Xabier Paya eta Etxahun Lekue: «Buruz-buruko momentua ezin da entrenatu»


2021eko uztailaren 19an
Biak ere aurreko Bizkaiko finalean aritu zineten. Saioaren arduran nabaritu duzue alderik iaztik aurtengora?
Xabier Paya. Bai, dudarik gabe, aurtengoan ardura sekulakoa izan dugu. Aurreko finalean kantatzeko aukera izan nuen, eta orduan gauza oso erraza zen alde batetik, Igor Elortza eta Unai Iturriaga hor zeuden, eta hortik aurrera norberak egiten zuena zezakeen onena izango zen. Baina aurten ez zegoen aukera hori, guk jarri behar izan dugu eurek jartzen zutena. Eta nahiz eta txapela nik dudan, nire kideek ere oso lan ona egin dute eta oso final polita izan da.

Etxahun Lekue. Onena izan da ardura hori ez dutela bik edo hiruk hartu, zortzirok oso jarrera onaz etorri gara finalera, oso kontzientziatuta final on bat egin behar genuenaz, eta horrek ekarri du elkarri lagundu diogula saio on bat egiten.

Nola bizi izan duzue finalaren hasierako zatia eta buruz-buruko fasea? Buruz-burukoan norbera hazi egin da edo behera egin du?
Xabier Paya. Lehen zatian Fredirekin gustura aritu naiz eta horrek indarra eman dit. Saioan zehar gustura aritu naiz eta Iñaki de Juanaren amaren paperean kantatu dudanean, gaia oso barrura heldu zait eta oso gustura amaitu dut. Aurreko finalean oso deseroso aritu nintzen, eta aurtengoan alderantziz.

Atsedenaldian kanpora irten garenean besteek esan didate buruz-burukorako bat ni izango nintzela. Sinisten nuen pasa nintekeela, baina buruz-burukorako nire izena entzun, eta jada arraroa zen dena. Momentu hori ezin da entrenatu, eta buruz-burukoan denbora ematen du gaia entzun eta ariketa batean aldarteak gora eta hurrengoan behera egiteko.

Etxahun Lekue. Ni saioaren lehen zatian marabila handirik egin barik baina gustura sentitu naiz. Bakarkakoan ez naiz batere gustura geratu, ez naiz gaian lar zentratu... Kanpora irtetean Xabi Payari esan diot bat bera izango zela dudarik gabe, eta bigarrena askoren artean ikusten genuen. Nik neuk ez dut ikusi izan neure burua buruz-burukorako.

Nire izena entzun dudanean blokeatuta geratu naiz, eta pentsatzen dut ni blokeatuta geratzeaz gain, Euskalduna guztia konturatu dela blokeatuta egon naizela. Zortziko txikiko lehenengo bertso hori grabazio guztietatik borratzeko modukoa da. Gero bronkatxoa bota diot neure buruari, «hor zaudenean egin egin behar dozu eta benga, animo». Maiñontzi doinuan sano gustura aritu naiz eta kartzelako beharrean ere bai. Arraroa bada, Payak dioen modura. Gu orain arte ohituta egon gara geuretxoa egin eta disfrutatzera, aurreko finaletan Iturriaga eta Elortzaren buruz-burukoak itzelak izan dira, eta orain hori aldatu da. Baina beno, onerako izan dadila!

Txapelketa honek zer eman dio zuen bertsogintzari?
Xabier Paya. Txapelketa honetara arte sekula ez dut erabili «damosta» errima, eta horrek bi gauza laburbiltzen ditu: batetik, bizkaierarako saltoa aurten egin dut eta hori salto handia da ni natorren bidetik. Bestetik, «damosta» errima neurri luzean erabiltzeak badu bere zailtasuna, eta kontziente nintzen hona iritsita dena eman beharra zegoela, bederatzikoa ere laburra izan zitekeela. Lanketa berezia egin dut, eta nahiz eta horrelako txapelketetan esperientzia handirik ez dudan, konturatzen naiz fruituak hemendik aurrerako plazetan jasotzen direla. Txapelketan atera ez zaizkigun mila errima, mila ideia eta beste mila kontu orain aterako dira.

Etxahun Lekue. Batera entrenatu gara bi urtez Arkaitz Estiballes, Fredi Paya eta gu biok, iaz hasi ginelako Euskal Herriko Txapelketa prestatzen. Niretzat onura ikaragarria izan da, bertsoak baloratzen ikasi dugulako, asko hitz egiten dugu botatako bertsoez... Buruari buelta horiek emateak balio dio ondoren norbere beharrari.

Bizkaiko plazetan baduzue zuen izena, gainerako herrialdeetara kantatzera joatea zailagoa da?
Xabier Paya. Burugaineko txapela giltza izan daiteke beste herrialdeetara kantatzera joateko, berez badaude saio batzuk txapeldunaren izenean egiten direnak. Baina nahiago nuke saio horietan norberari deitzea, ez txapelduna zarelako, baizik eta Etxahun zarelako edo Xabi zarelako.

Etxahun Lekue. Gu ez gaude kexatzeko moduan. Gure saiotxoak baditugu, eta eduki ez ditugunean antolatu egin ditugu, adibidez, «Txapel bete bertso» ekimenarekin. Hemendik aurrera zer etorriko den ez dakit. Nik neuk Bizkaitik kanpo oso saio gutxi egiten ditut, baina ez ditut eskatu ere egiten. Ahalik eta ondoen egingo dugu ditugun saioetan, eta horrek ekarriko ditu saio gehiago edo gutxiago.

Txapela amari
«Jakingo bazenu zenbat urte pasa ditudan pentsatuz, nik egunen batean irabaziko dut zerbait eta amari kantatuko diot, erderaz. Ni itzultzailea naiz lanbidez, eta orain etxera joan eta zer egin beharko dut? Pues en el primer bertso, ama, he dicho esto, y Fredi me ha respondido tal y le he dicho... Nahiz eta berak askotan esaten duen ulertzen gaituela. Badakit agian norbaitentzat itsusia izango dela, bertsotan erdaraz egitea, baina hori txapeldunaren ohorean hartu dudan kapritxo txiki bat izan da. Aspaldiko urtetako ametsa bete dut».

Agurra
Bost izen bota nahi dodaz
merezi daben neurrira
maisu handi Amuriza
eta Lopategi, biba
Trino ta Joseba Santxo
epaile onenak dira
boskarrena ulertu barik
hor egongo da begira:
Tu no nos diste el euskera
pero nos diste la vida
nos llevaste a la ikastola
aprendimos enseguida
ya es hora de que entiendas
el canto que nos motiva
esta txapela es tuya
ai nire amatxu querida.



ASTEKARIA
2006ko abenduaren 24a
Azoka
Azkenak
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Eguneraketa berriak daude