Txapeldun berriak sortutako ikusmina


2021eko uztailaren 19an
Bapatean Bizkaia. Halaxe dio aurtengo Bizkaiko bertsolari txapelketako leloak. Aurtengo txapelketak badu berezitasunik aurrekoek izan ez dutena: azken sei edizioetako txapeldunak falta dira, Unai Iturriaga (1994ko eta 1996ko txapelduna) eta Igor Elorza (1998an, 2000n, 2002an eta 2004an nagusitu zen). Horregatik, «Aldaketaren txapelketa» izenez ere bataiatu dute aurtengo edizioa, nahiz eta bi izen horiek kenduta finalean arituko diren bertsolarien artean bi nobedade baino ez dauden: Onintza Enbeita eta Ibon Ajuria. Igor Elorzak Berriari eskainitako elkarrizketan zioenez, orain arte finalean sartzearekin konformatu izan direnek beste helburu batzuk izango dituzte, eta ikuskizuna bizia izango da.


Bertsolari eta epaileetan aldaketak

Baina, finalistez gain txapelketen bilakaera erakusten duten datuak bertsolarien adinari dagozkionak dira. Aurten bertsolari gehienak hogeita bost urte ingurukoak izan dira. Lau bertsolari baino ez dira hogeita hamar urtetik gorakoak: Iratxe Ibarra, Juanjo Respaldiza, Eneko Abasolo «Abarkas» eta Mikel Galarza. Hogei urte edo gutxiagokoak, berriz, hiru baino ez daude (Itxaso Paya, Peru Vidal eta Olatz Ibarluzea). Horrek esan nahi du bertsolari belaunaldi batek hartu duela plaza Bizkaian. Xabier Payak Anbotoko haizorratza bere blog-ean (www.bizkaie.biz webgunean ikusgai) dioenez, bere ustez parte-hartzaileen artean lau-bost aurpegi berri baino ez daude, gainerakoak aurreko txapelketan baino bi urte zaharragoak dira. Horrek azken urte hauetan bertsolaritzaren garapenean izan den fenomeno bat du oinarrian, hau da, bere garaian oso belaunaldi gazte bat indarrez sartu zen oholtzan, eta gaur egun beraiek dira txapelketan agintzen dutenak.
Aldaketa nabarmenagoa da epaimahaikoa, bi aurpegi berri egongo baitira aurten Bizkaiko finalean: Iñaki Aurrekoetxea eta Gaizka Amondarain. Alegia, zortzi epailetik bi aurten egongo dira lehen aldiz Euskalduna Jauregian.


Finaleko sarrerak agortuta

Baina, aldaketarik gertatu al da saioetara joaten den entzulegoaren artean? Badirudi baietz, aurten jende asko hurbildu baita txapelketako saio guztietara. Lehenengo fasean, 250 lagun joan ziren Zamudiora, Sestaoko aretoak itxura polita hartu zuen, Arrigorriaga eta Igorren aretoak bete egin ziren eta 500dik gora lagun bertaratu ziren Aulestira. Finalaurrekoetan, berriz, kopuruek gora egin zuten. Gernikakoan 700 entzulek gozatu zuten saioarekin, Getxon 500 lagun sartu ziren aretora eta beste askok kanpoan ipini zen pantaila erraldoiaren bidez jarraitu behar izan zuten saioa. Azkenik, Durangoko finalaurrekoan frontoiak oso itxura polita hartu zuen. Hori gutxi balitz, finalerako sarrerak azken finalaurrekoa jokatu baino lehen agortu ziren, aurten ere Euskalduna bete egingo dela ziurtatuz. Dirudienez, Elorzak bertsolariei buruz zioena gertatzen zaio publikoari ere, hau da, betiko biak ez egonda irabazlegaien zerrendak gora egin du nabarmen, eta ikusmin handia eragin du horrek.

Eta bertsolariek ez dute huts egin. Txapelketa gehienetan bakarkako lanak nabarmendu ohi dira, baina aurtengo honetan ofizioka ere bikain aritu dira, zortziko txikian batez ere. Ariketa honetan bertsolariak bizi aritu dira, eta aipagarria da gaiak lantzerakoan bertsolariek ez dietela inolako mugarik eta taburik ipini euren buruei. Hala, Gernikako saioan Estiballesek eta Artzak xehetasunik ezkutatu gabe hitz egin zuten komunean dauden bi pertsonen paperean; Iratxe Ibarrak ez zuen lotsarik izan amona baten larruan Onintza Enbeita suhiltzaileari bere grinak agertzeko. Honek entzulearekiko konplizitatea handitu du nolabait, eta alde horretatik, aldaketa bat ez, baina, eboluzio bat agertu du bertsolariak azken urteotan.

