Kontatzeko dutena, gordetzeko daukaguna

Teodor Goñik baimena eman zion elkarrizketatzeko Argitxu Canterori, baina baldintza batekin, izen-abizenik ez zezala esan irratian. Hala egin zuen Canterok, Goñiren izenik ez zuen eman, baina irrati emankizuna entzun zuten ia denek ezagutu zuten Goñi! Aldudekoak bazuen hitz egiteko gogoa, baina ez zuen jendeak bera ezagutzerik nahi. Goñik Cantero hunkitu zuen eta honela du gogoan hila den gizona: «Arrantzalea zen, kontrabandoan aritzen zen nahi baduzu, egin behar ez zen guztia egiten zuen. Familia horrela hazi zuen. Deitzen zuten, adibidez, komunionerako eta honenbeste amuarrain eskatzen zioten. Espezialista handia zen, naturarekin, errekarekin zuen harremana... miresgarria zen! Arraina sentitzen zuen, errekako harri guztiak ezagutzen zituen. Goñi altxorra da. Orain asko galdua da naturarekiko harremana».

Hamasei urtean egindako 640 elkarrizketetako bat da Goñirena. Beste dezentek eskatu dioten moduan, Goñik ere ez zuen bere burua agertu nahi izan, baina berak kontatzeko zuenak merezi zuen.

Cantero, elkarrizketatzeko jende interesgarriaren bila ibili da urte luzez, batik bat Nafarroa Beherean -baita Zuberoan eta Lapurdin zertxobait ere- eta interesekoa den ala ez neurtzeko hiru parametro erabili ditu: batetik, kontatzeko manerari egiten dio kasu, hizkuntza nola darabilen, zein euskalkitan ari den... «Euskal Herrian zaharrek badute istorioak kontatzeko manera bizia, goxoa, batzuetan emozioarekin». Bestetik, jende batzuen bizia biziki berezia izan da, emankorra, baikorra bai norberarentzat baita gizartearentzat ere. Eta hirugarrenik, garai baten historia, «gure historia, euskaldunena» jaso dute elkarrizketatu horiek; 65 urtetik gorakoak denak. XIX. mendearen bukaeran sortu zen bat salbu, gainerako guztiak XX. mendearen hastapenean jaioak dira, XX. mendearen oihartzuna beraz. Canteroren ustez, elkarrizketatuen belaunaldia gure belaunaldiarentzat, eta baita hurrengoentzat ere, oinarria da. Frantzian, Espainian, eta beraz, Euskal Herrian izugarrizko iraultza bizi izan zuen belaunaldi horrek, industrializazioa sartu zen, argindarra iritsi zen etxeetara, denboraren ikuskera aldatu zen...


Intelektualentzat, hizkuntzalarientzat... eta entzule arruntarentzat

Gai asko jorratu ditu Canterok elkarrizketetan, jendearen biziaren parte izan direnak, azken finean. Gerra kontuak batetik, Bigarren Mundu Gerra, 36ko Espainiako Gerra eta frantziarren Aljeriako gerra. Kontrabandisten istorioak ere iritsi dira irrati entzuleen belarrietara. Kontu lasaiago eta baketsuagoak ere bazituen jendeak kontatzeko, hala nola, laborantza kontuak, arrantza, etxegintza, etxeko kontuak -arropa garbiketa errekan, haurren erditzea-... Orduko bizimoldea eta oraingoa ez baita bera. Orain ez da ohikoa haurrak etxean izatea, ez doa inor errekara arropak garbitzera.

Bildutako hizketaldiak norentzako uste duen interesgarri direla galdetu diogu Canterori: «Intelektualari balio die elkarrizketok garai batean kokatzen delako materiala, hizkuntza aditua baldin bazara hor dituzu euskalkiak... baina pertsona arruntarentzat ere bada interesgarri, baduelako kuriositatea. Nire helburua ez da azken hori, baina horientzat ere balio du». Canterok ez du ulertzen nola ez den aditurik ordaintzen horrelako lanak aztertzeko, alegia, elkarrizketa horietan garai baten testigantza diren makina bat gai dagoela ikertzeko, denboraren ikuskeraren aldaketa eta emazteen bizimodua, esate baterako. Hori gaiei dagokienez, eta hizkuntzari dagokionez beste hainbeste. Hizkuntza ikerlariak badira, -dio Canterok- Iparraldeko euskalkiak aztertzen dituztenak, baina Hegoaldekoak dira denak, hemen ez da dirurik jarri bertakoek bertako euskalkiak azter ditzaten. Eta berak gustura egingo luke lan hori, nahiz eta aitortu hizkuntza aditua ez dela.

Elkarrizketen grabazio guztiak ditu gordeak, baina protagonisten argazkirik ez, ezta bideorik ere. Eta badu pena, hori dena izanez gero lana askoz osatuagoa izango baitzen, baina bi eskuekin ezin gehiago egin.

Gure arbasoak saioa Euskal Irratietan (Antxeta Irratia, Irulegiko Irratia, Xiberuko Botza eta Gure Irratia) eta Arrosa Sarearen bidez, Hegoaldeko hainbat irratitan emititzen da.

Esan ezin diren estalitako egiak
Poliki-poliki gerturatzen da Argitxu Cantero elkarrizketatua izan daitekeenarengana. Lanbideak asko laguntzen dio, fisioterapeuta izanda Baigorri inguruko heldu asko ezagutzen baitu. Irratiko saioa entzuten dutenek ere ematen dizkiote gomendioak halakori elkarrizketa egiteko esanez. Elkarrizketatua izan daitekeenaren familiari, lagunei galderak egiten dizkie... eta hizketaldia prestatutakoan mikrofonoa hartu eta badoa. Hizketan hasi eta laster ahaztu egiten omen dira mikroa aurrean dutela. Alabaina, batzuek ez dute elkarrizketarik onartu. Gai batzuk oso minbera dira, hala nola gerra. Luzaideko batekin saiatu zen 36ko Gerrari buruz hitz egiten, baina ezetza jaso zuen, «anaiaren kontra tiroka aritua zen, horrela ez da posible hitz egitea!». Bigarren Mundu Gerran kontzentrazio eremuetan egon ziren bati baino gehiagori galdegin zion eta denek ezetz erantzun. Oraindik bateren bat bizi omen da eta ez du elkarrizketa egiteko esperantza galdu. Bigarren Mundu Gerrako desertoreek ere ez dute hitz egin nahi izan. Dena dela, gerra garaietako tabuak erortzen ari dira, «denborak bere lana egiten du».
Kontrabandistak ere isilik egon dira, oraindik ere lan horretan ari zirelako edo esan behar ez ziren gauzak zirelako. Gero bai, gero onartu dute mintzatzea.
Ipar Amerikara joandako artzainek ere ez zuten dena kontatzeko; han bizitako bakartasuna, sufritutakoa, ez zuten kontatu nahi.


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Eguneraketa berriak daude