Santa Claus benetakoa da

Mira, 343ko abenduaren 6a. Liziako kosta mediterraneoko herri txiki batean (egun Demre izena du eta Turkian dago) Nikolas izeneko apezpikua hil zen, baina haren kondairak bizirik dirau.

Nikolas Patarako portu liziarrean jaio zen eta gazte zela kristau bihurtu zen. Lur santuetara bidaiatu ondoren, Liziara itzuli zen Mirako apezpiku izateko.

Nikolasen saindu ospea bere eskuzabaltasunari egozten zaio. Bere karitate ekintzarik ezagunena prostituziora behartutako hiru ahizpa laguntzea izan zen. Kondairaren arabera, Nikolasek urrezko txanponez betetako poltsak bota zituen ahizpen etxeko tximiniatik behera. Eta poltsa haietako bat sutondoan lehortzen utzitako galtzerdi baten barruan erori omen zen.

Hil zenean Miran bertan ehortzi zuten eta bere hilobia berehala gurtza gune bilakatu zen. Ez da gorde dokumenturik ofizialki kanonizatu zutela esaten duenik, baina herritarrek berehala hainbat talderen patroi izendatu zuten: presoena, epaileena, marinelena, piratena, birjinena, merkatariena eta karitate ekintzetan aritzen zirenena. 1087an marinel italiar batzuek haren hezurrak hartu eta Barira eraman zituzten. Bertan daude egun, hezurrak gordetzeko propio eraikitako San Nicola basilikan.

Erdi Aroan San Nikolasen gurtza Europa osoan zabaldu zen. Mirako apezpikua bere karguari zegokion jantzi gorriekin irudikatu ohi zuten eta gero eta sarriago bizar zuria ipini zuten Nikolasen erretratuetan. San Nikolasen gurtza apurka itzaltzen joan zen kontinente osoan, Herbehereetan ezik. Sinterklaas izenez ezagutzen zuten bertan. Holandarrek tradizioa itsasoz bestaldera eraman zuten New Amsterdam (egungo New York) kolonizatu zutenean, eta han Sinterklaas Santa Claus bilakatu zen urte gutxitan.

Gaur egun, Santa Claus oraindik gorriz janzten da eta bizar zuria du. Diote Gabon gauean tximiniatik behera jaisten dela sutondoan galtzerdiak zintzilik utzi dituzten haurrei opariak uzteko. Europako hainbat tokitan, Herbehereetan bereziki, San Nikolasen festa bere heriotzaren egunean ospatzen da, abenduaren 6an; haurrek zapatak euren logelako atean uzten dituzte sainduak frutaz, gozokiz eta bestelako opariz bete ditzan.

Mendebaldean milioika haurrek gorriz jantzitako bizarduna existitzen dela sinesten dute. Baina eszeptikoak ez dira gutxi, Vatikanoa haien artean. 1969an Paulo VI.a Aita Sainduak San Nikolasen eguna egutegi katolikotik kentzea erabaki zuen, Nikolasen bizitza eta ekintzen inguruko dokumentazio gabezia zela eta. Baina horrek Santa Clausen irudia ez du ahuldu, Coca Colak Vatikanoak baino eragin handiagoa duen garaiotan.


Arrastoak

Idi-txuletoia tolosan jaio zen. Joan den mendearen erdialdean, nekazaritzaren mekanizazioak lanik gabe utzi zituen ordura arte laborantzan aritutako idiak. Zer egin soberakin haiekin? 60ko hamarkadan, Tolosako Casa Julianen sortzaile Julian Rivasi txahal-txuleta ordura arte ezezaguna zen idiaren haragiarengatik ordezkatzea otu zitzaion: idi-txuletoia sortu zuen. Baita ederki prestatu ere. Tolosaren 750. urteurrena betetzen da aurten eta aitzakia hori medio, besteak beste, Txuletoiaren Festa burutu berri da Gipuzkoako hiriburu zaharrean, hil honen 6tik 10era. Tolosako erretegi nagusiak bildu ziren Zerkausian, idi-txuletoia herritarrentzat prestatu eta, modu horretan, herrian sortutako produktuari omenaldia egiteko.


Azkenak
Ortuzarrek ez du EAJko buru izaten segituko eta bidea libre utzi dio Estebani

EAJren barne prozesuan ez du bere burua aurkeztuko, nahiz eta garaile irten den orain arteko bozketetan. Itxura guztien arabera, Aitor Esteban izango da EBBko buruzagi berria.


Armagintza sustatzeko Jaurlaritzaren konpromisoa adierazi du Torres lehendakariordeak, Zedarriak-en eskaerari erantzunez

Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak armagintza industria goraipatu eta zabaldu diren “aukera” berrien aurrean sektorea “babestuko” duela azaldu du. “Beste kontu bat da gutako bakoitzak izan ditzakegun posizio... [+]


Zaldibarko hondamenditik bost urtera, erantzukizunak argitu gabe eta zabortegien kontrola ezbaian

Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-06 | dantzan.eus
Lazkaon aspaldi galdu ziren inauteriak berpiztuko dituzte

Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]


2025-02-06 | Gedar
Autobusak antolatu dituzte ostiralean Gasteizera joateko, Maccabiren aurkako manifestaziora

Israelgo Estatuko saskibaloi taldeak ostiralean jokatuko du Gasteizen, eta mobilizatzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak.


Berriztagarrien lurralde plana aldatu du Jaurlaritzak, eskala handiko eolikoei toki gehiago egiteko

Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.


1.000tik gora sinadura, Donostiako Kristobaldegi komentua Txomiñeneko auzoarentzat izan dadin

Auzoak behar asko dituela nabarmendu dute eta Kristobaldegik beharrei erantzun ahal diela: auzo baratzeak, biltegia, kultur etxea, zaharren egoitza, eta abar.


Alternatibei zirrikitua irekitzeagatik

Zerbait egin beharra izan liteke aurtengo Argia Sarietan garaikurra jaso berri dutenen oinarria. Zapalkuntzaren, bazterkeriaren, ahanzturaren aurrean antolatzearen erabakia hartu izana. Edo ilunetik argia ateratzea, zirrikituak bilatzea eta komunitateari eskaintzea. Balio... [+]


Hondarribiarren gehiengoak alarde parekide bakarraren alde egiten du, udalaren inkesta baten arabera

Inkestatuen %45,6k alarde parekide bakarra nahiago du herriarentzat eta %65ak baino gehiagok alardearen gatazka konpontzeko herritarrek gai horren inguruko hitzaldi eta tailerretan parte hartu behar dutela adierazi dute.


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


Eguneraketa berriak daude