Ihesi: Igartza, gaurko industriaren lehen katebegia


2007ko otsailaren 21ean

Beasain Oria ibaiaren arroan dago, Goierrin, eta N-1 ere Oriari segika egin zutenez errepide hori da Beasainera ailegatzeko ohiko bidea. Trenez ere iritsi gintezke, noski, Beasaingo ekonomia trengintzak bizkortu baitu urteetan.

Igartzako burdinolan izan ziren Beasaingo industriaren hastapenak, XV. mendetik aurrera burdina landu zen han. XIX. mendean burdinolen krisialdian irauten asmatu zuen eta handik erne zen 1892an "Maquinista Guipuzcoana" trenbide makineria ekoizteko. Hara hor etenik gabeko katea: Igartzako burdinolatik gaurdaino handitzen ari den trenbideko industriara.


Igartzako burdinola

Euskal Herriko burdinola hidraulikorik ospetsuenetakoa Igartzakoa izan da. Neurriz ez da handiena baina antzinako komunikazio bide nagusietako batean dago. Horrek ekarri zizkion ospea eta erregeen bisitak.

Burdinolaren gora-beherak eta egin zizkioten berrikuntzak, XV. mendeaz geroztik dokumentatuta daude. Baita 1782an Frantzisko Ibero arkitektoak egindakoa ere, ia gaur arte iraun duena, alegia.

XX. mendean burdinola hori industri pabilioi berrien azpian gelditu zen, lurperatuta; eta gerora, arkeologia indusketa batzuk zirela medio, hondakinak berreskuratu eta estalkiak eta hormak berreraiki ahal izan dira.

Burdinola barrutik bisita daiteke eta bertan hiru zati agertzen dira: aldaparoaren amaierako gunea, urak mugiarazten zituen turtukiak zeuden lekua; tailerra, burdina lantzen zen lekua; eta ikaztegiak, egur-ikatza biltzen zen lekua.


Igartzako errota

Burdinolatik hurbil eraikita dagoen errota 1740. urtekoa da eta gari, labore eta arto-irinak ekoizteko erabilitako errota hidraulikoaren ezaugarririk petoenak ditu.

Errotaren neurriak nabarmentzekoak dira, laboreak ehotzeko hiru ehotarri pare baititu. Kanpotik duen estetika barroko garaiko arkitektura tradizionalarena da: hormak zurituta daude eta eskantzuak, arkuak eta leihoak katigatutako harlanduzkoak dira.

Ondo-ondoan errotariaren etxebizitza dago, XIX. mendeko erdialdera eraikia. Errota bisitako ibilbidearen zati da eta ehotzeko makinaria guztia abian nola jartzen den ikustea oso interesgarria da. Ekialdeari atxikita badu eraikuntza bat, barruan energia elektrikoa sortzeko egindako turbina zahar bat daukana, joan den mende hasierakoa.


Igartzako benta

1611n Igartzako Andreak Martin Abaria arkitektoari eraikin berri bat egiteko agindu zion.

Helburua sagardoa ekoizteko dolareak bertan jartzea zen, eta baita Igartzatik igarotzen ziren ibiltariei eta haien zamabereei atseden-lekua eskaintzea ere. RENFEren trenbidea egin arte garraio ibilgailu nagusiak zeintzuk ziren gogoratu beharra dago: zalgurdiak eta zamabereak.

Sagarrei zukua ateratzeko dolarea kontserbatu egin da eta trikotez egindako fatxadak Beasaingo teilerian eginak diren arren, Uztaritzetik etorri ziren teilaginek egin zituzten.


Zubia

Bidegurutzea izateak egin zuen Igartza garrantzitsu. Eta hori, bertan eraikitako zubiari esker gertatu zen: Arrasate, Bergara eta Zumarragatik zetorren bidea eta Agurain, San Adrian eta Seguratik zetorrena elkarrekin elkartzen zituelako. Garai hartan ia bide guztiak lurrezkoak ziren eta azpiegitura nagusiak ibaiak zeharkatzen zituzten harrizko zubiak ziren.

