Beste Durango

Mexiko, 1562ko uztailaren 8a. Francisco de Ibarrak hiri berri bat fundatu zuen gaur egungo Mexikoren ipar-mendebaldean. Ama durangarra zuen Ibarrak eta hiri berriari Durango ipini zion izena. Mexikoko zati horren konkista urte batzuk lehenago hasi zen, Nuño de Guzman espainiarrak hainbat milaka lagun bildu eta 1529ko abenduaren 21ean espedizioa Mexiko hiriburutik abiatu zuenean.

Culiacan hiria fundatu zuen lehenik, Juan Labastida, Diego de Mendoza eta Diego de Ibarra, Franciscoren anaia, lagun zituela. Kostata baina Guadalajara hiria sortu zuen ondoren Guzmanek, jaioterriaren omenez. Baina Espainiara itzuli behar izan zuen eta Guadalajara beste euskaldun baten eskutan utzi zuen: Juan de Oñate. Bateratsu fundatutako Compostelako alkate, aldiz, Juanen anaia Cristobal de Oñate ipini zuen. Guzman joanda, euskaldunek haren indarkeria baztertu eta konkista baketsuagoari ekin zioten (konkista baketsurik bada, behintzat). Oñate eta Ibarra anaiek iparraldera jo zuten; Zacatecas hiria fundatu zuten, Francisco Urdiñola oiartzuarrarekin batera, eta, aurrerago, aipatutako Durango. Euskaldunek aurrera jarraitu zuten eta egungo Arizona, Colorado, Texas, Kansas, Kalifornia eta Mexiko Berrira (azken hau Juan de Oñateren semeak fundatua) iritsi ziren.

Baina Durango meatze gune garrantzitsuan zegoen kokatua eta berehala hasi zen hiri berriaren loraldia. Bizkaia Berriko Erresumaren hiriburu izan zen. Bizkaia Berriak egungo Zacatecas, Coahuila, Sinaloa, Chihuahua, Sonora eta Durango estatuak hartzen zituen.

Beraz, egun, Durango Mexiko barruko estatu bat da, baita estatu horren hiriburua ere. Ia 1.500.000 biztanle zituen 2000 urtean eta oraindik meatzaritza sektore garrantzitsua bada ere, nekazaritza eta abeltzantzak jan diote apurka nagusitasuna.

Bertan jaio ziren, besteak beste, Doroteo Arango XX. mende hasierako Mexikar Iraultzako buruzagi nagusietakoa (Pancho Villa izenez ezagunagoa) edo Dolores del Rio aktore ezaguna. Eta ez zen Dolores izan Durangotik pasatako aktore bakarra. 1954an White Feather westerna errodatu zuten bertan eta lehen film horrek ondorengo hamarkadatan etorriko ziren beste hainbati zabaldu zizkien Durangoko ateak. «Corredor cinematografico» izeneko kalea eta guzti eraiki zuten westernetako kaleen estiloan eta 120tik gora film egin zituzten bertan.

Gaur Durango ez da dagoeneko zinemaren meca txikia. Baina bere Zinema Jaialdia mantendu du. Eta Euskal Herriko senide nagusiak bezala, azoka handi bat ere badu, urtero, uztailaren 8an, hiriaren fundazioa gogorarazteko egiten dena.


Arrastoak


Vespak 60 urte. II. Mundu Gerran Piaggio motoreen inperioak P108 bonbarderoa egitea erabaki zuen. Horrek fabrikak helburu militarra izatea ekarri zuen eta gerra amaitu baino lehen, Piaggio aliatuek suntsitu zuten.

Oro har, Italia guztia geratu zen lur jota gerra amaitu zenean. Garraio merkea behar zuten italiarrek. Piaggio berpiztu eta MP5 prototipoa garatu zuten; Paperino deitu zioten moto berriari Donald ahatearen antza omen zuelako (hala esaten diote Italian pertsonaia honi). Baina porrota izan zen.

Berehala D'Ascanio ingeniari aeronautikoak eredua errebisatu zuen: motorea atzeko gurpilaren gainean kokatu zuen eta aurreko besoa hegazkin baten lur hartzeko trena bailitzan diseinatu zuen. D’Ascanioren aldaketak ikusita Piaggiok esan zuen: «Bello, sembra una vespa!» (Ederra, liztorra dirudi!). Eta Vespa jaio zen.

1946an irten ziren lehen 15 aleak Piaggioren fabrikatik. Hegoaldera iritsi ziren lehen Vespak 6.400 pezetatan saldu zituzten.

Besteak beste, Gregory Peck eta Audrey Hepburn-ek Roman Hollidays filman ikono bihurtu zuten motorra. 60 urtetan, orotara, 140 Vespa modelo egin eta 17 milioi ale saldu dituzte.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude