New year's resolutions


2021eko uztailaren 20an
Urte berri on, Itxaro. Ez, ez dut Hala ere kantua entzun, ez Durangon, ni ere ez bainaiz joan, ez beste inon. Irratian bai aditu dut, behin t’erditan, Lourdes Iriondoren Errota zaharra izeneko kantua, oker ez banago Xabier Leterekin batera abestuta, eta, egia esan, ez nau bereziki hunkitu. Bitxia da, amodioa baino misteriotsuagoa, kanta batetik zerk erakartzen gaituen. Zergatik lagunei utzitako gure disko maiteenek ez diete deus esaten? Nago gustu musikala beste edozein baino arbitrarioagoa dela. Eta nago, zinemak ekarri nobelaren krisiaz mintzatzen den honetan, ez dela hainbeste aipatzen poesiaren akabera ekar dezakeen kanten arrakasta. Ekintza idatzia den heineko literaturaren krisia.

Nik balizko krisi honen seinale behinenak bekaizkerian sumatzen ditut. Eleberri egile askorengan zinemagile frustratuak aurki daitezke, maiz darabilten erreferentzia bakarrak zinemakoak direla kontuan hartuta. Gauza bera poesiarekin. Urrun da ut pictura poesis, hots, olerkia margoa bezalakoa izatea aldarrikatzen zen garaia. Gaur egun, sinbolismotik hona bederen, poesia musikaren bekaitz eta meneko bizi da, konplexuz beterik. Valèryk esan bezala, Hugoren olerkirik aberatsenak, ozenenak ezin ditu entzuleak inarrosi, muturreraino ilusionatu eta gogoa bahitu, musikak bezainbeste; eta, hortaz, poetek beren jenio berezian ezarritako konfiantza, munduaren eta hizkuntzaren gaztarotik eskaini zaizkien eternitate promesak eta liraren jabego antzina-antzinakoa mehatxatuta ikusten dute. Nik neuk lagun minei aitortu diet, eta orain zuoi bioi, solfeoan ez dakidalako ari naizela poesian; bueno, ez solfeoan, ez margotzen, ez altzairuzko bi xafla soldatzen, ez aulki bat diseinatzen. Azken finean, idatzi edozeinek, eskolatua den edozeinek, egin dezake.

Inaziok galdetzen zigun kantua zergatik sartzen zaigun barnago poesia arrunta baino -arrunta kalifikatu izanari esanahitsua deritzot-, hots, zer duen hitz abestuak, hitz irakurriak eta seguruenik hitz errezitatuak ere ez daukatenik. Nik uste dut giltza errepikapena dela, serialitatea ekoizpenean eta harreran. Haurrak ipuin bera entzun nahi du beti, bera eta berdin, eta, horrela, mundu zoratzeraino zabal eta atzemanezin honetan zertxobaiten gaineko kontrolaren lasaialdia eduki. Kantuak, hutsean ontziratuak, denboran geldiaraziak, birtuosoki ditzakegu gozatu. Argi daukat Rufus Wainwrighten The one you love abestia maite dudala «Oh Jerusalem, oh Jerusalem» abestean egiten duen ahots xaramelagatik.

Behin Rufus beraren Gay Messiah kantaren letra itzulia bidali nion G. Markuletari, eta berari ez zitzaion iruditu niri bezain poema ona. Arrazoia berak edukiko du, zalantzarik ez, hortaz, kezkagarria zait melodiak -edo, kasu honetan, tematikak; bestetzuetan, ideologiak- hainbesteraino itsutzen banau.

Ideologiak itsutzeaz ari garela, irratian musika gelditu berri dute, ETAk Madrilen bonba bat leherrarazi omen du. Prosa. Beharra sentitzen dut poesiarena. Sr. Chinarroren azken diskoa paratu dut eta harekin batera hau esan: «Ni ez naiz militarra eta edozein desfiletan urratsa aldaturik joanen naiz beti. Ni ez naiz militarra. Ez, ez. Gaur eguzkia hartu nahiago izan dut. Nik esandako edozein gauza nire kontra erabiliko da. Desertoretzat epaituko naute. Izan ere, nire borroka beste bat da: nik asmatzen dudan hura eta inori ardura ez diona. Hartan hildako bakarra egonen da, baina errukia eskatzen dut eta parkean eseri naiz gutxi gorabehera lasai; egun bat gehiagoz biziko naiz».

Inazio, zeintzuk dituzu urte berrirako asmo onak?


Azkenak
Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Estatuaren biktimek Chivite lehendakariari eskatu diote egon dadila euren aitortza ekitaldian otsailaren 13an

Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Eguneraketa berriak daude