Aldaketa edo eboluzioa? Bizkaiko Txapelketa hau aldaketaren txapelketa al da benetan, edo, eboluzio baten maila bat gehiago ote da? Zaila da erantzuna, baina Euskaldunak txapeldunaren aldaketaren auzia argituko du behintzat.

Zortzi finalisten armak
Abenduaren hamaseian jokatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala. Bertan zortzi bertsolari hauek ariko dira kantuan.

Arkaitz Estiballes Gernikako finalaurrekoan erakustaldia emanda sailkatu da azken saiorako. Detaile eta xehetasun txikiek garrantzia handia dute bere bertsogintzan, eta bakarkako lanari ematen dion narratibotasuna ere nabarmena izan ohi da.

Iratxe Ibarrak oso saio ona osatu zuen Getxon, eta ofiziokako lanetan freskotasun handia erakutsi zuen ideietan.

Xabier Payak ez zuen beharbada bere saiorik onena osatu Gernikan, baina jada ezaguna da bere bertsotan egiteko modua, eta harritzeko modukoa da doinuarekin jolasean aritzeko daukan trebezia, honen bidez bertsoaren edukia indartzen baitu.
Etxahun Lekue ohiko bihurtu da azken urtetako finaletan, eta erregulartasuna da bere arma nagusia. Gainera, Durangoko saioan bakarka ere oso ale politak utzi zituen.

Igor Muniategi ere Durangon aritu zen, eta honek ere erregulartasuna du ezaugarri, eta Etxahunek bezala bakarka lan bikaina egin zuen.
Fredi Payak ideietan dauka indarra, inori otutzen ez zaizkion arrazoiak abesten ditu; gogoratzekoak dira, esaterako, iazko Euskal Herriko Txapelketa Nagusian erretzeari utzitakoaren paperean kantatu zituen bertsoak.

Azkenik, aurtengo honetan bi nobedade egongo dira finalean.

Onintza Enbeitak Euskal Herriko Txapelketa Nagusian oso saio polita osatu zuen Uztaritzen, eta orduan utziriko sentsazioak berritu zituen Getxoko finalaurrekoan. Gauza sakon eta konplexuak era sinplean esatea da bere ezaugarrietako bat, eta
Getxon bakarkakoan egin zuena nabarmentzekoa izan zen.

Ibon Ajuria ere berria da Euskaldunako oholtza gainean. Durangoko finalaurrekoan abestu zuen, eta ofizioka zortziko handian oso arrazoi sakon eta onak abesteaz gain bakarka ale dotoreak utzi zituen, ironia apur batekin apainduak.

Itxura polita du, beraz, aurtengo finalak.

Juanjo Respaldizaren azken txapelketa
2006ko txapelketa honek Juanjo Respaldizaren agurra ekarri du. Gernikan jokatu zen finalaurrekoan azken agurrean eman zuen bere erretiroaren berri: «Adinak aurrera egiten du. Nik uste dut txapelketan lehenengo aldiz finalera heldu nintzenean baino hobeto kanta dezakedala orain. Baina, txapelketak eskatzen duen indar hori zaila da hogei urte geroago ematea. Nik bertsotan hobeto egin nezake, euskara landuagoa daukat... erreminta hobeak dauzkat, baina, txapelketak eskatzen duen kontzentrazio hori, ahalegin hori, tentsio hori... urteak pasatu ondoren ez dira lortzen. Aurten ez joatea ere oso normala izango zen, eta beraz normalagoa da hurrengoan ez ateratzea». Halaxe azaldu du bere erabakia. 1987tik atera da Bizkaiko Txapelketan, hau da, aro berriko lehenengo txapelketatik. Ordutik lau finaletan egon da: Arriagan hirutan (1992an, 1994an eta 1996an) eta Euskaldunan jokatu zen lehenengoan (2000n). Aurtengo txapelketan izan duen partehartzeaz zera dio Respaldizak: «Txapelketan sartzeko erabakia hartu behar zenean ez dakit gogo handiegirik ote neukan. Gogoa neukan ahalegina egiteko, batez ere txapelketa bat gustura pasatzeko. Gogoa neukan beste txapelketa baterako entrenamendu aldia pasatzeko eta kontzentratu aldi bat emateko norbere buruari bertsotarako. Saio gehiegi ere ez dauzkagu, eta norbere burua proban jartzeko aukera handia da hau, azken batean gure bertso bizitzan txapelketa izan baita parte handi bat. Ni gustura geratu naiz».

