Liburutegia


2021eko uztailaren 16an
Euskal hiria sutan
Xabier Montoia
Elkar
420 orrialde
23 euro


Egungo euskal faunaren istorioak

Hogeita hamar istorioen bitartez gaur egun euskal fauna osatzen dugunon islada zorrotza agertzen ahalegindu da Xabier Montoia Euskal hiria sutan izenburuko liburuan. Eta hor agertzen dira, ekologista bati egurra emateko kontratatzen duten gizona bezala, langabeziari aurre egiteko droga munduan murgiltzen den bikotea; gurasoak gustuko ez, eta haien ordezko polit batzuk aurkitzen dituen nerabea; alabatzat hartu duten neskatoarengatik jeloskor dagoen ama berria; berak amestutako etxaldean bizi diren ingelesak handik ihes egin dezaten egundokoak asmatzen dituen nekazaria; hilean behin elkarrekin parranda egiteko ohitura duen gizon taldea; senarrak kasu izpirik egin ez eta maitale amoros bat aurkitzen duen emakumea, eta beste.

El trabajo en el siglo XXI: perspectivas de futuro
Batzuen artean
Ararteko
146 orrialde
32 euro


Laneko eskubideak XXI. mendean nola antzematen diren

EHUk giza eskubideak aztertzeko jardunaldiak antolatzen ditu Udako Ikastaroetan eta Ararteko erakundeak horien berri emateko bilduma osatu du. Bilduma horretan kaleratu berri da Lana XXI. mendean: etorkizunari begira izeneko liburu berria. Globalizazioa, iraultza teknologikoa edo inmigrazioa bezalako fenomenoek duten eragina kontuan hartuz jardunaldi horietan ukitu ziren gaien artean, hauek daude: Lana eraldatzea arriskuzko atalasean: gizarte eragileen lana; Lanak, zaintze-lanak eta iraunkortasuna: XXI. menderako erronka; Lanaren eta gizartearen arteko harremana; eta Enplegurik eza -ordaindutako eta baldintza duineko lan gisa ulertuta-: alderdi psikosozialak eta jarduteko proposamenak.

Jakin
Batzuen artean
Jakin
126 orrialde
9,50 euro

Imanol Urbietak eginiko aitorpenak

Jakin aldizkariaren azkeneko zenbakian Jakin Kultur Taldeak 1956-1977 urteen artean aurrera eramandako egitasmo eta ekimenen gainean dihardu Paulo Agirrebaltzategik. Liburugintza eta hiztegigintza lantzeaz gain, UZEI sortu zuten, beti ere Euskal Unibertsitatea lortzea helmuga izanik. Bestalde, Miel A. Elustondok Imanol Urbieta musikagile eta pedagogo ezagunari elkarrizketa egin dio. Urbietaren bizitzan eta jardunean sakondu du Elustondok. Elkarrizketan lantzen dituzten gaien artean, Imanolek Zarautzen izandako haurtzaroa, Arantzazun egin zituen ikasketak, Jakin aldizkariaren sorrera garaiko giroa, umeei musika irakasteko bokazioa, Zarauzko ikastolan bizi izandako esperientzia, Xirula Mirula estudioa eta musikarako material didaktikoen ekoizpena daude.

Idatz & Mintz. 42. zenbakia
Batzuen artean
Labayru Ikastegia
48 orrialde

William Rolloren euskal ekarpena

Dialektologia lanetan aurreratua izan zen Willian Rollo hizkuntzalari britainiarrak 1920. urtean Markinan bildutako ipuin eta kontaera batzuk eskaintzen ditu Idatz & Mintz aldizkariak bere azkeneko zenbakian. Testu horiek orduko markinarren hizkera modua islatzen dute. Besteak beste, honoko kontakizunak irakur daitezke: Markiñeko Errixe izenburua duena; Eskontse bat; San Migel Arretxiñakue; Alarabea jigantearen eta gizon-jatailearen ipuina; Lapramendiko atsoa; bildumako interesgarrienetako gisa jotzen den Euliski jigantea; eta gogaikarriak, gaiztoak eta zikinak ei ziren Laminak izenekoa. Idatz & Mintz-en zenbaki berean, gainera, emakume gazteek haurrak ugalketa-adinean izateari uko egin ziotenean abiatu zen iraultzaz mintzo da Miren Agur Meabe, Esporaketa magikoa (Iraultzaren kronika) izenburuko lanean.

Idatz & Mintz
42. zenbakia
Batzuen artean
48 orrialde

Olentzero zergatik hasi zen opariak banatzen

Goiara neska ttiki-ttikia, aitona Erramun eta urtean behin bisitan etorri ohi zitzaien Goiararen aita dira Antton Kazabonek idatzi eta Aitziber Alonsok marraztutako istorio honetako pertsonaiarik garrantzitsuenak. Neskatoa eta aitona Erramun bizi ziren tokitik oso urrun, ikatza egiten aritzen zen aita, eta horregatik ezin zuen urtean behin baino gehiagotan beraiengana hurbildu. Hori bai, zetorren guztietan, opari mordoa ekartzen zuen bere alabarentzat eta aitarentzat ere. Goiarak asko atsegin zituen opari horiek, jakina, baina nahiago zuen beti egin ohi zion galderari aitak erantzutea: aitatxo, non dago ama? Izan ere, jaio zenean galdu zuen ama Goiarak, eta hura noiz ikusi irrikitan zegoen.

Laztañe
Juanbau Erauskin
Paperzaleak
34 orrialde / 2 euro


Zauri handiagoak min ttikiagoa egiteko erabilitako laztanak

Hala dio Juanbau Erauskinek Paperzaleak Kultur Elkartearen bidez, Alberto Elosegiren azalarekin, plazaratu duen poema bildumaren aurreneko alean: Laztañek laztan egiten dio egurrari/ ondorengo zauri handiagoak/ min ttikiagoa egin diezaion./ Eta arinago sartzen dugu/ torlojua egurrean. Hortik aurrera, makina bat gai jorratzen ditu: leial izatearen nekeak; ez izanaren damuak eskainitako etorkizun eternala; Gezur mamiak; bake ilusioa; ederra eta hutsala; benetako maitasuna maitemina amaitzen denean hasten ote den...


ASTEKARIA
2007ko urtarrilaren 14a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude