziko Akordioaren garaian bukatu bide zuen jarduera armatua. ETArena nola ikusten duzu? [Elkarrizketa Barajasko atentatua izan baino lehen burutu genuen].
Gure garaian IK tresna egokitzat jo genuen eta historiak beharrezkoa izan zela erakutsi digu. Bizitzan eta politikan aurrera egin ahala, borrokarako bitartekoak moldatzen eta borroka politikora egokitzen joan behar dugu halabeharrez. IK erakunde politiko eta militarra izan zen eta ekarpen politikoak egin zituen. Une batean politikari bide ematea erabaki zuen. ETAren bilakaera ere horrela izanen delakoan nago, lehen-lehenik erakunde politikoa baita. ETA eta bere militanteek borroka armatuaren garaia noiz bukatua izanen den baloratzeko gaitasuna dutela uste dut, eta bitarteko militarra dena politikoa bilakaraziko dutela, Irlandan bezala. Garai hori noiz helduko den ETAk erabaki behar du alabaina.

Euskal Herriaren ezagutza Batera plataformaren bidez bilatu da azken urtetan Iparraldean. Zer balorazio egiten duzu egindako bideaz?
Batera beharrezkoa da Euskal Herriaren erakundetzea eta ezagupena lortzeko. Haatik, Euskal Departamendua ez dela abertzaleen lehen xedea oroitarazi behar dugu, abertzaleok berezko erakundea behar dugula diogu, departamendu batek dituen baino eskuduntza gehiagorekin. Abertzaleok gizartearen gehiengoaren aldarrikapenekin bat egin dugu eta beste sektore batzuekin elkartzen jakin dugu. Baterak ekarri duen indar metaketa arras baikorra da, eta abertzaleok aspaldi erraten duguna erakutsi du: Estatuak Euskal Herria ukatzen duela, jendartearen gehiengoaren eskakizunari uko egiten diola. 25.000 sinadura -populazioaren %10a gainditu dugu- bildu dugu erreferenduma egiteko, baina Estatuak, betiko amarrua erabiliz, Departamenduko hiritarren %10a eskatzen du. Estatua Iparraldeko herritarren eskubideen aurka ari da, neurri hori Iparraldean gainditu baitugu. Zer egin behar dugu Frantziak herri hau ezagutu eta bere izaera politikoa onartu dezan?

Euskal Herria 2010 egitasmoa 2020 egitasmoa bilakatu da. Zer deritzozu?
Iparraldea instituzionalizatzeko beharra ikusita Garapen Kontseiluak diagnosia egin zuen, ondo. Ideia ona eta beharrezkoa zen. Diagnosiak Iparraldearen egoera politikoa, ekonomikoa, kulturala eta soziala ondo baino hobeto ezagutarazi zituen, baita ondorio zuzenak atera ere. Euskal Herriaren ezagutza instituzionalaren eta politikoaren beharra agertu zituen. Batzuek sasibideak bilatu zituzten, Pays delako ezagutza sinbolikoa, adibidez. Denek hori ez zela nahikoa onartu zuten. Orain egitasmoa 2020ra eraman nahi dute. Beste diagnosi bat behar al dugu? Arazoa non den badakigu, Euskal Herriak bizitzeko behar dituen bitartekoak zein diren gero eta argiago dago. Bitartekoak Baterak eman ditu ezagutzera, eta ez dira abertzaleon helburuak, epe ertainean Euskal Herria eraikitzeko gutxieneko bitartekoak baizik. Estatuak ez du hori onartzen. Hemengo hautetsi handiek aldarrikapen horiek eman daitezen borondatea azaldu behar lukete, baina beti bezain uzkur daude.

Laborantza Ganberak Baionan burutu zuen Lurrama feria arrakastatsuak zer pentsatua emanen ote zien hautetsi handiei, Baionako auzapezari eta diputatu Jean Greneti, kasurako.
Baiki. Laborantza Ganbera da Estatuari aitzi egin dion kontrabotere azkarrena. Alta, Estatuak ELBk bultzatu eta herritarren sostenguz eraikitako Ganbera auzitegien begiradapean dauka, baita hautetsi andana susmopean ere. Laborantza Ganberaren bitartez euskaldunok bat egin dugu eta ezetzaren gainean bide egiten ari gara, ekimena biziki positiboa da. Baionako Lurrama feriak Laborantza Ganberaren aurka zeuden hautetsi batzuk beren jarrera publikoki ager zezaten behartu zituen. Jean Grenet ez zen bere gustuz joan, behartua baizik. Ferian gertatuak aitzina ari garela erakutsi digu.

Frantziako presidentziarako bozek betetzen dituzte uneon politikaren mintzalekuak...
Mark Legassek erraten zuen bezala «Frantziako bozak frantsesen arazoa dira, utz ditzagun frantsesak beraien artean konpontzen». Nik hauxe gehitu dezaket, presidente [PSko] Ségolène Royal zein [UMPko] Nicolas Sarkozy izan, Euskal Herriaren ezagutzari dagokionez, berdin. Inportanteena momentu honetan abertzaleok indar metaketa egitea da, datozen urtetako herri eta eskualdeko bozak ongi prestatzeko.

