Skype: Telefono fakturei agur

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Iluntzeko 21:00ak pasatxo dira, ostirala. Euskal Herrian, afaldu ondoren zinemara joan edo parrandan atera erabaki nahian dabiltza bi gazte, ordenagailu bidez. Mendebalderago, Argentinako exekutibo batzuk goizeko bileraren ondorioez eztabaidatzen ari dira, eta Ekialdeko herrialderen batean berriz, aspaldian elkar ikusi ez duten bi lagunen elkarrizketa goizeko ordu txikietaraino luzatu da. Guztira zazpi milioi pertsona baino gehiago daude Skypera konektatuta lerrook idatzi bitartean. P2P (Peer To Peer) sareetan oinarritzeak eta ahotsa Interneteko Protokoloen bidez garraiatzeak bereizten du telefonia berri hau orain artekotik eta bi urte eta erdian 100 milioi erabiltzaile lortu ditu.

Musika elkartrukerako Kazaa aplikazioa sortu zuten pertsona berak daude Skypen atzean: Niklas Zennström eta Janus Friis. Suediarra lehena, daniarra bigarrena, 2003. urtean ekin zioten abenturari. Helburua, Internet bidezko telefonia enpresa bat abian jartzea. Ezingo dute esan apustua gaizki atera zaienik. 2005. urtean eBay Interneteko enkante etxeak 2.100 milioi euro ordaindu zituen Skype bereganatzeko. Eta ez ziren interesa zuten bakarrak: Microsoft, Yahoo eta Google ere erosteko gogoz ibili ziren.

Skypek erabiltzeko eskaintzen dituen erraztasunak izan du zeresana arrakasta horretan. Aplikazioa www.skype.com gunetik deskargatu, instalatu eta ireki, besterik ez da egin behar beste ordenagailu batean dagoen edonorekin doan hitz egiteko. Programa lehen aldiz abiaraztean erabiltzaile izena eman behar dugu. Hori izango da hortik aurrera gure «telefono zenbakia». Ordenagailu batetik bestera deitzeko erabiltzen da erabiltzaile izena. Programak gure ezagunen agenda osatzeko aukera ematen digu eta konektatzen garen bakoitzean agendan dauzkagun pertsonak ere konektatuta ote dauden ikus dezakegu. Deiak egitea berriz, munduko gauzarik errazena da: nori deitu nahi diogun aukeratu eta ordenagailuaren saguarekin pantailan azaltzen den botoi berdeari eman, besterik ez.

Nori deitu ordea? Nola jakin inguruan programa honen erabiltzailerik ba ote dagoen? Deitu nahi duzun pertsonaren erabiltzaile izena ezagutzen ez baduzu, aplikazioak bilatzaile bat dauka, kontaktua errazteko. Izena, herrialdea, sexua edo hizkuntza bezalako parametroak erabiltzen ditu, eta behingoagatik azken horretan Basque aukera ere azaltzen da.


SkypeIn, SkypeOut, SMSak, txat-a...

Baina ordenagailu batetik bestera hizketan aritzeko aukeraz gain (SkypeIn aukera), aplikazio honek ohiko telefonoetara dei merkeagoak egiteko parada ere ematen du. SkypeOut izena du dei mota horrek eta prezioak asko aldatzen dira herrialde batetik bestera. Kasurik onenean, telefono arrunt batera minutuko 0,017 eurogatik deitzea ahalbidetzen du. Garestienera berriz, deia minutuko euro erdiagatik atera daiteke.

Halaber, joan den urteko otsailetik, SMS mezuak bidaltzeko aukera eskaintzen du programak. Hasieran doan egin bazitekeen ere, gaur egun ordaindu egin behar da. Denborak aurrera egin ahala antzeko berrikuntza gehiago egin dizkiote Skyperi. Orain posible da ehun pertsona baino gehiagoko taldeetan moderatutako elkarrizketak egitea, berehalako mezu sistema erabiltzea -MSN Messenger edo Yahoo Messenger programen antzera-, bideo-deiak egitea -bideokamera instalatuta duten ordenagailuetan- edo erantzungailu automatiko batean bezala ahotsezko mezuak uztea, besteak beste.


