Aita-ama onak izateko ikasten

  • Sarritan esaten da umeak argibide libururik gabe etortzen direla mundura. Esaldi hori, plaza eta tabernetako solasaldiak betetzeko oso egokia izateaz gain, gizartean oso zabalduta dagoen kezka baten isla da. Inoiz baino ume gutxiago daukagun honetan, ez omen da zilegi haien heziketan hutsik txikiena ere egitea. Beharbada horregatik dute gero eta arrakasta handiagoa guraso eskola deritzatenek. Horietan diharduten zenbait aditurekin mintzatu gara gaiaz.

2021eko uztailaren 19an
Supernanny telebista saioak izugarrizko arrakasta lortu du AEBetan zein Europako zenbait herrialdetan, baita Espainiako eta Frantziako estatuetan ere. Haren audientzia datuek erakusten dute zer nolako kezka eragiten duen gizartean, gaur egun, umeen heziketak. «Presioa dago gizartearen aldetik», dio Ediren Osasun kooperatibako Arantza Gomez psikologoak, «lehen baino seme-alaba gutxiago izan ohi ditu jendeak, eta badirudi ume bat edo bi besterik ez izateak haiek hobeto heztera behartzen gaituela. Lehen ez zen hala gertatzen».

Gaurko gurasoek beldur handiagoa diote heziketan huts egiteari, Gomezen esanetan. «Askotan esaten dute, guk antolatzen ditugun taldeetan, ez dietela umeei traumarik eragin nahi. Hori oso modan egon zen sasoi batean». Lehengo gurasoek irizpide argiak zeuzkaten heziketari dagokionez; zurrun askoak batzuetan, ez horrenbeste bestetan, baina argiak beti. Orain, aldiz, noraeza da nagusi Gomezek salatzen duenez, eta horren zergatietako bat, hain zuzen, garai bateko autoritarismotik aldendu nahi izatea da.

«Gaurko gurasoek argi daukate ez dutela inolaz ere nahi beraiek umetan jasandako estilo autoritario hura», adierazi digu Loredi Saralegi adituak. Baina mutur batetik bestera joan gara, antza denez, eta hortik arazo franko etortzen da.


Umeen atsekabeak atsekabetzen gaitu

«Aita-amek ez dakite oso ondo nola erabili agintea, nola ezarri mugak», dio Arantza Gomezek, «autoritarismoa eta agintea gauza bera direla pentsatu dute, eta halaxe sortu zaigu azken urteotan arazo asko daukan ume belaunaldi bat. `Utziezu, egin dezatela!' leloak arautu du heziketa, eta horixe izan da arazoon iturria». Gaurko legea, antza, nola edo hala umeen frustrazioa eragoztea da, baina frustrazioa edozein ikasketa-prozesuren elementua da Gomezek aldarrikatzen duenez: «Umeek ikasi egin behar dute gauzei agur esaten, galera jasaten, horrek hazten lagunduko die eta».

Loredi Saralegi bat dator Gomezek esandakoarekin. «Gurasoak, autoritarismotik urrundu nahian, agintea ere alboratu dute. Ez dakite ondo arauak nola ezarri, beren seme-alaben laguna izan nahi dute... Umeei muga eta araurik ezartzen ez bazaie, afektibitate eta autoestimu arazoak edukiko dituzte».

Bai Gomez bai Saralegi guraso eskoletan dabiltza «irakasle». Ez zaie lanik falta, egia esan. Seme-alaben heziketari garrantzi handia emateak -buruhauste bihurtzeraino sarritan- guraso eskolen kopurua biderkatu du azken urteotan. Gehienetan, udalek edo ikastetxeek egiten dute eskaintza. Interneteko bilatzaileetan «guraso eskola» hitzak sartzea aski da Euskal Herrian eskaintza hori zenbateraino hazi den ikusteko.


Non jarri muga?

Eskola esaten zaie, baina Loredi Saralegik dio gurasoentzako topaguneak direla batez ere. «Eguneroko bizitzan sortzen diren arazoak mahai gainean jarri eta horientzat irtenbidea bilatzen da». Arazo asko, esan bezala, gaurko gurasoek mugak ezartzeko dauzkaten zailtasunetatik datoz. Denok dugu argi, hala ere, mugaren bat ipini behar dela. Non, ordea? Neurria behar bezala asmatzea da zailena. «Beti ere, umearen araberako arauak jarri behar dira, haren adina, ezaugarriak edota zer eskatzen diogun kontuan hartuz». Esan gabe doa araua ez dela inoiz gehiegizkoa izan behar, eta honen zergatiak jakinarazi behar zaizkie beti. «Badaude arauok ezartzeko metodoak, baina kontuan eduki behar da ume bakoitza desberdina dela». Errezeta magikorik ez dago, beraz, askotan gurasoak horien bila joaten diren arren.