Herriko Etxeetarako eta Kontseilu Nagusietarako bozetan Euskal Herria Bai zerrenda abertzalea gauza litekeela dirudi. Zer diozu?
Ongi iruditzen zait Batasunetik EAJra bitarte ari diren alderdi abertzaleak elkarrekin joatea. Euskal Herria Bai izena baino emaitza interesatzen zait. Abertzaleok elkarrekin joatea da Matalasek azken zazpi urte hauetan eskatzen duena, hala balitz, nahi genuen asmoetariko bat lortuko genuke. Poztuko nintzateke. Bada garaia.

Duela 20 urte, Urruñan lehenbiziko zerrenda abertzaleak egin zirelarik, argi zen ez genuela Herriko Etxea gobernatuko, oposizioan aritu beharko genuela. Gaur egun, Herriko Etxeak kudeatzeko garaia iritsi da hainbat eskualde eta udalerritan. Zenbait Herriko Etxeen kudeaketa har dezakegu, honezkero ez da aski oposizioan aritzea. Abertzaleok kudeaketan aritzeko gai garela erakutsi behar diogu gizarteari, gure hautetsiak Herriko Etxeetan eta Kontseilu Nagusian aritzeko prest direla. Hiri handietan oraindik ez gaude hein horretan, baina herri zenbaitetan ardura hori geuregana dezakegu.

Bake eta normalizazio prozesu politikoa bolo-bolo dabil Hegoaldean. Iparraldean berriz nola ikusten duzu?
Matalasek Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoan (OHD) parte hartzen du. Nik urrun ikusten dut prozesua, gehiago inplikatzeko beharra ikusten dut. Gogorra da esatea, baina Iparraldea loreontzia da prozesuan, dinamika eskas ikusten dut. Abertzaleok hautetsi handiei gatazka politikoa hemen ere badagoela ohartarazten ahalegintzen gara, baina betiko jarrera jasotzen dugu: ukazioa. Konponketa politikoa behar dugula erraten diegu, baina ez dugu erantzunik. Frantziako Estatuak prozesua Espainiako Estatuaren afera dela dio, kanpoko arazoa dela. Izugarria da hori entzutea. Mendeak dira Frantziako Estatuak Euskal Herria menperatzen duela, kolonizazioa da bere joera. Garat anaiek Euskal Departamendua sortzea galdatu zuten Iraultza garaian eta Asanblada Nazionalak aurka bozkatu zuen eta Pirinio Atlantiarrak Departamendua sortu. Iraultza aitzinetik ere galdu genituen geure eskumenak, mendez mende menperatuak izan gara. Mundu Gerra handietatik landa hizkuntza areago ukatua izan zen. Arbasoak, gurasoak eta gu ere euskaraz egiteagatik zigortuak izan ginen eskolan. Euskal Herria ukatu dute, gure hizkuntza bizirik atxikitzeko eskola gure etxeetan sortu behar izan genuen: Seaska. Estatuak alta, ez du arazorik ez gatazkarik ikusten.

Zer egin? Zein da bidea?
Frantziako Estatuak -Espainiakoak bezala funtsean- indarraren araberako harremana baino ez du ulertzen, eta abertzaleok harremanen jokoan aurrera egin behar dugu, indar harremanak lantzen eta metatzen segitu behar dugu Estatuari aurre egiteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iparretarrak
2021-12-14 | Beñat Espil
Gora Allande gudaria!

Nihau bürüari izigarriko desafio bat ezarri diot: Allande Sokarros, ekialdeko Etxebartar seme eta Iparreko anaiaren bizia, horrialde bakar batean llabürbiltzea... Desafio izigarria Allanderen bizia ez beita izan lasaiezko ibai lüze bat. Bena halerik ere... [+]


2021-12-10 | Axier Lopez
Allande Sokarros kazetari eta militante euskaltzalea hil da

Allande Sokarros kazetari, itzultzaile eta militante zuberotarra zendu da 64 urterekin. Kazetaritzan urte luzez aritu da, ARGIAn eta beste hainbat hedabidetan.


2021-07-21 | Mikel Asurmendi
Manex Pagola: «Frantzian demokrazia oso ttipia da, Filipe Bidart auzia lekuko»
«Carlos Garaikoetxea dimentsio handiko politikaria izan da, Euskal Herriak bere balioa gehiago baliatu izan balu, naski, ez ginateke egungo atakan» diosku Manex Pagolak. Gure solaskidea Euskal Herrian gaindi dabil goizdanik politikaren karietarat: «Nahiago nuke denbora... [+]

2021-07-20 | Mikel Asurmendi
LEONGO AFERA
LEONGO TIROKETAREN AUZIA EDO LAU MILITANTEEN OHOREA
Leongo afera gertakari ilun gisara pasako da gure herriaren historiara maleruski. Egun hauetan Parisko asiseetako gortetan Euskal Herriaren alde borrokaturiko hiru militanteen kemena eta ohorea dago auzian. Popo Larre desagertuarekiko gorazarre duina, bestalde.

