Aurrera bolie!


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Sarritan esaten zuen gure aita zenak esamolde hori. Arrasaten ohikoa nonbait, eta gerora hemen jaiotako etakide ospetsu bati maiz entzunda edo, Euskal Herri osora hedatu zen duela urte batzuk. Ez dakit nik umetatik jaso nuen zentzu berean ulertu edo barneratuta den, ez baitzait hala iruditzen askotan.

Gauzak oker zetozenean erabili ohi zen «aurrera bolie!». Ez dakit goiari eusteko modu bat zen, bizitzan aurrera jarraitzeko kemen punttu bat atera beharrak erakarritako jarrera agian. Baina gogoa dudanetik, hor dago bolie eta aurrera jarraitu beharra.

Oraingo honetan nire berbatxo hauek, 2006. urtea amaitzearekin bateratsu irakurriko ote ditu norbaitek, eta halakotan, datorren -hala betor- horrek ekarriko duena hobea izango delakoan, asmo onez horniturik hurbiltzen gara -beno, denbora, berez dator eta berez doa- guk geuk jarritako denbora-muga horretara.

Eta urteko azken egunotan, makina bat irribarre inozo izango da nonahi, datorrenak bakea eta zoriona ekarriko digula bete-betean sinetsirik. Hala balitz, hemengo askorentzat, derrigor onerako izango lirateke denbora-mugaren aldaketak: euskal gatazka konponbidean, atzera buelta ezinik eta guztiontzat eragin eta emankor izango den garaia letorke. Beste askorentzat, AEBetako soldaduek Iraketik, Afganistanetik eta beste hainbat lekutatik alde egingo dute. Asmo onak, eta lege zuzenak, urte berriarekin batera: emakume gehiago bere bikotekideak, amoranteak edo «ustezko jabeak» erailda ez dela gehiago joango erakutsiko ote? Eta estatu laiko batean, erlijioen presiorik gabe, bizi ahal izango dugu. Eta etorkinei leku duina egingo diegu hemen. Eta estatuek giza-eskubideak errespetu bidean jartzeko asmoz, mea culpa ozen bat kantatuko digute. Eta laguntzak zentzuz banatuko dira, iruzurra, guztia, agerian uzten den bitartean. Eta umeen jokoetatik biolentzia desagertuko da, maisu-maistrak arnasa hartuz, gurasoek ardura eta erantzukizuna bere egiten dutela. Eta gosez diren umeek asetu arteko elikagaiak izango dituzte, euren amek negar eta samina ahaztuz, eta zenbat desastre datozkidan burura, egunero, urte berriaren ustezko magia inozoak ezabatu beharko lituzkeenak. Lerro hauek baino, aldizkari osoan sartzen diren lerro guztiek ere, ez lidakete utziko, eremu nahikorik -garatu gabe, noski- aldarrikatzeko.

Baina neguaren iluntasunari aurre egiteko pizten ditugun «bromazko» argi guzti horiek itzaliz, urtarrileko aldapan gora lehen urratsak eman beharrak, oinak lurrean asentatu, eta berriz ere, «gatazkaren soluziobidea» lurrunduta ikusi arren, bere beharraz, behin eta berriz arituko gara. Eta AEBen politikaren kontra zein neurri hartu beharko litzatekeen esan, sikiera. Ahalik eta emakume gutxien «euren jabeek» erail dezaten, berdintasuna aldarrikatuko dugu berriz ere, eta etorkina zergatik eta nola datorren ere gogoraraziko. Eta estatuen gehiegikerien aurrean, eta aurre egin nahian, eskolako tontoa moduan, esan eta esan, segi eta berriz ere. Eta «Hirugarren» mundukoentzat limosnatxo bat bidaltzen dugun bitartean, estatuek gure zergetatik gutxieneko solidaritatea erakuts dezaten eskatu -exijitu?-. Eta gurasoei, umeekin hitz egin, jolas egin eta balore zentzuzkoak erakuts diezazkien iradoki. Eta abar, eta abar.

Eguna joan eta eguna etorri ikusi, jasan eta guztion artean eragiten dugun desastre hau ez da ezerezean eraikitzen. Gauetik goizera, Eguberriko argien beroak ere ez du urtuko. Egunero irun eta astalkatzen dugu, bidegabekeria guztiak eusteko eta estaltzeko ehuna, eta boliek aurrera jarraitzen duen bitartean, orain arteko oihal hori kenduz, beste kolore, textura eta sendoerako hariak behar, pentsatu eta ezin asmatu modukoa eraiki guran. Gira il mondo.


Azkenak
2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


PKK-k su-etena deklaratu du, buruzagiaren agindua onartuta

Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.


Frantziak eta Erresuma Batuak Ukrainarako su-eten plan bat aurkeztuko diote AEBei, Trump Zelenskiri oldartu ostean Etxe Zurian

Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.


Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


Nafarroako armarri historikoaren erabilera debekatu du Castejoneko alkateak

Karbankulu pomelatua "garai batean gure bizilagun Francisco Casanova hil zutenen ideiak babesten dituztenek erabilitako ikurra" dela, adierazi du  Noelia Guerra UPNko Castejoneko alkateak, eta sinbolo "ez ofizialak" udalaren espazioetan erabiltzea... [+]


Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


Erabat doan izango da Hondarribian euskara ikastea

EH Bilduk sustatuta, Hondarribiako udalak euskara sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak egin eta laguntza-lerro berri bat sortu du. Horri esker, erabat doakoak izango dira euskalduntze ikastaroak, besteak beste.


Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


2025-03-03 | Garazi Zabaleta
Amillubi
Lanerako, proiektua zabaltzeko eta komunitatea egiteko auzo(p)lanak

Gipuzkoako hamaika txokotatik gerturatutako hamarka lagun elkartu ziren otsailaren 23an Amillubiko lehen auzo(p)lanera. Biolur elkarteak bultzatutako proiektu kolektiboa da Amillubi, agroekologian sakontzeko eta Gipuzkoako etorkizuneko elikadura erronkei heltzeko asmoz Zestoako... [+]


Engainuaren eredu

Leihatila honetan behin baino gehiagotan azaldu ditugu Ama Naturaren engainuak bere izakiak babestearren. Batzuetan, erle edo liztor itxura zuten euliak ekarri ditugu, beste batzuetan inongo arriskurik ez duten arrisku-kolorazioko intsektuak ere bai (kolorazio aposematikoa... [+]


2025-03-03 | Jakoba Errekondo
Zakilixuten potroximela

Nori ez zaio gustatzen ahuakatea? Ia denok atsegin dugu fruitu berri hori, di-da amaren batean etxekotu zitzaigun. Zenbat urte da ba dendaero ikusten hasi garela? Gure mahaietara iritsi aurretik, historia luzea du.


Eguneraketa berriak daude