Alde ilunak

Erabiltzaile kopurua du Skypek alde, bera izan baita VoIP (Voice Over Internet Protocol) edo ahots bidezko programen artean orain arte jende gehien erakarri duena. Alabaina, software jabeduna erabiltzen du aplikazioak eta horrek baditu bere arriskuak. Batetik, Skypekin programa bera duten ordenagailuetara bakarrik deitu dezake erabiltzaileak. Konparazio batera, ohiko telefonian horrelako zerbait eginez gero, enpresa bereko bezeroen arteko deiak egiteko aukera bakarrik eskainiko liguke gure etxeko telefonoak. Beraz, agerikoa da bezero gehien dituen enpresak merkatu osoa bereganatzeko izango lukeen erraztasuna. Gainera, programaren kodea itxia izateak zailago egiten du segurtasun alorreko arazoak atzematea. Ikerlari independenteek ezin izan dute programaren fidagarritasuna erabat egiaztatu eta horrek kezka sortu du zenbait erabiltzaileren artean. Frantziako Gobernuak adibidez, 2005eko urrian debekatu egin zuen, badaezpada, bere ikerketa zentroetan Skype erabiltzea, espioitzaren beldur.

Azkenik, programa deskargatzerakoan ia inork irakurtzen ez duen lizentzian esaten denez, Skypera konektatuta gauden bitartean, deirik egiten ez badugu ere gure konexioa erabili dezakete beste erabiltzaileen trafikoa bideratzeko.

Alternatibak
Oraingoz Skype nagusi bada ere, sarean badira funtzio bera betetzen duten beste aplikazio batzuk eskura, bateratze eta moldatze aldetik hainbat abantaila eskaintzen dituztenak:

- WengoPhone (www.openwengo.org): 2004an sortu zen, GPL lizentzia librea darabil eta SIP protokolo estandarrean oinarritzen da. Erabilera aldetik Skyperen antzekoa da. Alderik nabarmenena zera da: WengoPhone erabiliz gero SIP estandarrean oinarritutako beste programekin bateragarria dela. Gainera, kode irekikoa denez, erabiltzaileek programa nahi duten eran moldatu dezakete.

- Gizmo Project (www.gizmoproject.com): Proiektu honen baitan, SIP estandarra erabiltzen duten hainbat aplikazio sortu dira; hala nola, Asterisk eta Ekiga. Programa horiek estandar berean oinarritutakoekin bateragarriak dira.

- Switchboard (http://theswitchboard.ca): Ez du instalaziorik eskatzen. Web gunera sartu, erabiliko dugun hizkuntza aukeratu eta ataritik bertatik egin ditzakegu deiak nabigatzailean abiarazten den Java aplikazio bati esker. Windows, Mac eta Linux sistema eragileekin bateragarria da.

Hala ere, hiru adibide hauek lagin oso txikia dira. Internet bidezko telefonia erabiltzeko programen arteko alderaketa zabalagoa dago Wikipedian, http://en.wikipedia.org /wiki/Comparison_of_VoIP_software helbidean.


Azkenak
Traktoreen protestak hasi zirela bost hilabete
Zerekin egiten dugu amets? Elikagaien merkatu globalizatuan bira egiteaz harago

Bost hilabete bete dira otsailaren 6an traktoreen mobilizazioak hasi zirenetik. Mirene Begiristainek eta Isabel Alvarezek ekofeminismoaren betaurrekoak jantzita aztertu dituzte mobilizazio hauek eta fokutik kanpo geratu diren laborariak eta aldarrikapenak ekarri dituzte lehen... [+]


Auxerreko haur txikien hilerria

Aurtengo neguan INRAPeko (Ikerketa Arkeologiko Prebentiboen Institutu Nazionala)  arkeologoek nekropoli berezia aurkitu dute Auxerreko (Frantziako Estatua) erdigune historikoan: haur jaioberrientzako edo hilda jaiotako haurrentzako erromatar garaiko hilerria. K.o. I. eta... [+]


