AEBetako unibertsitateak


2007ko otsailaren 21ean
Ameriketako Estatu Batuetara (AEB) bidaiatzea ona da konturatzeko herrialde horri buruz ditugun topikoak benetakoak direla eta aldi berean, topikoetatik haratago gauza asko ezezagunak direla.

Film estatubatuarretan ikustera ohituta gauden gauza asko eta asko benetakoak dira, fikzioak errealitatean oinarri finkoa du, horregatik egiten zaizkigu hainbeste gauza ezagun bertara bidaiatzen dugunean, hasi New York hiriko paisaiatik, unibertsitate bizitzan bukatu arte.

Azken esperientzia hau da, unibertsitatearena alegia, orain dela egun batzuk egindako bidaian pixka bat ezagututakoa. Arte Ederren unibertsitate publiko eta pribatu batzuk bisitatu ditugu, Chicago inguruan, Michigan Estatuan, Boston eta New York hirietan.

Harrituta ikusi ditugu hezkuntzan aritzeko dituzten baliabideak eta harrituta konturatu gara estatu batuar aberats batzuen diru donazioak unibertsitateen azpiegiturak hobetzeko direla. Europan ez gaude ohituta aberatsek horrelako diru pila kulturara bideratzera, nahiz eta AEBen kasuan, interes berekoiak ere izan. Adibidez, mezenazgo legeak askoz ere malguagoak iruditzen zaizkit jendeak unibertsitatetara eta museotara hainbeste diru bideratzen badu. Espainiara begiratzea besterik ez dago ikusteko zer egiten duten Marbellako aberatsek diruarekin: etxe itsusiak eraiki, animalia exotikoak edo itsasontzi izugarriak erosi edo dirua Suitzara eraman. Horrek ez du esan nahi AEBetan horrelakorik egiten ez dutenik, baina prestigio sozial handia du kulturara zerbait desbideratzeak. Aberatsek egon behar dutela onartuta, sistema honek onartzen duen bezala, nahiago nuke eredu estatubatuarra espainiarra baino. Gustura hartuko genuke Arte Ederren Fakultatean norbaitek Bilbon erakusketa areto ederra ordainduko baliezaguke.

Bestalde, AEBetan unibertsitateak ikasle irakasle kopuru harremana gurea baino askoz ere baxuagoa du eta horrek inbidia handia pasarazi digu egin ditugun bisitaldi guztietan, batez ere gurea bezalako ikasketa praktikoetan. Han 15eko taldeak dituzten bitartean, gurean 35ekoak dira aipatutako irakasgai praktikoetan. Irakaskuntzarako zeharo ezberdina da, azpiegiturak horrelako taldetarako pentsatuta badaude behintzat.

Azpiegitura ikusgarriak eta ikasle gutxi, ez al litzateke gure unibertsitateen helburua? Bai eta ez. AEBetan dagoen sistema berezia da, ikasleak diru asko ordaindu behar duelako unibertsitatean ikasi nahi badu. Diru laguntzak eta lanean hasitakoan ordaintzeko mailegu sistemak dituzte, baina orokorrean zaila da diru gehiegi ez duen jendearentzat unibertsitatera iristea.

Gurea berriz sistema demokratikoagoa dela iruditzen zait. Europako unibertsitatea masifikatuta egon arren, ez da hain elitista eta ez du ikaslea lanera behartzen karrera bukatu ondoren mailegua bueltatzeko.

Hauek dira bi ereduen alde onak eta txarrak, nik Europako sistema aukeratzen badut ere. Berehalako galdera ea bien arteko orekaren bat posible ote zitekeen da. Estatuek unibertsitatean gehiago inbertitzea hezkuntzak duen masifikazio hori arintzeko posible ote litzatekeen galdetu behar diogu geure buruei.

