Hala ere


2021eko uztailaren 28an
Poesiaz eta kantuaz galdatzen dit Inazio Ttakun-kideak eta ez dakit zer erantzun. Ni baino poeta hobeak badirelako euskal literaturan. Eta kantari onak. Eine kleine dichterin -olerkari txiki- bat naiz, eguneroko bizitzaz asetzen dena, zentzu guztietara. Balio gabeko gauzak ditut hizpide baina suerte handia dut kantari askok ene testuak musikatzen dituztelako. Gehienetan, egia erran, poemak idazten ditut musika bat daukadala buruan, noizbait norbaitek abestekotan eta mirakulua gertatzen da denborarekin, edozein euskalkitan.

Asko gustatu zitzaidan plazaratu zenean, Jacques Brelen Orly blues hura. Uste dut Parisen nengoela Porte d'Ivry metro-geltokiko kaian, andere erromantiko baten esku-zakutik eroritako orrialde plegatu batean atzeman nituela Orlyren hitzak. Inaziok oroitza inarrosi dit. Poesia hori ere baita: minbizia zuelako ezer galtzekorik ez zuen Brelen diskoa, lurretik biltzen den paper purtzilikatu bat eta ahazmenak arras ezabatzen ez duen memoria bat.

Frantses artista frankoren xuxurlak kasko zokoan sartzen zaizkigula aitor dezakegu orain, tregoa dela eta gabatxokeria leporatuko ez diguzuelako. Jean Jacques Goldmanen Graver l'écorce jusqu'… saigner, Francis Cabrelen Samedi soir sur la terre, maitale eme batek helarazi zidan Barbararen La joie de vivre deituriko zatiek bihotzak amoltsutasunez betetzen dizkigute. Halaber, Luz Casalek hunkigarri eskaini eta Almodovarren film bateko soinu bandan agertzen den Pienso en ti melodia erranguratsu hark. Kantua eta poesia bizitzari egokitzen direnean, mintzairak argiki muntarik ez du, edo ez luke izan behar.

Poesia hasieran kantua da eta Iliadaren lehen lerroan Homerok musak Akileoren hira abestera gonbidatzen ditu: Iliada eta Odisea biak salmokatzen zituzten eta salmotzaileak oro Chio uhartekoak ziren. Nago funtsean poesia ez denez Homo sapiens merkantilista honek Neandertalengandik jaso eta inkontzienteki zaintzen duen ahalmen bakarra. Neandertalek hilak ehorzten zituen eta ametsak interpretatzen. Poesia idazten dudanean, beti beraz, ez baita neretzat gaztaroko bekatua, Neandertalengandik hurbil sentitzen naiz, primitiboa, harpekoia, ezjakina, erreferentzia gabea, holtz hegian jauziaren egiteko, ausartzeko, nitarik iradokitzeko, hausteko eta izkiriatzeko ene aldia bailitzan.

Poesia, edonoren baitan garatzen den barne-gerla batez kometitu ipuina izan daiteke, kanpo-gerlak garrantzirik ez duela kasu horretan. Adibidez, maite nukeen bati -eskerrak euskarazko potentzialari!- olerki bozkariotsu bat zuzentzen diot eta amodioa erabat hustiatzean, poesia geratzen da, izan zenaren lekuko. Denboraren joanean zizelkatzen dugun hatz imaterial bat da eta hatzak musikari edo kantari baten imaterialtasuna gurutzatzen duenean, kanta bilakatzen da. Gero, kritikoek eta olerkari ikasiek teoriak moldatzen dituzte, haragiaren imaterialitate horri etekinak ateratzeko. Poesiak kide anitz asetzen du, zentzu guztietara (bis).

Segur naiz ene Ttakun-kideak Durangon izan direla. Inaziok bederen mende laurdeneko punpea egin du atzera, liburu saltzen zegoela. Entzuten al zen Lourdes Iriondo izugarriaren ahotsa? (Gure herrian ez baita debaldezko apartheidik eragin nahi, emakumeak ez dira ez aditzen, ez eta gizonetarik bereiz agertzen, emazteak ere anaiak direlako oroz bat: dulert!). Dena dela hauteman al duzue, gitarraz lauzkaturiko eta eternala dirudien Hala ere eder hura? Behatzen dudalarik buklean, mamuak jabaltzeko, ez dezaket asma olerkiak ala musikak zeinek nauen gehien gatibatzen.

Hala ere... Hauxe da gaia.


ASTEKARIA
2007ko urtarrilaren 07a
Azoka
Azkenak
Kutxa Banku Fundazioa ez da ados agertu Arriolaren adierazpenekin: “Euskara ez da oztopo”

Kutxa Banku Fundazioak adierazi du Kutxabankeko presidentearen adierazpenek ez dutela fundazioaren pentsamoldea islatzen, "Hizkuntza aniztasuna beti da aberastasun iturri, nekez izan daiteke oztopo", argudiatu dute.


Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


Pippi Kaltzaluzek 80 urte bete ditu, beti bezain iraultzaile

Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]


Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzuak jarriko ditu abian Osakidetzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


“Neutrotzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren konplizea da”

Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


2025-04-02 | Cira Crespo
Espainiako bandera

Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


Haurtzaroaren denbora

Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


Eguneraketa berriak daude