Bederatzigarrena eta azkena

Viena, 1824ko maiatzaren 7a. Ludwig Van Beethovenen (1770-1827) 9. Sinfonia estreinatu zen. Konpositore alemaniarrak bukatu zuen azken sinfonia izan zen, baina, asmoari erreparatuta, lehena izan zela ere esan liteke. Beethovenek 1799 eta 1800 urteetan idatzi zuen 1. sinfonia;... [+]


ChatGPT-k hau ere badaki: datu zentroek milioika litro ur lapurtuko digute

Adimen artifiziala denen eskueran jartzearekin, multinazional teknologikoek cloud datu zentro erraldoiak eraikitzeko planak ugaritu dituzte. Ekipamendu informatikoz betetako mega-fabrikon aztarna ekologikoa ikaragarria da: elektrizitateaz gain, milioika litro ur behar dute euren... [+]


Hezbollahk 200 suziritik gora jaurti ditu Israelera, sionistek komandante bat hil ondoren

Hezbollahren goi mailako bi agintari militar hil ditu Israelek hilabete batean. Tentsioak gora jarraitzen du, erabateko gerra pizteko kezka artean.


Loiuko aireportuan atxikitako gaztea deportatuko dute, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz

Ostiral arratsaldeko 15:00etan deportatuko dute Bilbotik Tangerrera doan hegaldi batean, EITBk informatu duenez. Espainiako Auzitegi Nazionalaren arabera, “gaur egun ez dago demandatzailearen bizitzarako edo osotasun fisikorako berehalako arrisku edo arrisku... [+]


Merezi dugun euskal opera

Durangoko Hitz liburu-dendan otu zitzaidan Saturraran operak merezi zuela kritika. Jose Julian Bakedanoren arrapostua batetik, liburu-dendako Gaizka Olabarriren berben ilusioa, horrenbeste urtean Hitz liburu-dendako ardura eraman izan duen Nekane Bereziartuak opera hori ikusteko... [+]


Nafarroako Gobernuak biktima gisa onartu du poliziak ke pote batez zauritutako Mikel Iribarren

1991n zauritu zuen larri ke pote batekin Espainiako Poliziak Iruñean eta 31 urte ondoren lortu du instituzio publiko baten aitortza biktima gisa. Espainiako Gobernuak ere kalte-ordaina ordaindu behar izan zion, baina ez da kasuagatik poliziarik zigortu.


Basauriko espetxeko preso bat hil dela jakinarazi du Salhaketa elkarteak

Presoa ziegan aurkitu dute hilik ostegun iluntzean. Eusko Jaurlaritzak esan du suizidio kasu baten aztarnak dituela. Gainera, Jaurlaritzak 2021ean espetxeen eskumena jaso zuenetik hiltzen den zazpigarren presoa da.


Mundakan atea itxi diete etxebizitza turistikoei urtebetez

Etxebizitza turistiko berriak erregistratzeko baimenik ez ematea erabaki du Mundakako gobernu taldeak, ostegun honetan egin duen ezohiko bileran. Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorrean (HAPO) behar diren aldaketak egingo ditu lizentzien etetea burutzeko.


Laboristek sekulako garaipena lortu dute Erresuma Batuko hauteskundeetan

Alderdi Laboristak bete ditu aurreikuspenak eta sekulako garaipena lortu du Erresuma Batuko hauteskundeetan. Keir Starmer alderdiko buruzagia izango da lehen ministro berria. Eskozian SNPk porrot handia jaso du, Sinn Feinek boto emaitzak hobetu ditu eta Galesko independentismoak... [+]


Ipar Euskal Herriko artistek Fronte Herritar Berria bozkatzeko deia egin dute

Eskuin muturra garaile izateak kultura eta gizarte mailan ekar dezakeenaren ikuspuntua partekatu dute, adierazpen bateratu baten bitartez. Guztira 94 artista eta kultur eragilek sinatu dute idazkia momentuz.


Eguneraketa berriak daude