Iñigo Aranbarri: «Kazetaritza arduratsuaren bindikapena izan da nirea»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Nola sortu zen zure sail hura?
2004ko udan iritsi zen Berria-koen gonbitea. Egunkariaren eguneroko martxa jarraituko zuen norbait nahi zuten. Baina ez beste egunkari batzuetan atera ohi den press ombudsman delakoa bezalakoa, irakurlearen defendatzailea zuzendariaren defendatzailea bihurtzen delako. «Zorrotzago jo behar duk, errukirik gabe, baina eskularruekin, estiloarekin» esan zidaten. Are gehiago: «Ez ahaztu -zioten- prentsaz aritu, baina batez ere Berria-n bertan egiten ditugun makurrez». Inork hartu gabeko arriskua probatu nahi zuten. Egurra etxeari, etxetik. Erokeria hutsa. Osasungarria inondik ere, ordea.

Eta nola joan zitzaizun zereginean?
Domekaro nintzen fokupean. Egin, ahal nuena egiten nuen. Nazioarteko gai baten trataera baldarra hemen, hitz baten hautu desegokia han. Gaiak, ez ziren atertzen. Xenofobia, klasismoa, naziotasuna, jatorkeria, abertzalekeria. Hura zen emana: tituluak, argazkiak, idazkera, publizitatea, agenda... Boxeolari subjetiboa nintzen eta, idazkera ardura eta gaitz, ez nuen inoren izenean idazten, neurean ez bazen.

Eta zein izan da bi urte horietako balantzea?
Gogoetok biluziegi utzi nautela uste dut. Ideologia, izerdi lurrunetan datorkit azalera. Ez zen hau hasierako asmoa. Ez dago, baina, honezkero, atzera egiterik. Garena gara, eta ez nuke nahi inork esaterik ez geniola honi guztiari aurre egin. Ez genuela kezkarik erakutsi etxean bertan erasotzen digun hitz bortxatuagatik, idazkeragatik, pozoituriko ideologiagatik. Kazetaritza arduratsuaren bindikapena izan da borrokaldi bakoitza.

Hizlandia. Mundua prentsaren judasetik
Iñigo Aranbarri
Susa
216 orri./ 15 euro


Iñigo Aranbarrik Berria-n kaleratutako lanak

Susa argitaletxearen eskutik Iñigo Aranbarrik kaleratu duen Hizlandia. Mundua prentsaren judasetik liburuan, egileak bi urtez igandero-igandero Berria egunkarian kaleratu zituen artikuluen bilduma agertzen da. Artikulu horietan komunikabideetatik orohar, baina batik bat egunkari eta aldizkarietatik irakurleei iristen zaizkigun «perla» horiek salatzen zituen. Iñigo Aranbarri guztiz konbentziturik zegoen honetaz: kazetaritza aberkoiaren urrezko garaia ezagutzea tokatu zaigula zinez. Eta hedabideen kontrola eta berrien manipulazioa ezinbesteko tresna bihurtzen direla iritzi publikoa sortu eta bideratzeko orduan. Eta batzuetan oharkabean, besteetan intentzio guztiarekin, kazetariak parte hartzen duela, bere hitzekin, manipulazio horretan. Bazterketa soziala hizkuntzatik hasten da, salatzen zuen Iñigo Aranbarrik bere artikuluetako batean. Alegia, aukeratzen ditugun hitzen bidez erakusten dugula mundua. Eta maiz zabaltzen dugun berriaren «iturriak» nortzuk diren jakitea asko komeniko litzatekeela. Zeintzuk dira «iturriak»? galdetzen zuen Iñigo Aranbarrik, berehala erantzuteko: Polizia. Eta hala, aldatzen doan bertsio ofizial bera da agentziak itxura batera behin eta berriz zorroztuko duena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inigo Aranbarri
2021-07-16 | Pilar Iparragirre
Iñigo Aranbarri: «Historiak kanpo utzi dituen pertsonei buruz hitz egiten ari gara»

Nor genuen Sakabi?
Trikitilari lanbidea serio hartu zuen lehenengoetakoa dugu Sakabi, soinu txikiari handitasuna eman zion soinujolea. Azkoitia-Azpeitia inguru hortan oso ezaguna zen guretzat Sakabi. Gerora konturatu naiz hori gurea dela, ordea. Kanpoko jendearekin hitz... [+]


Iñigo Aranbarri
«Krisia, egotekotan, ez dago literaturan, ustezko irabazietan baizik»
Badaude pertsona batzuk armairua ireki eta arropa bat janzten dutenak. Ispiluan begiratu, erantzi, alkandora aldatu, begiratu, kendu, jaka jantzi, erantzi, galtzak aldatu, begiratu... Beste batzuek gauza bera egiten dute ahoa irekitzen duten bakoitzean. Alkandora bat bezain... [+]

2021-06-30 | Iratxe Esnaola
Iñigo Aranbarri
"Gorroto dut boterearen hizkuntza"

Zamaontzia da Iñigo Aranbarriren azken eleberria. Esan gabeak du bertan garrantzia, bigarren mailan isilka-misilka datorren barne zurrumurruak. Lehen planoan daude Vallejo familiako hiru belaunaldiren harreman gatazkatsua, ebatsitako haurren afera eta arrotzaren... [+]


Iñigo Aranbarriren 'Munduko tokirik ederrena'
Gertutasuna eta kondentsazioa

Ez gara 2018an euskal irakurleari Iñigo Aranbarri deskubritzen hasiko: azkoitiarraren ibilbidea hor dago, bere belaunaldiko idazle esanguratsuenetako bat dela adierazteko. Baina publikatu berri duen Munduko tokirik ederrena-k badauka berritasun bat: generoa. Aranbarriri... [+]


Eguneraketa berriak daude