Horren ordez Europako estatuek Bolognako itunaren bidez aukeratu duten bidea AEBetako eredua da. Unibertsitatea eta enpresa mundua lotzea eta unibertsitate pribatuei hezkuntzaren liberalizazioaren atea zabaltzea. Guztiok nahiko genuke unibertsitate sistema bakarra egotea Europako estatu guztietan, ikasleak eta irakasleak erraztasun handiz unibertsitate batetik bestera mugitzeko, baina egia izango den errealitate horren azpian beste zerbait ezkutatzen ari dira eta hezkuntza publikoaren bukaera da. Agian guk ez dugu ezagutuko Europan unibertsitate publikoak indar handia duelako, baina aldaketa baten hasiera dela iruditzen zait. Hezkuntza eta osasuna pribatizatzeko lehendabiziko saioak ikusiko ditugu gure belaunaldian eta zerbait egiten ez dugun bitartean AEBetako sistema kopiatzeko urratsetan jarriko gara, nahiz eta jende guztiak jakin hura ez dela ona. Orduan zergatik tematzen gara imitatzen?


Azkenak
Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Mario Vargas Llosa idazlea eta Literaturaren Nobel sariduna zendu da

89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]


2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren “izaera komunista” azpimarratu dute, bere heriotzaren 50. urteurrena kari

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.


Daniel Noboa eskuindarra gailendu da Ekuadorko hauteskundeetan, eta oposizioak iruzurra salatu du

Bozen lehen itzulian pare-parean geratu ostean, inkesta gehienek aurreikusten zutena baino tarte handiagoa atera dio egungo presidenteak Luisa González hautagai correistari. Oposizioak "iruzurra" salatu eta botoak berriz zenbatzea eskatu du.


Analisia
Balantzaka gerrarantz

Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]


‘Oztopoen gainetik askatasunera’: Ernaik manifestaziora deitu du apirilaren 17an

Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta "eskuin erreakzionarioaren ofentsibari aurre egiteko" batuko dira. Egun horretarako Euskal Preso Politikoen alde antolatua zuten hitzaldia eta ekitaldia salatu du UPNk, eta hura zelatatzeko agindu du Espainiako Audientzia... [+]


Lau maki, 1947 eta 1948 urteetan Donostian erailak

Maki gerrillari antifrankistek Euskal Herrian ez zuten presentzia bereziki nabarmena izan, baina batzuk pasatu ziren, baita erregimenaren errepresio bortitza pairatu ere. Guardia Zibilak hiru hil zituen Ibaetan 1947an eta bat Zubietan 1948an, ahaztuta badaude ere.


2025-04-14 | Uriola.eus
Gerra finantzatzeari uko egiteko zerga desobedientziaren ekimena abian da

Ekimenak bakea eta justizia soziala sustatzeko proiektuak finantzatzea du helburu. Sustatzaile diren gizarte mugimenduek mezu argi bat bidali diete gobernuei eta armagintza industriari: "Ez dugu gerraren konplize izan nahi".


Analisia
Mikrofonoak antzokietan

"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]


Jardin bat zuretzat, Hipatia

Hainbat lorpen kolektiboan soilik egin daitezkeela esaten denean, lerro artean joan ohi da behin kolektiboan pentsatu, gogoetatu eta eztabaidatu ondotik heldu ohi direla, heltzekotan. Baina zerbait lortzeko, ezinbestekoa da pentsatzen jartzea. Ez baitira gauzak besterik gabe... [+]


Euskal armagintza industria eztabaidagai (I)
Industria militarrari buruz Jaurlaritzak eta Zedarriak enpresari foroak planteatutako eztabaida irekitzen

Urtearen hasieran, Zedarriak taldeak "defentsaren" industriari buruzko "eztabaida irekitzearen" alde egin zuen publikoki (baita nuklearrari buruz ere), eta Eusko Jaurlaritzak berehala egin du bat horrekin. Lehenik, Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia... [+]


Semaforoa gorri, etsaien engainagarri

Gaur aurkezten dugun intsektuaren izen zientifikoak, besteak beste, bi gauza azaltzen dizkigu: alde batetik, gorria dela (ez erabat) eta ez duela hegorik. Okerrak ez dira biak ala biak, baina gorria ez da bere kolorazio bakarra, eta hegoak ere izan baditu, baina beraien tamaina... [+]


2025-04-14 | Jakoba Errekondo
Bizi Baratzearen lurreko ekosistema oparoa

Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]


Eguneraketa berriak daude