Net Hurbil: Etorkinek Polonian utziriko hutsunean vietnamdarrak jarri


2021eko uztailaren 19an
Migrazioak ikertu dituztenek zenbait lege edo ardatz nagusi aurkitu izan dizkiote; horietako batek dio herrialde batean migrazio-korronte bat orekatzen dela kontrako beste korronte batekin. Putzu bateko urarekin gertatzen den antzera, alegia. Guk hemen kanpotarren etorrera nabaritu dugu, ekarri dizkiguten onura eta arazo guztiekin; eta honantz etorri diren errumaniar, poloniar eta abarren sorterrietan orain -aipatu konpentsazio legearen ondorioz- tankera beretsuko fenomenoak ari dira ikusten. Horretaz Europako komunikabide batzuetan argitaratutako kronikak bildu ditu Frantziako Courrier International astekariak, «Travailler a l'Est» (Ekialdean lan egitea) dosierrean.

Bata, lehenago El Pais egunkarian Txinako etorkinek Errumanian hartu duten garrantziari buruz Ana Carbajosak argitaratutakoa da. Zenbait iturritan irakur daiteke ia milioi bat errumaniar dagoela Europako mendebaldean barreiatuta, azken hamarkada eta erdian lanera etorrita; beste asko mugituko direla espero da Errumania eta Bulgaria Europar Batasunan laster sartuko direnean. Baina bizitzak jarraitzen du beren sorterrian, eta bertako industriek piztuta segiko badute kanpotik ekarri behar dituzte beharginak.

Carbajosa kazetariak Bacau herrian, Errumaniako ipar-ekialdean, Europan saltzen diren kirol-janzkiak egiten ehunka langile txinatar aurkitu ditu. Bizilekua gehi 200 euro ordaintzen die ugazabak hilean, bertako hizkuntzaz tutik ez dakiten eta etxetik lanera eta lanetik etxera bizi diren langileoi.

«Errumaniarrak Espainiara joan dira, eta horregatik ekarri behar izan ditugu jendeok Txinatik», esan dio Sorin Nicolescu nagusiak. Bacauk zituen 250.000 biztanleen %10ak egin omen du ihes. «Eskualdeko usina guztiek dute arazo bera. Lehen, urrutira zihoazen hemengoek dirua bidaltzen zuten etxera. Baina gaur egun familia berekin hartuta joaten dira eta ez dute gehiago sosik bidaltzen».

Antzeko egoerak ikusi ditu kazetariak Errumaniako leku gehiagotan. Asko Espainiara joan ziren; hasieran Andaluzian marrubi bilketan aritzen ziren eta horregatik deitzen zieten capsunarii, marrubizaleak; geroztik ofizio askotan ari dira. Laster ordea, Europar Batasunan sartzean diru laguntza asko (17.000 milioi euro zazpi urtetan) iritsiko direla seguru daude errumaniarrak, eta diru horrekin eraiki beharko dituzten azpiegitura lanak burutzeko langile faltan aurkituko dira.

Mendebaldeko aberatsok bezala, gure lehengusu ekialdekoak ere erretretak nork ordainduko dituen kezkatzen ditu. Bacaun Sorin Nicolescu enpresa gizonak esan dio kazetari espainiarrari: «Eskerrak langile txinatarrok etorri zaizkigula gure jubilazio sariak ordaintzeko».

Hala ere, txinatarrak baino gehiago, Sobiet Batasuna izan zenetik -errumanieraz mintzo diren Moldaviatik batez ere- eta Ekialde Hurbiletik etorriak dira. Duela gutxi arte Mendebalderako bidean zeharkatzen zuten herrialde hau, baina orain Europan sartuko den horrekin gero eta gehiago dira bertan gelditzera iritsitakoak; asko gainera -palestinar eta irakiarrak tartean- merkataritzan jarduteko.


Beti dago zu baino behartsuagorik

Europako Mendebaldean kezka zabaldu da Europar Batasuna Errumania eta Bulgariaraino zabaldutakoan horietako herritarrek etortzeko bidea libre izango dutelako. Zenbait herrialde -Britainia Handitik hasita- hori atzeratzeko ahaleginetan ari dira asteotan. Errumania eta Bulgarian aldiz, kezkaz bizi dute jadanik jasan duten hustea, eta laster nozituko duten ihes handia.