Zigorren ordez, ondorioak

Mehatxu eta zigor hitzak baztertu egiten ditu Saralegik. Hobe arauez eta ondorioez mintzatzea. Umearen ekintza desegokiek -hots, arau-hausteek- ondorioak eduki behar dituzte beti, «baina ondorio logikoak izan behar dira», Saralegik azpimarratu duenez. Alegia, ahalik eta loturarik zuzenena izan behar dute umeak egin duenarekin edo egin ez duenarekin. Gainera, umea zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta azkarragoa izan behar du erantzun horrek. Bestela, haurrak ez du berak egin duenarekin lotuko. Hiru urteko umeari datorren astean zinemara joatea debekatzen badiogu gaur egindako bihurrikeriarengatik, seguru izorratu egingo dugula ume hori, baina ezer gutxi ikasiko du.

«Umea askatasunean heztea horixe da: egiten dituen gauza guztiek ondorio bat dutela irakastea -diosku Saralegik-, halaxe ikasiko du aukera egiten. Ondoriorik gabe aukeratzea ez da askatasuna, libertinajea baizik. Eta horixe ari da gertatzen orain». Hori bai, umeak azalpen bat behar du beti, bere adinari egokitutakoa. «Neuk esaten dudalako esaldia autoritarioa da; gero beraiek ere erabiliko dutena, neba-arreba txikiekin edo beraiek baino ahulagoak direnekin. Beti bilatu behar da azalpena emateko modua, umearen adinagatik zaila izan arren».


Normaltasuna zer da?

«Gurasoak umeez hitz egiten etortzen zaizkigu beti», esan digu Arantza Gomezek, «umeek betetzen dute bikotearen bizitza osoa. Baina non dago norbera gizon, emakume, bikotekide gisa?». Ediren osasun kooperatibako guraso eskoletan, horixe da lehenengo ikasgaia: hasieratik 'normaltasuna, ustezko osasuna' kontzeptua aztertu eta normaltasun hori zalantzan ipintzen dute.

Izan ere, askotan normaltzat jotzen dugu seme-alabak edukitzea eta gure askatasunari agur esatea bat direla. Bai norbanako moduan, bai bikote moduan. «Zergatik onartu behar dugu hori? Gauza arrunta delakoan gaude, baina ustezko normaltasun horren truke ordaindu behar dugun prezioa oso altua da», adierazi du Gomezek. Behin pertsonak garela argi utzita, guraso izateaz hitz egiten has gaitezke.


Habia hutsik dagoenerako

Ediren kooperatiban heziketaren garai guztiez arduratzen dira, eta baita horren ostekoaz ere. Hau da, seme-alabak gurasoen etxetik alde egin eta «habia hustu» egiten den sasoiaz. «Askotan gertatzen da ordura arte seme-alabek bereganatu dutela gurasoen arreta osoa, eta bakarrik geratzean, aitak eta amak elkarri begiratzen diotela, 'nor ote da hau?' pentsatuz». Horregatik, une hori iristen denerako prestatzen eta bizi proiektu bat izaten ere laguntzen diete. Izan ere, gaur egun besterik dirudien arren, umeak etxetik joan ohi dira, azkenik.

Jotzeak ez du sekula hezten
Umea jotzea higuingarria iruditzen zaio askori. Aldiz, beste hainbat noizean behin umeei ipurdia astintzearen alde dago, heziketaren elementu modura. Gutxi-asko, guraso ugarik zigortzen dituzte euren seme-alabak modu horretan, baina gaur egun, heziketan adituek gaitzetsi egiten dute umeak edozein modutan jotzea, baita pixoihalaren gainean emandako zartako txikia denean ere. «Inoiz ez dugu umeenganako indarkeria onesten», dio Loredi Saralegik, «ez eta autoritarismoa ere». Saralegiren ustez, bortizkeriak bortizkeria besterik ez du sortzen: «Gurasoak eredua dira umeentzat, eta irakatsi egiten badiegu zerbait ikasteko modua jotzea dela, beraiek ere egingo dute ahulago direnekin».

Kolpe batek ez du ezer konpontzen Saralegiren ustetan. «Umeak hezteko, askoz hobea da azalpen bat. Eta beroaldia dagoenean, hitz egitea ezinezkoa denean, itxaron baretu arte. Azken batean, pertsona nagusi bat ezin dugu jo, ezta nazkatu egiten gaituenean ere. Beraz, zergatik umeak bai?».

Sarean ere topa daiteke erantzunik
Internet daukaten gurasoek Bizkaiko Ikastolen Elkarteak (BIE) sortutako www.semealabok.net web orrira jo dezakete, beren umeen heziketak eragiten dizkien zalantzak argitze aldera. Ekimena, berez, Euskal Herri osoko ikastoletako guraso eta irakasleei zuzenduta dago, baina edonork erabil dezake webguneak eskaintzen duen artikulu sorta zabala. Artikuluok adinaren eta gaiaren arabera daude antolatuta, eta gurasoek agertu ohi dituzten kezken isla dira. «Web gunean ari direnek urte asko egin dute hainbat ikastolatan lanean, orientazio arloan, eta badute eskarmentua gurasoen zalantzei buruz», diosku Nerea Arregik, semealabok.net-eko sortzaileetako batek.