Azken urteotan bere bertsokeraren ezaugarri nabarmena izan da bizkaieraren erabilera. Hau ordea ez da beti horrela izan. Berak azaltzen duenez, «ni hamar urtean edo batuan kantatzen aritu nintzen. 1992ko txapelketan, finalera iritsi nintzen lehenengoan bizkaieraz egiteko asmoz joan nintzen, baina zer irtengo zen ondo jakin barik. Lopategik eta Amurizak eta hauek kenduta inork ez zuen egiten, eta ni joan nintzen urtebetean nire entrenamendu guztiak bizkaieraz eginda, baina, ondo jakin gabe zer irtengo ote zen». Gainera, bazuen beste kezka bat ere: jendeak zer moduz hartuko ote zuen. Hala ere, bere saioak arrakasta izan zuen eta harrezkero bertsolari askok kantatzen du bizkaieraz. Dena den, Respaldizaren ustez, «hitza ez litzateke bizkaieraz egitea», gehiago litzateke «bertsotan normal egitea».

Txapelketan aritu den hemeretzi urteetan bertsogintzaren barruan aldaketak gertatu dira, bere iritziz zehaztasunera joan da bertsoaren eboluzioa. «Nik huts gehien nire ibilbidean horretan eduki izan dut; ez naizela hainbeste egokitu orain kantatzen den konkretutasun horretara. Nire buruak abstraktuagora eramaten nau askotan, eta horrek ez dit asko lagundu» dio berak. Dena den, oso gustura dago aurtengo Bizkaiko Txapelketak izan duen bilakaerarekin.

Ondoko gelatik ere jarraituko da finala
Abenduaren 16an jokatuko den
finalerako, Euskalduna Jauregiko 2.200 sarrerak inoiz baino lehenago bukatu dira. Horregatik, Euskalduna Jauregiko areto txikiago bat ere zabalduko dute, 613 pertsonek pantaila batetik saioa jarrai dezaten. Sarrerak
hartzeko deitu Bertsozale Elkartera: 943217798.


Azkenak
Zigor gehiago espero dituzte Zarauzko EAJko zinegotzi ohiaren etxearen auzian

EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak ez duela "zirrikiturik utzi" dio SOS Talaimendi plataformak, eta "oraindik merezi duten legezko zehapena jaso ez duten zenbait erabaki arbitrario eta ia delituzko" geratzen direla adierazi du. Besteak beste, Zarauzko Udalak... [+]


2025-01-30 | Leire Ibar
Osasun publikoaren alde otsailaren 1ean Bilbon, Gasteizen eta Donostian kaleak betetzera deitu dute

Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]


2025-01-30 | Julene Flamarique
“Irabazi egin dugu”: Burlatako etxegabetzea gelditu du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]


Isunak kendu dizkiete ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortutako donostiarrei

Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.


2025-01-30 | Leire Ibar
EITBko Euskara Batzordeak salatu du euskararen eskakizuna baztertu dela zuzendaritza postuetan

EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]


Adifek dio AHTko obretan salatutako lan-esklabotza egoerak “gezurra” direla

AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".


2025-01-30 | Aiaraldea
Amurrioko Udalak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza 2025eko udal aurrekontuetan sartzeari

Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.


2025-01-30 | Ahotsa.info
KarKarCar, mugikortasun kooperatiboko proposamen berria Iruñerrian

Kar Kar Car auto elektrikoen erabiltzaileen kooperatiba ibilgailuen flota handitzen eta bere zerbitzua Iruñerriara zabaltzen ari da.


Guardianeko langileek mobilizazioekin jarraituko dute, instituzioen “promesa faltsuen” aurrean

Asteazkenean ekin zion Laudioko enpresak labea hozteko prozesuari, Eusko Jaurlaritzako teknikarien bermearekin. Langileak haserre eta "engainatuta" azaldu dira erakundeen jarrerarekin: "Gu babestera joan eta langileen ondoan egon behar zuena, ez da egon"... [+]


2025-01-30 | Gedar
Otsailaren 12an epaituko dute Raimundo El Canastero taldea

Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.


Etorkizuneko belaunaldiak gurpil gainean eramanez Gasteizen

Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]


Mendebaldeak Kongon dituen hainbat enbaxada jo-mugan hartu dituzte M23ren kontrako protestetan

Kongoko Ipar-Kivuko Goma hiriburura sartu eta bereganatu du Martxoak 23 talde armatuak. Zabalpena aitzina doa eta Bukavu Hego-Kivuko hiriburua dute orain xede. Herritarrak karrikara atera dira, M23aren aurka eta Ruandak eta Mendebaldeak erakunde armatu horri erakutsitako... [+]


2025-01-30 | Axier Lopez
Mugikorrik gabeko eskolak Brasilen

Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak... [+]


2025-01-29 | Julene Flamarique
Greba mugagabea hasiko dute Trapagarango MFS enpresaren 104 langileen kanporatzearen aurka

ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez


2025-01-29 | Julene Flamarique
Marokok “inolako azalpenik eman gabe” El Aaiunen sartzea eragotzi die Eusko Legebiltzarreko ordezkariei

Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.


Eguneraketa berriak daude