Fisika, kimika, biologia...


2021eko uztailaren 16an
Iruñeko Karlos III.aren etorbideko muturretan Gabonetako bi zuhaitz erraldoi altxatu dituzte, 12na metrokoak, metalez eta plastikoez eginak, non ohiko bolekin eta argi txirikordatuekin batera opari-kutxa dirdiratsuak paratu baitituzte. Inguruko hesiek herritarroi kutxak ukitzea galarazten badigute ere, denok dakigu oparirik gabeko opari-kutxak direla horiek, urre koloreko begiztetatik zintzilikaturik airea baino biltzen ez duten kartoizko ontzi hutsak.

Baina denok dakigu, baita ere, kutxa huts horiek zerbaitengatik eta zerbait adierazteko paratu dituztela hor. Gure gizarteko ikur nagusia bihurtu den oparotasunaren mezulari, balizko zorion baten balioa frogatu nahi dute haien hutsalean, oparien eta ospakizunak iritsita pozik egon behar dugula gogoraraziz.

Kutxa hutsak errealitate fisiko ukigarriak izaki, gure baitan mundu fisikoaz haratago doazen errealitate ukiezinak sortzeko ahalmen miragarria dute, desirak, sentimenduak, oroitzapenak eta halakoak pizteko gaitasun zolia. Tentagarria da, arras, gabonetako parafernalia hanpatu hori besterik gabe arbuiatu eta gehiegikeria kontsumistak eta neurri gabeko txepelkeria salatzea, joera horiek jendartean nola nagusitu diren ikusita gero eta indartsuagoa baita gutako hainbatengan Gabonak modu bilduago eta soilagoan pasatzeko gogoa. Baina ohartzen naiz, bestalde, pertsonon izaeran doala gure baitako joerak eta pentsamoldeak mundu fisikoan irudikatzea. Eta horrek berdin balio du Eguberritako edergarrien zale bagara nahiz zapi palestinarra gure ideien ikur ageriko gisara eramaten badugu. Edo, heldutasunean ongi sartuta gaudela, jantzien edota orrazkeren bidez oraindik gazte eta modernoak garela iradokitzen saiatzen garenean.

Azaleko kontua izanagatik estetika inoiz ez baita azalkeria hutsa. Hor dugu zurbiltasuna, adibidez, emakumeon edertasunaren ikur. Badakit hori, batik bat, XIX. mendeko joera estetikoa izan zela, baina nago bere horretan irauten duela nolabait. Moda-desfileetarako diseinatzaile batzuei neska modeloak, argaltasunez janzteaz gain, zurbiltasunez apaintzea zenbat gustatzen zaien ikustea besterik ez dugu. Nik pertsonalki egiaztatu ahal izan dut: anemiak jota nengoela jakin gabe oraindik, jende anitzek esaten zidan zein eder nengoela... Osasunak eta kanon estetikoek ez omen baitute zertan eskutik joan.

Burdinarik gabe gelditzen ari nintzela esateko osasun etxetik deitu zidaten asteburu berean irakurri nion Joxemari Iturralderi (Mugalari 396) gorputzean burdina gehiegi edukitzeak sortzen dituen arazoen berri. Burdina dosi handietan -hasia nintzela, jakin izan nuen Hemingway gorputzean burdin gehiegi metatzea dakarren hemokromatosia izeneko gaitzak jota bizi zela, eta gaitz horrek, oldartzaile bilakatzeaz gain, depresiora eta suizidiora bultzatu zuela idazle amerikarra. Gero jakin izan dut burdina gehiegirako joera gizonengan handiagoa dela, emakumeetan baino.

Biologiaren arau izanen da hori, emakumeok nerabetasunetik menopausiara bitartean hilero galtzen baitugu odola, eta odolarekin batera burdina ere joaten zaigu. Baina Iturraldek bere artikuluan zioen bezala, kimika kontuetan gehiegi edukitzea bezain txarra da eskasia. Nire makalaldiaren harira, emakume pilo batek esan didate anemiaren mugan bizi direla, osasun-egoera arriskugarri horretan ekinez eguneroko bizimoduaren betebeharrei. Harritu egin naiz zein gutxi mintzatzen den horretaz jendaurrean, beste gaixotasun batzuek gure artean duten oihartzunaren aldean.

Burdinaz eta odolaz ari naizela, ezin bazter utzi Margaret Tatcherrek burdinezko damaren titulua berretsi berri duela Augusto Pinocheten heriotzean horren aldeko bere hitzekin. Manuel Fragak ere justifikatu du Pinocheten jokabide odoltsua. Biologiak sarri agintzen du, baina horren gainetik pertsonen asmoak eta jite morala daude gehienetan.


Azkenak
2025-04-07 | ARGIA
Aita Mari ontziak 108 erreskatatuak gertuagoko portu batera eramatea ez utzi izana deitoratu du

108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]


Loren Arkotxa ondarroarra zendu da, Ondarroako alkate ohia eta Udalbiltzako lehen presidente izandakoa

1999an sortu zuten Udalbiltzaren sortzaileetako bat izan zen, eta erakundeko lehen presidente izendatu zuten urte berean. Ondarroako alkate izan zen hiru agintalditan, eta hango udalak eman du albistearen berri.


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Ekainean 20. urteurrena ospatuko du preso politikoen elkartasunezko Hendaiako futbol 7 txapelketak

Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.


Asiako eta Europako burtsek galera historikoak jasan dituzte, Trumpen gerra komertziala tarteko

Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025-04-07 | Ahotsa.info
Hego Euskal Herriko langile eta pentsiodunak kalera atera dira bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko soldata eta pentsioak eskatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]


Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


“Aurrez aurre egin zidan tiro, barrabiletan apuntatuta, 30 metro baino gutxiagora”

Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".


Epailearen aurrean deklaratu du ertzainek zauritu zuten Amaia Zabarte Realeko zaletuak: “Amorru handiko eguna da”

"Amorru handiko eguna" dela adierazi du Zabarteren bikote Noboak, emazteak epailearen aurrean deklaratu berritan. 2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean... [+]


Haurrak gara behelaino artean

Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]


Langileek epaiketari uko eginda, Guardian enpresak xake mate egin du Laudion, urte luzez jokaldia prestatu eta gero

Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]


Eguneraketa berriak daude