Artikuluez gain, web orriak kontsulta zerbitzua ere badauka. Hori bai, ikastoletako kideentzat baino ez. Nerea Arregik aitortzen duenez, askok jotzen dute artikuluetara, baina oraingoz gutxik kontsulta-gunera. Lotsa, nonbait. «Edozelan ere, esan dezadan guk tresna osagarritzat daukagula semealabok.net. Ikastolek badituzte beren orientazio zerbitzuak, eta normalean horra bideratzen dira galderak eta zalantzak».

BIEko kideek hezkuntza komunitate osoarengana iritsi nahi zuten eta, horregatik, ikasleentzako web orri bat sortu zuten semealabok.net-ekin batera ia-ia. Kontaizu.net da horren izena, eta semealabok.net-ek badu bertara sartzeko lotura bat. Biak euskara hutsezkoak ditugu uneon. Halaber, web guneak lotura interesgarri asko eskaintzen ditu, eta baita umeekin zerikusirik izan dezaketen elkarte askoren helbide eta telefonoak ere.


Azkenak
‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


2025-04-24 | ARGIA
Bere etxearen aurkako erasoa salatu du Aritz Otxandianok, eta berriztagarriekin duen jarrerarekin lotu du

Asteartetik asteazkenerako gauean familiaren etxearen aurka bi bengala bota dituztela jakinarazi du Fagor kooperatibako jasangarritasun arduradunak.


Espainiako Gobernuak 1.041 milioi euro gastatu ditu Israeli armak erosten azken urte eta erdian

2023ko urritik armamentua erosteko 40 kontratu sinatu ditu Espainiako Estatuak Israelekin eta hango enpresekin, horien erdia azken urte erdian. Horietako kontratu batekin ika-mika piztu da Espainiako Gobernua osatzen duten PSOE eta Sumarren artean, bereziki azken horren barnean,... [+]


Asier Urbieta, 'Faisaien irla'
“Guretzako mugarik ez dago eta horrela estreinatu behar zen: mugarik gabe”

Asteazkenetik aitzina Ipar Euskal Herrian, eta ostiraletik Hego Euskal Herrian; film oso gutxi estreinatzen dira horrela zinema aretoetan. Halaxe egingo du asteon Faisaien Irla-k. Fikzioa baitira mugak, horrela dio Asier Urbieta (Errenteria, 1979) zuzendariak: ez dira... [+]


Haur Hezkuntzako irakasleen %94 emakumeak dira

Ikaslea zenbat eta adinez txikiagoa izan, orduan eta feminizatuagoa da irakasle lana: Haur Hezkuntzan, 10 irakasletik 9 baino gehiago emakumeak dira munduan, Lehen Hezkuntzan %67a eta DBHn %54a. “Kuriosoa da, zaintza oinarri duten beste lan batzuetan (erizainak, erizain... [+]


2025-04-24 | Gedar
Indarkeria matxistaren aurkako babesa: Hego Euskal Herrian, salatutako kasuen %31tan ez ziren neurriak hartu

Espainiako Estatu mailan, behera egin dute bai ezarritako babes-neurriek bai aurkeztutako eskaerek.


Sarako Idazleen Biltzarraren 42. edizioak euskal idazle eta irakurle andana bildu ditu

Ekintza sorta ugariko bi eguneko egitaraua eduki dute bertaratu diren irakurleek: besteak beste, liburu azoka, ikuskizunak, tailerrak eta mahai-inguruak izan dituzte. Maider Elcano koordinatzailearen ustez, Biltzarraren indarra idazleei eta sortzaileei lekua ematen dien... [+]


Pertsonon datu-pribatutasuna ezbaian, delinkuentziaren aitzakian

Kondenatutako atzerritarren nazionalitateari buruzko datuak argitaratuko dituela adierazi du Erresuma Batuko Barne ministroak. Bide beretik, pasa den astean ezagutarazi zen Aste Nagusian atxilotutako 79 pertsonaren argazkiak filtratu zituela Ertzaintzak.


2025-04-23 | Jon Torner Zabala
Madrilgo mugimendu ekologistan infiltratutako beste polizia bat atzeman dute

2002az geroztik Espainiako Estatuko hainbat kolektibotan infiltratutako hamabi poliziaren berri eman dute La Directa eta El Salto agerkariek. Nieves López izen faltsua baliatzen zuen Espainiako poliziaren kasua da publiko egin duten azkena. El Salto-k argitaratu duenez,... [+]


2025-04-23 | El Salto-Hordago
Arun Kundnani: “Arrazakeriak gizarteko baliabideen banaketarekin du zerikusia”

Militante eta ikerlari antiarrazistak abiapuntu argia adierazten du: arrazakeriaren aurka borrokatzea ez da zeregin psikologiko edo diskurtsibo bat, baizik eta egiturak desegiteko premia.


Militarizazioan beste urrats bat eman du Espainiako Gobernuak: 10.471 milioi euro gehiago bideratuko ditu Defentsara

Espainiako Gobernuak urte amaierarako Defentsara bideratuko duen gastua Barne Produktu Gordinaren %2 izango da: 33.123 milioi euro. Sánchezek adierazi du erabaki horrek "Espainiaren segurtasuna bermatzea" eta armadaren baliabideak "modernizatzea" dutela xede.


Eguneraketa berriak daude