2021-07-19 | Eider Rodriguez
Filipe Bidart: «25 hilabete horietako laburpen baten azalpenera mugatu naiz»
Liburuaren nondik norakoak?
2000. urtean, Seaskako lizeoan, Etxepare ikastetxean, Elorri ene alabaren ikasgelan bakartasunari buruzko idatziak aztertzen ari zirelarik literaturan, ene lekukotasuna galdein zautaten. Idatzi labur bat nahi zuten, «bi hitzez», baina abiatu eta... [+]

2021-07-19 | Ixabel Etxeberria
«Zaila da Iparretarrak-ek jada biribildua duen autonomia proiektuaz eztabaidatzea»
Mixel Berger arkitekto EBko militanteari elkarrizketa
«Zaila da Iparretarrak-ek jada biribildua duen autonomia proiektuaz eztabaidatzea»
MIXEL BERGER
A lgeriako gerlaren ondotik Euskal Herrira etorria, arkitektoa da lanbidez. Politikagintzan egin du, baina, bide... [+]



2021-07-19 | Ixabel Etxeberria
«Kadira dut askatasunaren prezioa, beste batzuentzat garestiagoa da»
Ttotte Etxebeste, euskal preso politiko ohiari elkarrizketa
«Kadira dut askatasunaren prezioa, beste batzuentzat garestiagoa da»
Ttotte Etxebeste, euskal preso politiko ohia
Polizia frantses batek 1988ko otsailaren 19an atxilotzeko unean bizkarrean jotako tiro baten... [+]



2021-07-19 | Ixabel Etxeberria
«Borrokaren ildoa bateratzeko urratsak zehaztu behar dira»
Iparretarrak erakundearen bozeramaileekin elkarrizketa
«Borrokaren ildoa bateratzeko urratsak zehaztu behar dira»
Apirilaren 10eko prentsaurrekoa baino lehenago mintzatu zitzaigun Iparretarrak:
Borrokan hogei urte egin berri dituela eta, Iparretarrak erakundearen... [+]



2021-07-19 | Mikel Asurmendi
LANDETAKO TIROKETA: AUZI ILUNA ARGITU NAHIAN
Leoneko (Landak) tiroketari buruzko gertaera ulertu aldera, komeni da auzi honetan inkulpatuak diren hiru militanteen erakundeaz hainbat zehaztapen egitea. IK-i buruzkoak, hots. IK 1973an sortu zen. Filipe Bidart izan zen klandestinitatera pasa zen lehen militantea: 1980an. Urte... [+]

2021-07-12 | Mikel Asurmendi
Eneko Bidegain
«Autonomiaren bidea hartu dute IK gogor kritikatu zutenek»
Baiona, 1975. Kazetaria. Ekaitza astekarian hasi zen kolaboratzaile lanetan eta Euskaldunon Egunkarian zaildu egunerokoaren zereginean. Berria egunkarian dihardu gaur egun. Idazlea da, halaber. Besteak beste, Anbroxio eta Mahatsaren begia eleberriak eman ditu argitara. Oraindik... [+]

2020-06-15 | Mikel Asurmendi
Baigorriko parrokian Filipe Bidartek Jamattit aitari eskainitako hitzezko gorazarrea

Jean Batiste Bidart Kuxkurrio, 2020ko ekainaren 8an zendu zen Baigorrin, 93 urte zituelarik. Ekainaren 11n, Baigorriko parrokian, Filipe Bidartek Jamattit aitari eskainitako hitzezko gorazarrearekin amaitu zen ekitaldia.


Gaurko egunez, Iparretarrak-eko Maddi Hegi eta Gabi Mouescak Pau-eko espetxetik ihes egin zuten

Gaurko egunez, 1986ko abenduaren 13an, larunbata zen, Iparretarrak erakunde armatuko militante Maddi Hegi eta Gabi Mouescak Pau-eko espetxetik ihes egin zuten. Espetxe aldaketa bat irudikatuz, hainbat ekintzaileren plana ongi atera eta espetxeko ate nagusitik atera ziren.


2018-08-07 | ARGIA
Duela 35 urte desagertu zen Popo Larre jendarmeekiko tiroketa batean

Gaur bezalako egun batez duela 35 urte, 1983ko abuztuaren 7an, desgertu zen Jean-Louis Larre, Popo ezizenez ezaguna, Landetako Leon herrian Frantziako poliziarekin izandako tiroketa baten ostean eta inoiz ez da haren berri gehiago izan. Haren adiskide eta burkideek uste dute... [+]


2017-05-03 | ARGIA
Mixel Bergouignan baigorriarra hil da, abertzale konprometitua

Osasun arazo baten eraginez hil egin da Mixel Bergouignan baigorriarra, Kazeta.info-k jakinarazi duenez.


Eguneraketa berriak daude