Sofiako Kapital astekariak berrikitan eskatzen zizkien agintariei neurriak atzerritik jendea ekartzeko. Horretarako argudio sendoa erakutsi du: zenbait prospekzioren arabera Bulgariak 2050. urtea bitartean biztanleen %34 galduko dituela... Afrikako Swazilandiaren pare. Swazilandiari hori gerta dakioke hiesak han egiten dituen kalteengatik, baina Bulgariaren arazoa jaiotze-tasa hain apala izatea da. Horretan aspalditik dira europarrak Bulgariakoak.

Azken urteotan Mendebaldean kezka eragin duen beste etorkin «klasikoa» poloniarra da, hemen baino gehiago Europako Ipar eta Erdi aldean. Baina gauza da Polonian ere, bertako jaiotzen kopurua txikia izateaz gain herritarrak diru errazagoaren bila urruti joan direlako, etorkinen beharra dutela. Denetan bezala, kulturaz hurbilen direnekin dauzkate buruhauste gutxien, jatorri eslaviarrekoekin. Baina mundua gaur ez da plater bat baino askoz handiagoa eta zakurraren ipurdian jaiotako jendeak aurki ditzakezu herrixkarik txikienean.

Gazeta Wyborcza egunkariko bi kazetarik urte gutxitan vietnamdarrez bete den Mrokow herrixka bisitatu dute. Varsovia eta Lodz hirien arteko etxe-multzo txiki bat omen da Mrokow, duela gutxi arte 300 biztanle zeuzkan: 2002an azaldu ziren vietnamdarrak, eta dena aldatu zen auzo txikian.

Orotara 56 vietnamdar bizi da ofizialki izena emanda Mrokown, baina gehiago izango dira seguru. Kasik esku hutsik etorrita, oso azkar ari dira beren negozioak antolatzen, eta gero eta gehiago dira haientzako ari diren enplegatu poloniarrak, Gazeta Wyborczaren aburuz. I. Adamczewska eta A. Urazinska jurnalistek herritar asko aurkitu dituzte «jende horiaz» kezkati eta beldurtuta, katolikoak ez diren pertsonei begirada gaiztoz erreparatzen dien jaun erretorea tartean.

Aldiz, beste batzuk pozik daude herrira kanpotar txikitxoek ekarri duten mugimendu berriagatik. Adam Markowski garajistak esan die kazetariei: «Hitz gutxi eta lan asko egiten dute horiek. Kotxe zaharkitu batzuekin iritsi ziren, eta pixkanaka horiek saldu eta Mercedesak erosi dituzte. Ez dut ezagutu horiek baino langileagorik. Gainera, beti egiten dute irribarre, baita aberia dutenean ere».

Gure herrietan txinatarrengatik entzuten den gauza bera esan diete kazetariei Mrokowko herritarrek: «Ez dakigu zenbat diren, ez dute parte hartzen herriko bizitzan. Jendea gero eta kezkatuago dago haiekin, lur guztien jabe egiten ari dira eta».

Hemen garai batean kaleko salmentan ari ziren magrebtarrei «Joxe Mari» deitzen zitzaien moduan -«Merke ta ona, Joxe Mari»-- Morkown «Uwaki» deitzen diete asiarroi, polonieraz hitz bakarra omen zerabiltelako: «uwaga», kontuz. Horietako baten etxera joan dira kazetariak galdezka, eta atarian polonieraz hitz bat ere egiten ez zuen gizona agertu zaie. Beranduago itzultzaile batekin bueltatu dira etxe berera, eta hara... vietnamdarrak oso ondo daki polonieraz. Hona Hung jaunaren esplikazioa: «Sarritan ez ulertzeko plantak egiten ditugu, iruzur egitera edo lapurretara ote datozkigun beldurrez». Etxean afaltzera konbidatu ditu kazetariak. «Polonian ondo bizi gara» diotse. Vietnamez asko dakien irakasle batek argitu die ikertzaileei: «Integratzeko ahaleginean, poloniera ikasten dute vietnamdarrek, baina beldur dira eta oharkabean pasa nahi dute». Horientzako Polonian dago pagotxa.

------------------------------------------------------------------------------
www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
Osakidetzan egiturazko eta egiazko konponbideak eskatu dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostian

Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.


Aroztegiari ezetz esan dio jende oldeak Iruñean, eta auzipetuen absoluzioa eskatu du

Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]


Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Eguneraketa berriak daude