Igartzako gaur egungo zubia XVII. mendean berritu zuten eta garai hartakoa da zubiaren fabrika gehiena, baita daukan bizkar-itxurako profila ere. Harlandua eta korronteari aurre egiten dion erdiko zubi-branka nabarmendu behar dira. Bidaiariei batetik bestera pasatzeko aukera ematen zien. Ezkerreko horma-bularraren ondoan, ibaiaren ibilgura jaisten den arrapala dago eta Igartzatik igarotzen ziren mandoei eta zamabereei hor ematen zieten edaten.

Leku horretatik igarotzen da Santiago bidearen adar bat eta Igartzako Santiago elkarteak Santiagorako bidean hortik igarotzen diren erromesei egiaztagiri zigilatu bat ematen die.


Belengo Andre Mariaren ermita

XVII. mendean eraikia da, bi isurialdeko teilatua du eta barruan Belengo Andre Mariaren aldarea dago, bera baita Igartzako leinuaren zaindaria. Horrez gain, Beasaingo Andre Maria Zeruratuaren Parroki Elizan ere badu beste kapera bat, garai hartako erlijio jaieraren lekuko.


Igartzako gurutzea

Bidegurutzean bertan harrizko gurutzea dago, zutabe toskanarra du, aurrealdean Jesukristo gurutziltzatuaren irudia du eta atzealdean Andre Maria Zeruratuarena. Martin Albisu apaizak eman zuen gurutze hori eraikitzeko agindua, 1599an; Beasaingo parrokiako apaiza zen eta hura eraikitzeko behar adina diru utzi zuen ondaretan.
Igartzako jauregia
Maria Igartzakok eraiki zuen XV. eta XVI. mendeen artean. Euskal Herri osoan zurez eginiko jauregi arkitekturaren adibide bakanetakoa da eta hortik bere garrantzia. XV. mende bukaeran Gipuzkoako hiribildu eta kontzejuen Ermandadeak suntsitutako dorretxe zaharra zegoen lekuan eraikitakoak dira gaur egun ikusten ditugunak.
Barruko patio handi baten inguruan antolaturik dago eraikin osoa. Gainean duen solairuari eusten dion zurezko zutabe egitura handia ikus daiteke goiko oinean.
Zuraren erabateko erabilpen hori, eraikuntzan igartzen den teknika eta egituren hegalak, Erdi Aroko eraikuntza tekniken lekuko dira, gero Errenazimenduko joera berriek bazter utzitako lan moldeak. Beheko oineko harrizko hormetan arku zorrotzak eta bao bikiak zabaltzen dira. Zurginek maisutasun handiz eraiki zuten jauregi hau, zurezko piezak zenbakituz eta inguruetako basoetan oraindik ere badiren haritz handiak erabiliz.


Azkenak
Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


2025-04-15 | Irutxuloko Hitza
Urrian zabalduko dute Basque Culinary Centerren Donostiako GOe egoitza berria

Gastronomy Open Ecosystem (GOe) eraikinaren lanak azken etapan sartu dira dagoeneko, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko (BCC) zuzendariak azaldu duenez, astelehenean Donostian egin duten bisita instituzionalean.


2025-04-15 | Bertsozale.eus
Kattin Madariaga Apaolazak irabazi du 2025eko Nafarroako Eskolarteko Txapelketa

Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]


Gerra piztu zenetik bi urte
Sudanen paramilitarrek 350 pertsona hil dituzte asteburuan errefuxiatuen kanpalekuetan

NBEren esanetan, gatazka hasi zenetik gutxienez 13 milioi sudandarrek euren bizilekuetatik alde egin behar izan dute, eta biztanleriaren erdiak elikagai eskasia du. RSF Laguntza Azkarrerako Indarrak talde paramilitarrak asteburuan egin dio eraso Darfur eskualdeari, eta... [+]


Zentsura mozioa onartuta, UPNk Noain-Elortzibarreko alkatetza galdu du

AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]


2025-04-15 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Milioika abokaturekin edo igerilarirekin, AEBak berrindustrializatu?

Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.


Baionako Xingar Ferian salatutako bortxaketa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.


Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


Hilberria
Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Mario Vargas Llosa idazlea eta Literaturaren Nobel sariduna zendu da

89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]


2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren “izaera komunista” azpimarratu dute, bere heriotzaren 50. urteurrena kari

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.


Eguneraketa berriak daude